Karabezu

Koordenatuak: 43°19′55″N 2°55′39″W / 43.33208°N 2.92761°W / 43.33208; -2.92761
Wikipedia, Entziklopedia askea
Karabezu edo Karabezu gana
Datu orokorrak
Garaiera255 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°19′55″N 2°55′39″W / 43.33208°N 2.92761°W / 43.33208; -2.92761
MendikateaUnbeko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Bizkaiko eskualdeaBilboaldea
UdalerriaErandio
Mendizaletasuna
Ohiko bideaAkarlanda parketik

Karabezu edo Karabezugana Erandio udalean dagoen mendia da. 255 metroko altuera du. Unbe (301 m.) mendiaren ondoan dago, Unbeko mendilerroan. Tontorrera heltzeko bi dira bide nagusiak. Iparraldetik Akarlanda parketik gora. Hegoaldetik Unbe menditik hurbil daiteke.

Akarlanda parkea eta Karabezugana erdian badago beste muino bat, Karabezu mendia baino baxuagoa: Karabezu Txikerra, (238 m).

Ibilaldiak, trekking erraza egiteko asko erabiltzen den mendia da. Mendiko bizikletaz ere jende askok igotzen du. Bidea zabala da, pista bat da.

Ikuspegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karabezu ganako mendi tontorretik Loiuko aireportua oso ondo ikus daiteke. Ikus daitezke Zugaztieta aldeko mendiak, Serantes mendia, Ibaizabalgo itsasadarra, Leioa, Getxo, Sestao, Portugalete, Leioako unibertsitatea...

Mendiaren izenari buruzko interpretazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karabezu, Karabezu gana, Karabezugane aldaerekin aurkitu da izena dokumentu zaharretan. Izena, kara+be+zu bezala deskonposatuz gero, lehen elementua, kara-, Kareharria hitzaren hasiera ematen du baina baten batek esan lezake Karabezu mendian, topatzekotan area-harria topatuko dela eta ez kareharria. Bigarren eta hirugarren elementu horiek toponimoetan ohikoak diren -be / -'pe' (< behe) eta -zu atzizkiak direla ematen du; Arbizu, Azpiazu, Lizerazu, Olarizu... euskal onomastikan oso ohikoa.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]