Kaito

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaio Shin Agurea» orritik birbideratua)
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.

Kaioak (jatorrizko japonieraz 界王 edo Kaiō ? eta munduko errege esan nahi du) Dragoi Bola manga eta animeko arraza bat dira, beste arraza guztien gainetik daude.

Galaxiako koadrante baten nagusi diren jainkoak dira eta bostgarren bat, Kai Errege Handia, hauek gainbegiratzeaz arduratzen da. Kaito bakoitza planetetako jainkoetaz arduratzen da, adibidez Ipar Kaito da Kami-samaren erantzulea. Kaito bakoitzak Beste Munduan dagoen planeta bat dauka bizilekutzat. Hauez gain, badaude euren gainetik dauden beste jainko arraza bat, Kaio Shinak.

Kaitoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere jatorrian (japonian) Kaito-sama ere deituak.

Kai Errege Handia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kai Errege Handia (jatorrizko japonieraz 大界王 edo Dai Kaiō ?) Kaito garrantzitsuena da eta gainerako Kaitoen gainetik dago eta hauek zaintzeaz arduratzen da. Bere itxura bizar zuri luzedun zahar batena da, serie guztian kentzen ez dituen eguzkitako batzuekin. Bere planeta dauka, Dai Kaito planeta.

Mangan sekula ez da azaltzen nahiz eta istorioan aipatzen den eta animean bakarrik agertzen da. Lehen aldiz Ipar Kaitoren omenez antolatutako Beste Munduko Arte Martzialen Txapelketan agertzen da. Ez du txapelketan parte hartzen baina Goku eta Eki Kaitoren arteko lasterketa batean, hauek baino azkarragoa dela ikusten da. Gero kezkatu egiten da Goku eta Paikuhanen arteko borrokan irabazten duena entrenatu beharko duela jakitean..

Ipar Kaito[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Kaito (jatorrizko japonieraz 北の界王 edo Kita no Kaiō ?) Galaxiaren iparraldea gobernatzeko arduraduna da, Lurra bertan dago. Guztietatik agertu zen lehen Kaito jainkoa izan zen, horregatik Kaito izenaz bakarrik ezagutzen zen, eta horrela izan da deitua serie osoan. Tximino batekin (Bubbles) eta matxinsalto antzeko batekin (Gregor, animean bakarrik) bizi den antenadun izaki urdina da, Kaitoren planetan bizi da. Sugearen Bidea pasa eta gero bere planetara iristen den edozein entrenatzen du. Gerlariak eta komedianteak entrenatzen ditu, Gokuri barre egin arazi baitzion berarekin entrenatu nahi bazuen.

Entrenamenduaren hasieran Bubbles harrapatu eta Gregor kolpatu behar da mailu batez, hau planetako grabitatera ohitzeko da, 97.8 m/s² gutxi gorabehera, Lurrean baino 10 aldiz gehiago. Indar Unibertsala eta Kaitoren erasoa tekniken sortzailea izan zen, nahiz eta ez zituen sekula praktikan jarri. Son Gokuri irakatsi zizkion berarekin entrenatu zen aldian eta honek teknika hauek menperatzea lortu zuen.

Bere lurraldean gertatzen den guztia gainbegiratzeko ahalmena du bere antena ahaltsuei esker, telepatiaz komunikatzeko gai ere bada.

Kaito, Bubbles eta Gokurekin batera hil zen Gokuk Cell bere planetara eraman eta lehertu zenean. Gokuk bertan gelditzea erebakitzen du eta bere Lurreko lagunekin komunikatzen da bere eskua Kaitoren sorbaldan ipinita.

Cell garaitu eta gero, Kaitoren heriotza zela eta bere omenezko Arte Martzialen Txapelketa bat antolatu zen.

Xavier Pombo izan zen bere euskarazko ahotsa.

Hego Kaito[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Kaito (jatorrizko japonieraz 南の界王 edo Minami no Kaiō ?) Iparraldekoarekin batera, mangan agertzen den Kaito bakarra da. Zaintzen duen Galaxia oso baketsua denez ez dago gerlari indartsurik eta entrenatzen dituenak ere oso ahulak dira. Beste Kaitoetatik ezberdina da itxuraz, altuagoa da eta jantzi arrosa bat darama.

Eki Kaito[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eki Kaito (jatorrizko japonieraz 東の界王 edo Higashi no Kaiō ?) animean bakarrik agertzen da eta emakumezko Kaito bakarra da. Erronkak gustuko ditu eta bere ikasleak oso gogor entrenatzen ditu. Oso bizkorrak izaten dira hauek, adibide garbiena Globe da. Beste Munduko Arte Martzialen Txapelketan agertzen da.

