Juan Antonio Zaratiegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juan Antonio Zaratiegi
Zaratiegui-galería.jpg
Guardia Zibileko zuzendari nagusia

1868ko irailaren 26a - 1868ko urriaren 25a
Anselmo Blaser San Martín Itzuli - Francisco Serrano Bedoya Itzuli
Bizitza
Jaiotza Erriberri1804ko urtarrilaren 27a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Utrera1873ko urtarrilaren 28a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak gudaria
Zerbitzu militarra
Gradua jeneral
Parte hartutako gatazkak Erregezaleen matxinada
Lehen Karlistaldia

Juan Antonio Zaratiegi Zeligueta (Erriberri, 1804ko urtarrilaren 27aUtrera, 1869[1]) militar nafarra izan zen[2].


Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1821-23. urteetan Espainian ezarri zen konstituzioaren aurkako gatazkan erregearen alde borrokatu zen boluntario gisa. Tomas Zumalakarregiren laguntzaile eta idazkaria izanda, honekin batera sartu zen Lehen Gerra Karlistan. 1837an espedizioa egin eta ia Madrilera ailegatu zen. Alabaina karlistekin arazo batzuk izan zituen eta epaitu ondoren gartzeleratua izan zen. Gartzelatik irten zuenean, ordea, karlisten alde jarri zen atzera, eta Don Karlosen laguntzaile izendatu zuten. Valladolid eta Segovia konkistatu ondoren Esparterok Retuertan menderatu eta preso hartu zuen. 1839an presondegitik atera eta Karlos Maria Isidro Borboikoarekin erbesteratu zen Frantziara, Bergarako hitzarmenaren ondoren. Elisabet II.a Borboikoak 1849an amnistia eman zuenean, Espainiara itzuli eta gerra karlistetan zuen maila bera eskuratu zuen. 1868an Goardia Zibileko zuzendari nagusi izendatu zuten. 1868ko Iraultzaren ondoren, Elisabet II.a erregetzatik kendu zutenean, Don Karlosen alde egin zuen berriro. Liburu bat idatzi zuen: Vida y hechos de Don Tomás de Zumalacárregui.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Euskal Herria
Artikulu hau Euskal Herriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.