Joseph-Jaques-Césaire Joffre
Joseph-Jaques-Césaire Joffre, Joseph Joffre moduan ezagunagoa (Rivesaltes, Ipar Katalunia, 1852ko urtarrilaren 12a - Paris, 1931ko urtarrilaren 3a), Frantziako mariskala izan zen.
Frantses gudarosteko buruzagi nagusi izan zen Lehen Mundu Gerran eta Le Vainqueur de la Marne (Marneko garailea) izenez ezaguna da Frantzian. Parisko hiriaren defentsan jardun zuen 1870-1871 urteetan eta Indotxinan, Afrika Mendebalean eta Madagaskarren aritu zen ondoko urteetan. Frantziako armadako estatu nagusiko buruzagi hautatu zuten 1911. urtean eta Lehen Mundu Gerra hasi zenean, haren esku geratu ziren mendebaleko armada frantziar-britainiarra. Marneko lehen galeraren ondoren (1914ko abuztua) asmatu zuen kontraerasoan (1914ko iraila) guztiz galarazi zien alemaniar osteei Parisen sartzea eta Atlantikorako bidea. Frantziako armadako buruzagi nagusi izendatu zuten 1915ean eta kritika latzak jaso zituen Sommeko guduaren ondoren (1916). Izugarrizko galerak izan ziren frontearen bi aldeetan, bostehun mila gizonetik gora hil baitziren. Ondoren agintaritza nagusia utzi zuen eta mariskal izendatu zuten 1917an. Obra militar bat (1920, La Préparation de la guerre et la conduite des opérations 1914-1915; Gerraren prestaera eta erasoaldien gidaritza, 1914-1915) eta oroitzapen-liburu bat (Mémoires, 1932an argitara emana) idatzi zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- 1852ko jaiotzak
- 1931ko heriotzak
- Frantziako mariskalak
- Lehen Mundu Gerrako militarrak
- Frantziar nazionalistak
- Frantziako hargin beltzak
- Ohorezko Legioko gurutze handiak
- Parisen hildakoak
- Frantzia-Prusia Gerrako militarrak
- Gerrako Gurutzea jaso dutenak
- Frantziako Estatu Nagusiko buruak
- Lehen Mundu Gerrako Frantziako militarrak