Mendebal Kaito[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebal Kaito (jatorrizko japonieraz 西の界王 edo Nishi no Kaiō ?) animean Ipar Kaitoren arerioa da eta Beste Munduko Arte Martzialen Txapelketan agertzen da. Denbora gehiena bere arerioez iseka egiten du eta bere ikasle onenaz, Paikuhan, harropuztasunez hitz egiten du beste Kaitoen aurrean.

Kaio Shinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaitoez gain, Kaio Shinak (jatorrizko japonieraz 界王神 edo Kaiō Shin ? eta munduko jainko erregea esan nahi du), hierarkian unibertsoko beste edozein jainkoren gainetik, Kaitoak zuzentzen zituzten, nahiz ta beraien erabakiak zalantzan ez jarri. Hauek ere bost ziren, lau puntu kardinal bakoitzeko bat eta beste bat hauen gainetik. Ekialdeko Kaio Shinen esanetan guztiek zuten Freezer moduko bat kolpe bakar batez garaitzeko beste indar.

Dai Kaio Shin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaio-sama Sakratua ere deitua.

Dai Kaio Shin (大界王神) Kaio Shin guztien jainkoa da. Dai Kaio Shin gorpuzkera handiko, bihotz garbiko eta botere handiduna zen, Boo Ahaltsuaren aurka borrokatzeko gai izan zelarik. Baina duela 5 milioi urte, Boo Ahaltsuaren kontrako borrokan lurrean, Book xurgatu eta bere zati izatera pasa zen. Xurgatzean, Booren itxura aldatu eta bere indarra gutxitu egin zen, izaki gizagaixo eta Babidik eta Bibidik manipulatzeko modukoa bihurtu zelarik.

Iparraldeko Kaio Shin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldeko Kaio Shin( 北の界王神, Kita no Kaiō Shin) Boo Ahaltsuaren aurka borrokatu zen beste Kaito bat da, hau ere duela 5 milioi urteko borroka hartan akabatu zen.

Hegoaldeko Kaio Shin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoaldeko Kaio Shin (南の界王神, Minami no Kaiō Shin) Kaio Shin guztien artean indartsuena izan zen, Boo Ahaltsuak xurgatu zuen duela 5 milioi urteko borrokan.

Ekialdeko Kaio Shin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ekialdeko Kaio Shin»

Mendebaldeko Kaio Shin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendelabdeko Kaio Shin (西の界王神, Nishi no Kaiō Shin) Kaio Shinen artean femeninoa zen bakarra da. Duela 5 milioi urte izandako Boo Ahaltsuaren aurkako borrokan bera izan zen hiltzen lehena.

Kaio Shin Agurea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaio Shin Agurea (老界王神) duela 15 belaunalditako Kaio Shin apain baten eta sorgin zahar baten bateraketaren emaitza da. Honek belarritakoak emakumeen gauzak zirela esan, Kaio Shini bat kendu eta bestea berak ipini zuen Potala belarritakoak zirela jakin gabe. Fusioa gertatu eta zahar itxura hartu zuen. Z Ezpatan harrapatuta zegoen Son Gohanek hautsi zuen arte.

Bere nortasunak askotan Iratxo Dortoka dakar gogora, agure lizun eta erretxina baina oso jakintxua baita. Botere mental handiak dauzka, horien artean gerlari baten botere ezkutuak askatzearena hau askoz indartsuago bolakatuz.

Gokuk eraso ostean (bere indarra probatzeko), haserretu eta Gokuk Bulmarekin zita bat eskaini behar izaten dio. Honen ostean bere boterea Gohanen gan erabiltzen du eta 25 orduren ostean (5 erritualarnak eta 20 indarra gehitzeko) Saikyō no Senshi maila izatea lortzen du, Super Saiya 3rekin alderagarria. Geroago, Gohanek Booren aurkako borrokan porrot egin ostean, Gokuri bere Potala belarritakoak eta bizi energia oparituko dizkio, honek Lurrera bidaiatu zezan eta Booren aurkako borrokak zirauen artean Kibitoshin eta Denderekin beste planeta batera joan zen.

Dragoi Bola GTn, Dragoi Bolen gehiegizko erabileragatik bronka bota zien guztiei (Bulmari batez ere), Shenron deitzeko gutxienez 100 urteko tartea utzi behar zela esanez, edo bestela hauek energia negatiboa gehitu eta lehenago edo beranduago Dragoi Ilunak sortuko zirela esanez. Horrekin batera erabiltzen ziren planeta desegingo zela ere esan zuen.

Geroago, Gokuk Umeren aurkako borrokan galdu ostean, Tsufura garaitzeko Gokuri buztana itzuli behar zaiola erabaki zuen, honek bere botereak gehitu zitzan Urrezko Özaru forman, Super Saiya 4 bilakatzeko pauso beharrezko bezala. Azkenean lortu zuen pintza batzuen eta esfortzu handiaren ondorioz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]