Jurek Becker

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jurek Becker
Jurek Becker 1.jpg
Bizitza
Jaiotza Łódź1937ko irailaren 30a
Herrialdea  Alemaniako Errepublika Demokratikoa
 Mendebaldeko Alemania
Heriotza Thumby1997ko martxoaren 14a (59 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: ondesteko minbizia
Hezkuntza
Heziketa Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak idazlea, gidoilaria eta prosalaria
Lantokia(k) Łódź
Enplegatzailea(k) Goethe University Frankfurt (en) Itzuli
University of Duisburg-Essen (en) Itzuli
Lan nabarmenak Jacob the Liar (en) Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Sozialista Batua

IMDB: nm0065475 Allocine: 80158 Allmovie: p168821
iTunes: 499662550 Musicbrainz: 29b78224-6f55-466b-8be7-3f997cd1a03e Edit the value on Wikidata

Jurek Becker (Łódź, Polonia, 1937 - Thumby, Alemania, 1997) alemanezko idazlea izan zen, nazionalitatez alemaniarra.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak juduak zituenez, ghetto eta kontzentrazio-esparruetan igaro zuen haurtzaroa. 1945ean Alemaniako Errepublika Demokratikoan kokatu zen. Alemana eta filosofia ikasi, eta han hasi zen idazten. 1976an Alderdi Sozialistatik egotzi zuten, eta 1978az geroztik Sartaldeko Berlinen bizi izan zen behin betiko baimen batekin.

Beckerrek telebistarako gidoiak, glosa politikoak eta, batez ere, narrazioak eta eleberriak idatzi zituen. Haren idazkeraren ezaugarri nagusiak umorea, fantasia, zehaztasuna eta ironia dira. Gehienbat monotoniari eta eguneroko bizitzari buruz idatzi zuen, betiere gizarte hobe bat lortzeko nahi utopikoa agertuz.

Hauek dira Beckerren libururik aipagarrienetako batzuk: Jakob der Lügner (1969, Jakob gezurtia), Der Boxer (1976, Boxeolaria), Bronsteins Kinder (1986, Bronsteinsko haurrak), Irreführung der Behörden (1973, Agintarien engainua), Aller Welt Freund (1982, Guztien adiskidea) eta Warnung vor dem Schriftsteller (1990, Kontuz idazlearekin).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jurek Becker Aldatu lotura Wikidatan