Jose Mari Mutuberria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Mari Mutuberria
Bizitza
JaiotzaEltzaburu, 1905
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaEltzaburu1980ko urriaren 9a (74/75 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Jose Mari Mutuberria Artze (Eltzaburu, 1905 - Eltzaburu, 1980ko urriaren 9a) nafar bertsolaria izan zen. Bigarren postuan gelditu zen 1936ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose Mari Mutuberria Eltzaburuko Arotzeneko bordan jaio zen, 1905. urtean; aita Angel Mutuberria eta ama Maria Artze izan zituen. Gaztetan, Arraitzera joan zen zurgin ikastera, eta bertan hasi zen bertsotan. 1926an, Almandozen pasatutako gertaera bati jarri zion bere lehenbiziko bertso sorta: Almandoztik etorrita.[2][3] Bertsoak honela hasten dira:[4]

« Mila bederatzi ehun eta
hogeitaseian
kantak jartzera noa
Arraizko partëan,
grazia eskatuaz
Jaunaren aurrëan
ehizilari batzuek
nola ibili diran.
»

Dena dela, bat-bateko bertsolaria izan zen, batez ere, Jose Mari Mutuberria. Ultzamako Bentako Anastasio Goñi izaten zuen gehienean bertso laguna, errate baterako, Ultzamako herriko bestetako hirugarren egunean baserriz baserri egiten zen itzulian. Baztanen eta Basaburuan ere egin zituen bertso saioak.[2] 1936an, Nafarroako lehenbiziko bertsolari txapelketan parte hartu zuen, eta baita bigarren postua eskuratu ere Elizondoko Antxitonea trinketan jokatutako finalean.[1] Era horretan Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalean aritzeko txartela lortu bazuen ere, ezin izan zen Victoria Eugenia Antzokira joan.[5][6]

Gerra ondoan, finalista izan zen 1960ko eta 1964ko Nafarroako Bertsolari Txapelketetan. 1974ko azaroaren 17an, beste hamabost bertsolari zaharrekin batera, omendua izan zen Donostiako Anoeta pilotalekuan.[7]

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Arrizurieta, Irene. Antxitonea trinketearen bizi berria. Nafarkaria, 1999ko ekainak 18, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-6).
  2. a b Olaia. Ultzamako azken bertsolaria?. Principe de Viana, 107. zenbakia, 1975eko urtarrila, culturanavarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-5).
  3. Sayoa. Basurdean bertsoak. Principe de Viana, 33-34. zenbakia, 1968ko azaroa-abendua, culturanavarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-5).
  4. Ultzamako basurdea. badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-5).
  5. Aristorena, Pablo Jose. Nafarroako bertsolaritza. Nafarroako Gobernua, 1992, bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-6).
  6. Zubimendi, Joseba. II-garren Bertsolari Eguna. Euskaltzaleak, 1936, armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-6).
  7. Izeta, Mariano. Bertsolari zaharren omenez. Principe de Viana, 105-106. zenbakia, 1974ko azaroa-abendua, culturanavarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-6).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]