Jose Maria Agirre Salaberria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Mauthausenen kartzelaratutakoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agirre».
Jose Maria Agirre Salaberria
Stolperstein für Jose M. Aguirre Salaberria (Palma).jpg
Bizitza
Jaiotza Etxebarria1919ko martxoaren 25a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Palma Mallorcakoa2009ko irailaren 6a (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak militarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Espainiako Gerra Zibila

Jose Maria Agirre Salaberria (Etxebarria, Bizkaia, 1919ko martxoaren 25aPalma Mallorcakoa, Balearrak, 2009ko irailaren 6a) milizianoa izan zen, Mauthausengo kontzentrazio esparrutik bizirik atera zelako ezaguna.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxebarrian (Bizkaia) jaioa bazen ere (Egixarre baserrian), hiru urte geroztik Irunen (Gipuzkoa) hazi zen, eta hantxe bizi izan zen 17 urte zituen arte[2].

Espainiako gerra zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936an, Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, familia osoa Hendaiara joan zen. Han zela, ama eta anai-arrebengandik banandu eta aita Doroteorekin batera Kataluniara joatera behartu zuten[3][4].

Han miliziano bilakatu zen, eta San Pedro Martir muinoan eta Sant Feliu de Guíxolsen borrokatu zelarik. 1939an muga zeharkatu zuen Frantziara, garaile zetorren armada frankistarengandik ihesi[5].

Frantzian erbestealdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzian Saint-Cyprien eta Gurs kontzentrazio esparruetan izan zen. Han Marcelino Bilbao ezagutu zuen, koinatua izango zuena[6].

1939ko urrian Gursetik Septfondseko zelaira eraman zuten. Bertako bizi baldintza krudelek bultzatuta, Compagnies de Travailleurs Étrangers (CTE) delakoetan izen eman zuen, zelai honetatik alde egiteko asmoz. Marcelino eta Jose Mari 26º CTE-ra bidali zituzten eta[7], konpainia honetan zirelarik, Maginot lerrora lan egitera.[8] 1940ko ekainean naziek harrapatu eta Estrasburgoko Stalag V-D esparrura eraman zuten[9].

Alemaniara deportatu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sobietar presoak Mauthausengo patioan, 1941ko urrian. Argazki hau atera zen unean, Jose Mari Mauthausengo zelaian preso zegoen.

Urte hartako abenduaren 13an Mauthausenera eraman zuten, hiltzeko asmoz. Han 4553 zenbakia eman zioten.[10] Bertan eman zuen urte eta erdian espainiar errepublikazaleek pairatu zuten hilketa sarraskiaren lekuko eta biktima izan zen, aldi berean. Jose Marik Mauthausengo harrobian lan egin behar izan zuen, hilketak burutzen ziren gunean. Isipula ere pasa zuen eta nazien esperimentuen biktima ere izan zen. 1942ko maiatzean bere egonaldiaren atal berri bat hasi zen, Ternberg eta Redl-Zipf azpiesparruetara bidali baitzuten Cesar Kommandoko itzultzaile gixa[11].

1945eko maiatzaren 2an, naziek Ebenseera zeramatela, aliatuek askatu zuten.

Askatasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1945ko maiatzean, askatu ostean, Jose Mari Parisa bidali zuten indar aliatuek eta handik Châtelleraulta iristea lortu zuen, erbestean zituen ama eta anai arrebekin bat eginez[12]. 1950eko hamarkadan Mallorcara joan zen bizitzera, bertan hotel bat zuzendu zuelarik.[13] Han hil zen 2009an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bermejo, Benito; Checa, Sandra. (2006). Libro Memorial. Españoles deportados a los campos nazis (1940-1945). Kultura ministerioa ISBN 84-8181-290-0..
  2. Juaristi, Patxi. (2011). Markinako frontea. Euskal Herriko Unibertsitatea Argitalpen Zerbitzua, 283 or. ISBN 978-84-9860-583-9..
  3. Galparsoro, Etxahun. (2020). Bilbao en Mauthausen: memorias de supervivencia de un deportado vasco. Crítica, 33 or. ISBN 9788491991786..
  4. Juaristi, Patxi. (2011). Markinako frontea. Euskal Herriko Unibertsitatea Argitalpen Zerbitzua, 281 or. ISBN 978-84-9860-583-9..
  5. Juaristi, Patxi. (2011). Markinako frontea. Euskal Herriko Unibertsitatea Argitalpen Zerbitzua, 281 or. ISBN 978-84-9860-583-9..
  6. Galparsoro, Etxahun. (2020). Bilbao en Mauthausen: memorias de supervivencia de un deportado vasco. Crítica, 32-33 or. ISBN 9788491991786..
  7. Galparsoro, Etxahun. (2020). Bilbao en Mauthausen: memorias de supervivencia de un deportado vasco. Crítica, 32-33 or. ISBN 9788491991786..
  8. alternativa.balearweb.net
  9. Galparsoro, Etxahun. (2020). Bilbao en Mauthausen: memorias de supervivencia de un deportado vasco. Crítica, 38-43 or. ISBN 9788491991786..
  10. (Katalanez) Generalitat de Catalunya, Departament de Relacions Institucionals i Participació: Programa per al Memorial Democràtic
  11. Gallart Vivé, Ernet. (2011). El kommando César: los republicanos españoles en el sistema concentracionario del KL Mauthausen. Memoria viva, 184 or. ISBN 9788461483037..
  12. Galparsoro, Etxahun. (2020). Bilbao en Mauthausen: memorias de supervivencia de un deportado vasco. Crítica ISBN 223-224..
  13. Cordero y buen vino a la salud del preso 4553 (Diario de Mallorca)

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Galparsoro, Etxahun 2020: Bilbao en Mauthausen: memorias de supervivencia de un deportado vasco, Bartzelona, Crítica. ISBN 978-84-9199-178-6
  • Gallart Vivé, Ernest 2011: El kommando César: los republicanos españoles en el sistema cocentracionario del KL Mauthausen, 978-84-614-8303-7
  • Juaristi Larrinaga, Patxi 2011: Markinako Frontea: Markinako eta Xemeingo egoera politikoa eta soziala Bigarren Errepublikan eta Gerra Zibilean (1931-1939), Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua. ISBN 978-84-9860-583-9

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]