Jose Iarnotz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jose Iarnotz
Bizitza
Jaiotza Iruñea1884
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Madril1966ko abenduaren 26a (81/82 urte)
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa
Enplegatzailea(k) Espainiako Bankua
Lan nabarmenak Hotel Tryp Cibeles
Gran Vía 29 building
Bank of Spain building in Ávila
Bank of Spain building in Soria
Bank of Spain building in Huelva
Banco de España eraikina (Iruñea)
Bank of Spain building in Logroño
Bank of Spain building in Vitoria
Bank of Spain building in Santa Cruz de Tenerife
Kidetza San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia

Jose Iarnotz LarrosaJosé Yarnoz, gaztelaniazko idazkeran— (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1884 - Madril, Espainia, 1966ko abenduaren 26a) arkitektoa izan zen.

1910ean Arkitektura ikasketak amaitu zituen. 1912an Modesto López Oterorekin batera Madrilgo Nazioarteko Erakustazokan lan egin zuen, eta Arte Ederretako Urrezko Domina irabazi.

1923an bere anaia Javierrekin batera Erriberriko Errege Jauregia zaharberritu zuen, Nafarroako Foru Aldundiak ateratako lehiaketa irabazita. 1929an Nafarroako jauregiaren handitze lanak egiteko ardura eman zioten. Bertze arkitektoekin elkarlanean Espainiako Bankuaren Iruñea, Donostia, Gasteiz, Burgos, Badajoz, Santander, Murtzia, Santa Cruz de Tenerife, Ourense, Tarragona, Ávila, Guadalajara, Bartzelona, Málaga, Soria, Huelva, Alicante, León, Logroño eta Cáceres hirietako ordezkaritzen eraikinak eraikitzen jardun zuen, bai eta Alcoi eta Ferrolgo bulegoak ere. 1927an Luis Menéndez Pidalekin batera Madrilgo egoitza nagusiaren handitzea diseinatu zuen.

Vianako Printzea Erakundeak Monumentuen Zerbitzuko arduradun izendatu zuen, eta monumentu ugari zaharberritu zuen Nafarroa Garaian zehar.

1940an Iruñeko Bigarren Zabalgunean Saide Príncipe de Viana zinemak zeuden eraikin dotorea diseinatu zuen (gaur egun erautsia).

1942an Victor Eusa iruindar arkitektoarekin batera Iruñeko Eroritakoen monumentua eraiki zuen. Hiriburu berean San Migel eliza ere eraiki zuen.

1944ean Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako Akademiako kide bilakatu zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]