Jost Gippert

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jost Gippert
Gippert.jpg
Bizitza
Jaiotza Hattingen1956ko martxoaren 12a (62 urte)
Herrialdea  Alemania
Hezkuntza
Heziketa Marburgoko Unibertsitatea
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Goethe University Frankfurt

Jost Gippert (ahoskera: [ˈjoːst ˈgɪpʰɐt]; Winz-Niederwenigern, gaur egun Hattingen, 1956ko martxoaren 12a) alemaniar hizkuntzalari eta kaukasiologoa, Frankfurteko Goethe unibertsitateko hizkuntzalaritza konparatzaileko profesorea eta idazlea da.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gippertek 1972an batxilergoa bukatu zuen Essengo Leibniz-Gymnasium-en. 1972tik 1977ra hizkuntzalaritza konparatzailea, indologia, japonologia eta sinologia ikasi zuen Marburg eta Berlineko unibertsitateetan. 1977an, hizkuntza indoeuroparretako egitura infinitiboen sintaxiari buruz egin zuen doktoretza. 1977tik 1990era bitarte ikerlari laguntzaile eta irakurle moduan postu ezberdinetan aritu zen Berlin, Viena eta Salzburgoko unibertsitateetan. 1991n, ekialdeko hizkuntzalaritza konputazionaleko ikerlari laguntzaile zela, armeniera eta georgierako mailegu irandarrei buruzko lanaz habilitazioa lortu zuen.

1994tik hizkuntzalaritza konparatzailea irakasten du Frankfurteko Johann Wolfgang Goethe unibertsitatean. 1996tik Gelatiko (Georgia) Zientzien Akademiako atzerriko kidea da, 2002tik Turfan komisioaren kidea eta 2007tik Berlin-Brandenburgotar Zientzien Akademiako „Hizkuntza“ zentroko kidea.

1997an Tbilisiko (Georgia) Sulkhan Saba Orbeliani unibertsitateko ohorezko profesore izendatu zuten, 2009an Ivane Javakhishvili unibertsitateko ohorezko doktore eta 2013an Batumiko Shota Rustaveli unibertsitateko ohorezko doktore.

Bere ikerketako gai nagusien artean hizkuntza indoeuroparrak, beraien historia, hizkuntzen tipologia orokorra eta Kaukasoko hizkuntzak dira. Azken hauei eskainitako nazioarteko elkarlanezko hainbat egitasmo kudeatu izan ditu azkenaldi honetan. Hizkuntzalaritza konputazionaleko aditua izaki, 1987tik hona berak sortutako TITUS egitasmoaren kudeatzailea da, antzinako hizkuntza indoeuroparren eta beraien auzoko hizkuntzen jatorrizko testuak elektronikoki jasotzea helburu duen proiektua. Bere ikerketa gehienbat hizkuntzalaritza konparatzaile historikoan, hizkuntz tipologian, corpus elektronikoetan, hizkuntzen dokumentazio multimedian eta eskuizkribuen analisi elektronikoan zentratzen da.

Jost Gippert, Batumiko unibertsitatea, 2013

Digital Humanities[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palinpsestoen ikerketa Sinai mendian

TITUS, ARMAZI, GNC eta LOEWE[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jost Gippert TITUS egitasmoaren sortzaile eta kudeatzailea da.[2] Egitasmo horrek antzinako hizkuntza indoeuroparren eta beraien auzoko hizkuntzen jatorrizko materialaren dokumentazio elektroniko osoa du helburu (1987tik). 1999an ARMAZI (“Hizkuntza kaukasoarrak eta beraien kulturak: dokumentazio elektronikoa”) proiektua sortu zuen, kaukasoar hizkuntzetako materialak osorik dokumentatzeko egitasmoa.[3] Georgiar Corpus Nazionala ere proiektu horretatik sortu zen. 2010etatik Frankfurteko unibertsitatearen, Darmstadteko Unibertsitate Teknikoaren eta Frankfurteko Goethe museoaren arteko elkarlanetik sortu den “LOEWE - Bikaintasun zientifiko eta ekonomikoa lortzeko ekimen federal”aren baitako “Digital Humanities Hessen: Testuetan oinarritutako corpusen prozesaketa eta analasi integratua” zentroaren burua da.

