John Ruskin

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Ruskin
John Ruskin.jpg
Bizitza
Jaiotza Murtzia1819ko otsailaren 8a
Herrialdea  Erresuma Batua
Lehen hizkuntza ingelesa
Heriotza Cumbria1900eko urtarrilaren 20a (80 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Effie Gray
Hezkuntza
Heziketa Christ Church
Oxfordeko Unibertsitatea
King's College London
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, arte-kritikaria, arte-historialaria, filosofoa, margolaria, soziologoa, unibertsitateko irakaslea, poeta, literatura kritikaria eta arkitektoa
Lan nabarmenak Modern Painters
The Seven Lamps of Architecture
The Stones of Venice
Unto This Last
Fors Clavigera
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Mugimendua Prerrafaelismoa
Izengoitia(k) Kata Phusin
IMDb ch0194029
John Ruskin signature 1880.svg

John Ruskin (Londres, Ingalaterra, 1819ko otsailaren 8aBrantwood, Cumberland, Ingalaterra, 1900eko urtarrilaren 20a) ingelesezko idazlea, arte-kritikaria, historialaria eta soziologoa izan zen. William Turner ingeles pintorearen eta prerrafaelisten aldeko agertu zen Modern Painters (1843-1860, Pintore modernoak, bost liburuki) obra handian. Estetikari buruz zituen ikuspegiak The Seven Lamps of Architecture (1849, Arkitekturaren zazpi puntuak) eta The Stones of Venice (1851-1853, Veneziako harriak, hiru liburuki) obretan azaldu zituen. Ingalaterrako langileentzako gutun politikoak idatzi zituen (1871-1887, Fors Clavigera), eta amaitu gabe utzi zuen autobiografia bat (1885-1889, Praeterita). Oxfordeko Unibertsitateko arte-saileko irakasle izan zen 1869-1879 eta 1883-1884 urteetan.

Gizarte modernoak eragiten dituen arazoak aztertu zituen ondorengo lanetan: The Two Paths (1859, Bi bideak), Sesame and Lilies (1865, Sesamo eta loreak) eta The Crown of Wild Olive (1866, Oihaneko olibondoaren koroa). Obra sozialetan ahitu zuen bere dirutza.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Ruskin Aldatu lotura Wikidatan