Kaietano Sanchez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kaietano Sanchez
Sanchez irure.jpg
Biktoriano Iraolak egindako marrazkia (El Thun Thun. 1894)
Bizitza
Jaiotza Donostia1856ko abuztuaren  30a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia1916ko abuztuaren  24a (59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Literaturaren Zubitegiko fitxa 486

Kaietano Sanchez Irure (Donostia, Gipuzkoa, 1856ko abuztuaren 30a - 1916ko abuztuaren 24a) euskal idazlea zen. Donostian sortu eta bizi izan zen. Udal langilea izateaz gain, antzerkia eta poemak idatzi zituen. Euskaltzale sutsu eta saiatua, izkribatzaile txukuna, donostiar-donostiarra, Euskarazko Itz-Jostaldien Batzarrak urtero antolatzen zituen euskal jaien antolatzaileetako bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako Parte Zaharrean jaio zen, 1856ko abuztuaren 30ean. Joxemaritar petoa zen, Santa Mariako elizan izan baitzen bataiatua.

Donostiako Udaleko zaindari izan zen lanbidez. Urte luzetan, Ondarretako espetxe zaharrean zaindari lanak egiten aritu izan zen. Pasadizo gaizto bat ere bizitzea egokitu zitzaion: gau batean, hiru preso matxinatu egin ziren kartzela barruan eta zaindari bi hartu zituzten zintzurtuta, horietako bat Kaietano bera. Mehatxuaren indarrez, presoek ihes egin zuten espetxetik. Udalak ikerketa zabaldu zuen, Kaietano preso iheslariekin bat egina ote zegoen susmoa harturik. Lanik eta lansaririk gabe bidali zuten etxera. Beste bizibiderik ez, eta bere emazte Katalina Lete Manterola (1883ko otsailaren 12an ezkonduak ziren) hasi zen lanean, josten eta etxeak garbitzen. Udalaren susmoak uxatu eta egia argitzeko ahalegin askoren ondoren, azkenean egiaztatu zen Kaietanok ez zuela zer ikusirik izan preso haien ihesean.

Lagun asko zituen Kaietano Sanchez Irurek idazleen eta euskaltzaleen artean. 1916ko abuztuaren 24an 49 urte zituela hil zenean, oroimen hitz hunkigarriak eskaini zizkioten Euskal-Erria aldizkariko orrialdeetatik Toribio Altzagak, Juan Ignazio Urangak, Rosario Artolak eta Pepe Artolak.

Idazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poema asko idatzi zituen, beti aldizkarietan (Euskal-Erria, Baserritarra, Euskalzale edo La Euskaria) edo egunkarietan (El Pueblo Vasco) argitaratuak. Inoiz, bertso paperak ere egin eta inprimategiratu zituen. Garai hartako Donostiako mugimenduko idazle gehienen gisara, moldez eta edukiz bertsolaritzatik oso hurbileko olerkiak idatzi zituen.

Gaiak era honetan sailka daitezke: Donostia eta bertako jaiegunak, Euskal Herria eta euskara, maitasuna, natura, ama-haurrak, gizartearen gorabeherak, istorioak, mozkorrak eta apustuak, erruki bertsoak eta fede girokoak, eta oroitzak eta omenaldiak.

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezagutzen zaion antzerki lan bakarra Azken beltza da. 1915eko Lore Jokoetarako idatzi zuen, eta Donostiako Udalaren saria jaso zuen. Antzoki Zaharrean antzeztu zen lehen aldiz 1917ko abenduaren 21ean, Santo Tomaseko egunean egin ohi zen antzerki saioan. Ordurako, ordea, Kaietano hila zen. Hurrengo urteetan ere behin eta berriro antzeztu izan zen.

