Juan García Ponce

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juan García Ponce
Juan García Ponce, 1981.jpg
Bizitza
Jaiotza Mérida1932ko irailaren  22a
Herrialdea  Mexiko
Heriotza Mexiko Hiria2003ko abenduaren  27a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta literatura-kritikaria
Jasotako sariak

Juan García Ponce (Mérida, Yucatán, 1932ko irailaren 22a - Mexiko Hiria, 2003ko abenduaren 27a) mexikar idazle, itzultzaile eta arte-kritikaria izan zen.

El canto de los grillos (1954, Kilkerren kantua) antzerki-lanarekin hasi zen ospea irabazten, baina harrezkero, hainbat genero landu zituen, adibidez eleberria, ipuina, saiakera, etab. Bere lan gehienetan sorterriko aberatsen bizimodua deskribatu zuen. Eleberri aipagarriak ditu, besteak beste, Figura de paja (1964, Lastozko irudia), La casa en la playa (1966, Hondartzako etxea), La presencia lejana (1968, Urrutiko presentzia), La invitación (1972, Gonbita), El nombre olvidado (1970, Izen ahantzia), El libro (1978, Liburua), Inmaculada o los placeres de la Inocencia (1989). Saiakeren artean azpimarratzekoak dira La aparición de lo invisible (1968, Ikusezinaren agerpena) eta Las huellas de la voz (1982, Ahotsaren arrastoak); Mexikon Robert Musil ezagutarazi zuen El reino milenario (1979, Milaka urteko erresuma); Ante los demonios (1993, Deabruen aurrean); La errancia sin fin: Musil, Borges, Klossowski (1981, Amaigabeko noraeza: Musil, Borges, Klossowski). Marcuseren lana itzuli zuen eta Pierre Klossowskiren lanen itzulpena eta komentarioak egin zituen (Teología y pornografía: PK en su obra: una descripción; 1975, Teologia eta pornografia: PK bere obran: deskribapena).

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ia genero guztiak landu ditu: ipuina, eleberria, drama, saiakera, literatura-kritika... Bere obra osoan erotismoak garrantzi handia du.

  • El canto de los grillos, Mexiko: Imprenta Universitaria, 1958.
  • La feria distante, Mexiko: Cuadernos del Viento, 1959.
  • Doce y una, trece, Mexiko: UNAM, 1961.
  • La noche, Mexiko: ERA, 1963.
  • Imagen primera, Mexiko: Universidad Veracruzana, 1963.
  • Figura de paja, Mexiko: Joaquín Mortiz, 1964.
  • Cruce de caminos, Mexiko: Universidad Veracruzana, 1965.
  • La casa en la playa, Mexiko: Mortíz, 1966.
  • Nueva visión de Paul Klee, Mexiko: Librería Madero, 1966.
  • Juan García Ponce. Mexiko: Empresas editoriales, 1966.
  • Rufino Tamayo, Mexiko: Galería Misrachi, 1967.
  • La presencia lejana, Montevideo: Arca, 1968.
  • Desconsideraciones, Mexiko: Mortiz, 1968.
  • La aparición de lo invisible, Mexiko: Siglo XXI, 1968.
  • Nueve pintores mexicanos, Mexiko: ERA, 1968.
  • Entrada en materia, Mexiko: UNAM, 1968.
  • Manuel Álvarez Bravo, Mexiko, 1968.
  • Réquiem y elegía, Mexiko: Egilearen edizioa, 1969.
  • La cabaña, Mexiko: Mortíz, 1969.
  • Cinco ensayos, Mexiko: Universidad de Guanajuato, 1969.
  • La vida perdurable, Mexiko: Mortíz, 1970.
  • El nombre olvidado, Mexiko: ERA, 1970.
  • El libro, Mexiko: Siglo XXI, 1970.
  • El reino milenario, Montevideo: Arca, 1970.
  • Encuentros, Mexiko: FCE, 1972.
  • La invitación, Mexiko: Mortiz, 1972.
  • Thomas Mann vivo, Mexiko: ERA, 1972.
  • Joaquín Clausell, Mexiko: Fondo Editorial de la Plástica Mexicana, 1973.
  • Unión, Mexiko: Mortiz, 1974.
  • El gato, Buenos Aires: Sudamericana, 1974.
  • Trazos, Mexiko: UNAM, 1974.
  • Leonora Carrington, Mexiko: ERA, 1974.
  • Manuel Felguérez, Mexiko: ERA, 1974.
  • Teología y pornografía, Pierre Klossowski en su obra: una descripción, Mexiko: ERA, 1975.
  • La errancia sin fin: Musil, Borges, Klossowski, Bartzelona: Editorial Anagrama, 1981.
  • Catálogo razonado, Mexiko: Premiá Editora, 1982.
  • Figuraciones, Mexiko: FCE, 1982.
  • Crónica de la intervención, 2 t., Bartzelona: Editorial Bruguera, 1982.
  • Diferencia y continuidad, Mexiko: Multiarte, 1982.
  • Las huellas de la voz, Mexiko: Coma, 1982.
  • De Anima, Mexiko: Montesinos, 1984.
  • Una lectura pseudognóstica de la pintura de Balthus, Mexiko: El Equilibrista, 1987.
  • Imágenes y visiones, Mexiko: Vuelta, 1988.
  • Inmaculada o los placeres de la inocencia, Mexiko: FCE, 1989.
  • Las formas de la imaginación: Vicente Rojo en su pintura, Mexiko: FCE, 1992.
  • Ante los demonios, Mexiko: UNAM/El equilibrista, 1993.
  • Pasado presente, Mexiko: FCE, 1993.
  • Cinco mujeres, Mexiko:Conaculta/Del Equilibrista, 1995.
  • Personas, lugares y anexas, Mexiko: Mortiz, 1996.
  • De viejos y nuevos amores, 1. liburuki: Arte, Mexiko: Mortiz/Planeta, 1998.
  • De viejos y nuevos amores, 2, liburuki: Literatura, Mexiko: Mortiz/Planeta, 1998.
  • Tres voces. Ensayos sobre Thomas Mann, Heimito von Doderer y Robert Musil, Mexiko: Editorial Aldus, 2000.
  • Entre las líneas, entre las vidas, Mexiko: Océano, 2001.

Itzulpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu hauek espainiaratu ditu:

  • William Styron: (La larga marcha)
  • Herbert Marcuse: (Eros y civilización, El hombre unidimensional y Un ensayo sobre la liberación)
  • Pierre Klossowski: (La revocación del Edicto de Nantes, La vocación suspendida, Roberte esta noche y El Baphomet)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]