Eskuizkribuen analisi elektronikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990 hamarkadaren erditik ekialdeko eskuizkribuak digitalizatzeko egitasmoetan dihardu Jost Gippertek. Horren adibideak dira Berlineko Turfan bildumako tokarierazko eskuizkribuak eta Sinai mendian aurkitutako kaukasoar albanierazko palinpsestoak. 2009an Hanburgoko unibertsitateko “eskuizkribu-kulturak” ikertzaile taldean parte hartu zuen. 2013an Petra Kappert Fellow moduan beste egonaldia izan zuen Hanburgoko unibertsitatean “Encyclopedia of Manuscript Cultures of Asia and Africa” delakoaren eta “Comparative Oriental Manuscript Studies” eskuliburuaren sorreran parte hartzeko.

Jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egitasmo batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1995-1998 (DFG): Avesta eta Rigveda: Analisi elektronikoa
  • 1995-1999 (INTAS): Georgieraren aditz sistema
  • 1999-2002 (Volkswagen Fundazioa, EUR 117,900): Kaukasoko hizkuntzak eta kulturak: Dokumentazio elektronikoa.
  • 2000tik (DFG): Graduatuen eskola “Perpaus motak: Aldakuntzak eta interpretazioa”
  • 2002-2006 (Volkswagen Fundazioa EUR 167,800): Arriskuan dauden hizkuntza kaukasoarrak Georgian
  • 2003-2007 (Volkswagen Fundazioa): Kaukasoar jatorriko palinpsesto eskuizkribuak
  • 2005-2009 (INTAS): Georgiar gospelak
  • 2005-2007 (Volkswagen Fundazioa, EUR 189,000): Egungo Georgiako hizkuntz egoera[4]
  • 2008-2014 (DFG, EUR 240,000): Aleman zaharraren erreferentziazko corpusa
  • 2008tik (BMBF): Alemaniar hizkuntz baliabideen azpiegitura
  • 2009 (Volkswagen Fundazioa, EUR 400,000): Aché dokumentatze egitasmoa
  • 2009tik (DFG/NEH, EUR 96,000): RELISH (Rendering Endangered Languages Lexicons Interoperable Through Standards Harmonization)
  • 2009tik (Volkswagen Fundazioa): Georgiar palinpsesto eskuizkribuak
  • 2010 (Google Inc., US$49,600): Corpus Caucasicum
  • 2011tik (HMWK, EUR 3,792,000): LOEWE ikerlari taldea “Digital Humanities – Testuetan oinarritutako corpusen prozesaketa eta analisi integratua”
  • 2011tik (Volkswagen Fundazioa, EUR 299,600): Khinalug dokumentatze egitasmoa
  • 2011tik (DFG): Erlatibozko perpausak ikuspegi tipologikotik
  • 2012tik (Volkswagen Fundazioa, EUR 390,400): Georgiar Corpus Nazionala

Argitalpen batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1977: Zur Syntax der infinitivischen Bildungen in den indogermanischen Sprachen. („Hizkuntza indoeuroparretako egitura infinitiboen sintaxiaz“) (Europäische Hochschulschriften, 21/3), 360 pp.; Frankfurt, Bern, Las Vegas: Lang 1978. Doktoretza tesia.
  • 1990: Iranica Armeno-Iberica. Studien zu den iranischen Lehnwörtern im Armenischen und Georgischen („Armeniera eta georgierako mailegu irandarrei buruzko ikerketak“), 451 + 389 pp.; Vienna: Austrian Academy of Sciences 1993. Habilitazio tesia.
  • 2007: Gippert, Jost / Sarjveladze, Zurab / Kajaia, Lamara: The Old Georgian Palimpsest Codex Vindobonensis georgicus 2, edited by Jost Gippert in co-operation with Zurab Sarjveladze and Lamara Kajaia, 368 pp.; Turnhout: Brepols 2007.
  • 2008: Gippert, Jost / Schulze, Wolfgang / Aleksidze, Zaza / Mahé, Jean-Pierre: The Caucasian Albanian Palimpsests of Mount Sinai, 2 vols., XXIV + 530 pp.; Turnhout: Brepols 2009.
  • 2010: Gippert, Jost / Schulze, Wolfgang / Aleksidze, Zaza / Mahé, Jean-Pierre: The Caucasian Albanian Palimpsests of Mount Sinai. Vol. III: The Armenian Layer, edited by Jost Gippert., 220 pp.; Turnhout: Brepols 2010.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Gippertek Frankfurteko unibertsitatean emandako eskolak" 2016ko martxoaren 2an kontsultatua
  2. "TITUS egitasmoa" 2016ko martxoaren 2an kontsultatua
  3. "ARMAZI egitasmoa" 2016ko martxoaren 2an kontsultatua
  4. "Die Sprachliche Situation im gegenwärtigen Georgien (Alemanez)" 2016ko martxoaren 2an kontsultatua

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]