Lanen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olerkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • A nere aurtxoa! Euskal-Erria, 1895, XXXII
  • Ai Pilartxo! Euskal-Erria, 1898, XXXIX
  • Aingeru maitia! Euskal-Erria, 1896, XXXV
  • Aingerubak kantari. Euskal-Erria, 1900, XLIII
  • Aiton bat eta ni. Euskal-Erria, 1900, XLIII. Zumaiako 1900eko Lore Jokoetan saritutako bertso jarrialdia.
  • Aiton fedetsua. La Euskaria, 1909-01-09
  • Aitonak illobatxoari. El Pueblo Vasco, 1912-10-06
  • Ama Birjiña ta aurtxoa.
  • Ama eta aurra 1. Baserritarra, 1909-10-09
  • Ama eta aurra 2. Baserritarra, 1909-10-09
  • Ama Euskera. Euskal-Erria, 1901, XLV
  • Ama ordezkoa. Euskal-Erria, 1896, XXXIV
  • Ama, agur! Baserritarra, 1910-12-31
  • Amaren naitasuna. Euskal-Erria, 1896, XXXIV
  • Ardo txarrak. Baserritarra, 1910-12-31
  • Arrantzale tristiak! Bertso-papera. Tolosa: Imp. E. Lopez
  • Arroketan. Baserritarra, 1910-12-31
  • Artzai on baten kantak. Euskal-Erria, 1915, LXXII
  • Artzai ona. Euskal-Erria, 1912, LXVI
  • Au da euskalduna. Euskalzale, 1899, III
  • Au neska! Baserritarra, 1910-12-31
  • Au pena! Baserritarra, 1910-07-30
  • Au senarra! Euskal-Erria, 1904, LI
  • Aur zoragarriya! Euskal-Erria, 1896, XXXIV
  • Bai neri damutu! Baserritarra, 1909-11-20
  • Barkatu. El Pueblo Vasco, 1912-10-06
  • Baserritar bi. Baserritarra, 1907-06-08
  • Baserritarra 1. Baserritarra, 1909-03-13
  • Baserritarra 2. Baserritarra, 1909-03-27
  • Baserritarra 3. Baserritarra, 1910-09-24
  • Bedinka Baserritarra! Baserritarra, 1910-11-05
  • Beste aingeru bat. Euskal-Erria, 1904, LI
  • Beti bizi naiz kezketan. Euskal-Erria, 1898, XXXIX
  • Beti kantari. Euskal-Erria, 1906, LV
  • Betiko damua. Baserritarra, 1909-05-08
  • Betiko kanta. Baserritarra, 1909-06-05
  • Betiko negarra! Baserritarra, 1910-07-30
  • Betoz gure lege zarrak! Euskal-Erria, 1916, LXXIV
  • Bizi bedi euskera. Euskal-Erria, 1916, LXXIV
  • Brijidatxori. Euskal-Erria, 1898, XXXIX
  • Buruz azkarra. Baserritarra, 1909-05-22
  • Donostiya. Baserritarra, 1907-08-17
  • Egin lo, gaxua. Euskal-Erria, 1911, LXIV
  • Egin negar!! Ill da On Ramon Artola. Euskal-Erria, 1906, LV
  • Egiñ lana. Baserritarra, 1911-02-11
  • Eguzkiya ta txoriyak. Baserritarra, 1909-04-10
  • Eguzkiya. La Euskaria, 1906-11-10
  • Emen dek soka-muturra.Euskal-Erria, 1898, XXXVIII
  • Emen dek. Euskal-Erria, 1898, XXXVIII
  • Erdi erua. Baserritarra, 1911-01-14
  • Euskaldun bat negarrez! La Euskaria, 1909-01-02
  • Euskaldun maitiak! 1. Euskal-Erria, 1893, XXVIII
  • Euskaldun maitiak! 2. Euskal-Erria, 1896, XXXV
  • Euskalduna. Euskal-Erria, 1896, XXXV
  • Euskalerriaren alde. Euskal-Erria, 1914, LXX
  • Euskera gaxua! Euskal-Erria, 1914, LXX
  • Euskera mendiyan. Euskal-Erria, 1895, XXXII
  • Ezer ez ta festa. Baserritarra, 1911-02-11
  • Gabon kantak. Euskal-Erria, 1898, XXXIX
  • Gero arte. Baserritarra, 1910-08-13
  • Gizon diabrua! 1. Baserritarra, 1910-01-15
  • Gizon diabrua! 2. Baserritarra, 1910-05-07
  • Gure mendiyak. Baserritarra, 1909-01-16. Elgoibarko 1907ko Lore Jokoetan saria irabazia.
  • Ill arteko pena! Baserritarra, 1910-02-06
  • Ill da Kosta! Baserritarra, 1910-09-10
  • Ill da Nuñez!! (Ignazio Nuñez Arizmendiri). Baserritarra, 1910-09-10
  • Ill da Otaño. El Pueblo Vasco, 1910-06-12
