1936ko Bertsolari Txapelketa Nagusia

Wikipedia, Entziklopedia askea
1936ko Bertsolari Txapelketa Nagusia
Irudia
MotaBertsolari Txapelketa Nagusia
Denbora-tarte1935eko abenduaren 29a - 1936ko urtarrilaren 19a
1960
KokalekuVictoria Eugenia antzokia
AntolatzaileaEuskaltzaleak eta Euzko Gaztedi
Partehartzaile kopuru30
Parte-hartzaileak
Irabazlea

1936ko Bertso Gudua 1935eko abenduaren 29 eta 1936ko urtarrilaren 19 artean jokatu zen. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren II. edizioa izan zen, eta Euskaltzaleak elkarteak antolatu zuen Eusko Gaztedirekin batera. 30 bertsolarik hartu zuten parte. Finala Donostiako Victoria Eugenia Antzokian jokatu zen, eta "Txirrita"k irabazi zuen. 1935eko txapelduna zen Inazio Eizmendi "Basarri" aurkezlea izan zen.

Parte hartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsolariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkezleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finalaren aurretik hiru kanporaketa egin ziren eta bertatik hamar bertsolari sailkatu ziren Donostian jokatu beharreko finalerako. Kanporaketak honako hauexek izan ziren:

  • Tolosako kanporaketa, 1935eko abenduaren 29an.
  • Azpeitiko kanporaketa, 1936ko urtarrilaren 1ean.
  • Elizondoko kanporaketa, 1936ko urtarrilaren 12an (azken hau izan zen lehenbiziko Nafarroako Bertsolari Txapelketa).

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Postua Bertsolaria
Txapelduna Jose Manuel Lujanbio "Txirrita"
2 Manuel Olaizola "Uztapide"
3 Akilino Izagirre "Zepai"
4 Mixel Dargaitz
5 Juan Felix Iriarte "Berjinanto"

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 1936ko Bertsolari Txapelketa Nagusia