Joseph-Jaques-Césaire Joffre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseph Joffre» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Joseph-Jaques-Césaire Joffre
Joseph Joffre Nw joffre 02 nw.png
Bizitza
Izen osoa Joseph Jacques Césaire Joffre
Jaiotza Rivesaltes1852ko urtarrilaren 12a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1931ko urtarrilaren 3a (78 urte)
Hezkuntza
Heziketa Lycée Charlemagne
École Polytechnique
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak militarra
Jasotako sariak
Kidetza Frantses Akademia
Itsasoz-haraindiko zientzien akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zerbitzu militarra
Adar militarra Frantziako Lurreko Armada
Gradua dibisio-jeneral
Gatazka Frantzia-Prusia Gerra
Sino-French War
Lehen Mundu Gerra
First Battle of the Marne
IMDb nm0423638

Joseph-Jaques-Césaire Joffre, Joseph Joffre moduan ezagunagoa (Rivesaltes, Ipar Katalunia, 1852ko urtarrilaren 12a - Paris, 1931ko urtarrilaren 3a), Frantziako mariskala izan zen.

Frantses gudarosteko buruzagi nagusi izan zen Lehen Mundu Gerran eta Le Vainqueur de la Marne (Marneko garailea) izenez ezaguna da Frantzian. Parisko hiriaren defentsan jardun zuen 1870-1871 urteetan eta Indotxinan, Afrika Mendebalean eta Madagaskarren aritu zen ondoko urteetan. Frantziako armadako estatu nagusiko buruzagi hautatu zuten 1911. urtean eta Lehen Mundu Gerra hasi zenean, haren esku geratu ziren mendebaleko armada frantses-britainiarra. Marneko lehen galeraren ondoren (1914ko abuztua) asmatu zuen kontraerasoan (1914ko iraila) guztiz galarazi zien oste alemaniarrei Parisen sartzea eta Atlantikorako bidea. Frantziako armadako buruzagi nagusi izendatu zuten 1915ean eta kritika latzak jaso zituen Sommeko guduaren ondoren (1916). Izugarrizko galerak izan ziren frontearen bi aldeetan, bostehun mila gizonetik gora hil baitziren. Ondoren agintaritza nagusia utzi zuen eta mariskal izendatu zuten 1917an. Obra militar bat (1920, La Préparation de la guerre et la conduite des opérations 1914-1915; Gerraren prestaera eta erasoaldien gidaritza, 1914-1915) eta oroitzapen-liburu bat (Mémoires, 1932an argitara emana) idatzi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]