  • Ill da! (Jose Zapirain Irastorzari). Euskal-Erria, 1914, LXX
  • Iparragirreren alargun gaxua. Euskal-Erria, 1897, XXXVI
  • Ipuiya edo kontua. Euskal-Erria, 1895. 1894ko Donostiako Lore Jokoetan ohorezko aipamenaz saritutako bertso jarrialdia.
  • Izkuntza maitea. Euskal-Erria, 1895, XXXII
  • Joxe Mari, kantari. Euskal-Erria, 1914, LXX
  • Kanposantura! 1. Baserritarra, 1909-07-03
  • Kanposantura! 2. Baserritarra, 1909-07-03
  • Kontu... Baserritarra, 1911-02-11
  • Kontxan 1. Baserritarra, 1910-01-29
  • Kontxan 2. Baserritarra, 1910-01-29
  • Lege zarrak ta euskera. La Euskaria, 1909-06-19
  • Lengo lepotik burua. Baserritarra, 1910-11-19
  • Limosnatxo bat. Baserritarra, 1909-07-03
  • Loiarte jaunari omena. Euskal-Erria, 1914, LXX
  • Maitatzen diranak. Baserritarra, 1910-08-13
  • Maitia! La Euskaria, 1906-11-10
  • Malkoak Artola zanarengatik. Euskal-Erria, 1910, LXIII
  • Mama garestiya. Baserritarra, 1910-11-19
  • Martintxo ta Marta. Baserritarra, 1910-12-03
  • Mintegiaga, agur. Euskal-Erria, 1893, XXVIII
  • Mintza Euskera. La Euskaria, 1909-06-19
  • Mintzatu euskera 1. Baserritarra, 1909-09-25
  • Mintzatu euskera 2. El Pueblo Vasco, 1912-10-20
  • Mitxeletak baratzan. Baserritarra, 1909-04-10
  • Morane egaan. Baserritarra, 1910-10-08
  • Morroi leiala. Baserritarra, 1910-12-17
  • Nere ametsa. Euskal-Erria, 1902, XLVII Oñatiko 1901eko Lore Jokoetan ohorezko aipamenaz saritutako bertso jarrialdia.
  • Nere begi beltxa! Baserritarra, 1910-12-03
  • Nere zoramena! Baserritarra, 1910-02-06
  • Neska barrabasa. Baserritarra, 1910-06-18
  • Neska zar baten malkuak. Bertso-papera. Donostia. Imp. De Pozo
  • Nik zuri On Ramon Artola. Euskal-Erria, 1893, XXVIII
  • O! Ill da Lopez Alen! Baserritarra, 1910-07-02. Euskal-Erria, 1910, LXIII
  • Oraiñ da ordua. Euskal-Erria, 1896, XXXIV
  • Orditzia gala. La Euskaria, 1909-01-09
  • Orfeoi Donostiarra. Euskal-Erria, 1915, LXXII
  • Orfeoiari berso bi. Euskal-Erria, 1915, LXXII
  • Oroitz negargarriya! Euskal-Erria, 1915, LXXII
  • Oroitz tristea! (Frantzisko Lopez Aleni). El Pueblo Vasco, 1913ko urtarrila
  • Oroitz tristia! (Martina Irureri). Euskal-Erria, 1912, LXVII
  • Oroitz tristia! (Serafin Barojari). Euskal-Erria, 1912, LXVII
  • Otoitzak mendiyan. Euskal-Erria, 1912, LXVI
  • Otoitzak! Baserritarra, 1910-10-22
  • Pakea beza (Pello Otañori). Euskal-Erria, 1910, LXIII
  • Pepe Artola. Euskal-Erria, 1912, LXVI
  • Pozaz negarrez! Euskal-Erria, 1912, LXVI
  • Sagartxoko morroia. Baserritarra, 1909-06-19
  • San Juan arbola 1. Euskal-Erria, 1901, XLV
  • San Juan arbola 2. Euskal-Erria, 1901, XLV
  • Santa Rita ta Santa Kiteria. Euskal-Erria, 1901, XLV
  • Santa Zezilia. Euskal-Erria, 1901, XLV
  • Santo Tomas. Euskal-Erria, 1901, XLV
  • Santo Tomasetan Donostiyan. Euskal-Erria, 1901, XLV
  • Soka muturra. Euskal-Erria, 1896, XXXIV
  • Sporti Klai-ko jaun danari. Euskal-Erria, 1912, LXVI
  • Toki mereziya (Josefa Barojari). Euskal-Erria, 1912, LXVI
  • Udaberriya. Baserritarra, 1909-04-10
  • Urbieta zanari oroitza. Baserritarra, 1909-12-04
  • Uxo bat mandatariya. Euskal-Erria, 1911, LXV
  • Uxo mandatariya. Euskal-Erria, 1897, XXXVI
  • Zer bi! La Euskaria, 1909-01-09
  • Zeruko izarra. Baserritarra, 1910-12-31

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kaietano Sanchez