Leonora Carrington

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Leonora Carrington
Leonora Carrington MET (3470458844).jpg
Bizitza
Jaiotza Lancaster1917ko apirilaren  6a
Herrialdea  Mexiko
 Erresuma Batua
Heriotza Mexiko Hiria2011ko maiatzaren  25a (94 urte)
Heriotza modua : eritasuna
Familia
Ezkontidea(k) Q58640382 Itzuli
Bikotea(k) Max Ernst
Hezkuntza
Heziketa Chelsea College of Art and Design Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak margolaria, eszenografoa eta idazlea
Jasotako sariak
Mugimendua Arte garaikidea
IMDb nm0140580
www.leocarrington.com/

Leonora Carrington (Lancashire, Ingalaterra, 1917ko apirilaren 6a - Mexiko Hiria, 2011ko maiatzaren 25a) artista surrealista eta idazlea izan zen. Nahiz eta Ingalaterrakoa izan jaiotzez, bere bizitza helduaren zati handi bat Mexiko Hirian egin zuen. Hiri honetan, Mexikoko Emakumeen Askapen Mugimendua fundatu zuen.

Artista surrealista izan zen arren, mugimenduko beste artistak ez bezala ez zegoen Sigmund Freuden idazkietan interesatuta margotzeko. Aldiz, errealismo magikoa eta alkimia oso gai garrantzitsuak izan ziren bere obran. Hauekin batera, detaile autobiografikoak eta sinbolismoa subjektu modura erabili zituen bere koadroetan. Sexualitate femeninoa berak bizi zuen modura aurkezten zuen, ez zuen oinarri modura hartu gizonezko surrealistek sexualitate femeninoaren inguruan zuten ikuspuntua. Berak esan zuenez "Niretzat margotzen nuen... Inoiz ez nuen pentsatu norbaitek nire koadroak erakutsi edo erosiko zituenik". [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Chadwick, Whitney (1986) «Leonora Carrington: Evolution of a Feminist Consciousness» Woman's Art Journal (1): 37 doi:10.2307/1358235 ISSN 0270-7993 . Noiz kontsultatua: 2019-01-08 .