Karbono tetrakloruro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karbono tetrakloruro
Tetrachlormethan.svg
Formula kimikoaCCl4
SMILES kanonikoa2D eredua
InChl3D eredua
Osatutakarbono eta kloro
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,59 g/cm³ (20 °C)
Soinuaren abiadura930 m/s (25 °C, likido)
Errefrakzio indiziea1,4607
Disolbagarritasuna0,05 g/100 g (ura, 20 °C)
0,8 g/L (ura, 20 °C)
Fusio-puntua−23 °C
−22,6 °C
−23 °C
Irakite-puntua77 °C (760 Torr)
76,8 °C
Lurrun-presioa91 mmHg (20 °C)
11,6 kPa (20 °C)
Ura-oktanol banatze kofizientea2,64
Gainazal-tentsioa26,43 mN/m (25 °C)
Masa molekularra153,811 Da
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
0
3
0
Denboran ponderatutako esposizio muga62,9 mg/m³ (8 h, Ameriketako Estatu Batuak)
Denbora laburreko esposizio muga12,6 mg/m³ (baliorik ez)
Gehienezko esposizio muga200 mg/m³ (Ameriketako Estatu Batuak)
Esposizioaren goiko muga25 mg/m³ (Ameriketako Estatu Batuak)
IDLH1.258 mg/m³
Berokuntza globalerako gaitasuna2.019
Eragin dezakeCarbon tetrachloride exposure (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyVZGDMQKNWNREIO-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia56-23-5
ChemSpider5730
PubChem5943
Reaxys1098295
Gmelin27385
ChEMBLCHEMBL44814
NBE zenbakia1846
RTECS zenbakiaFG4900000
ZVG1480
DSSTox zenbakiaFG4900000
EC zenbakia200-262-8
ECHA100.000.239
MeSHD002251
Human Metabolome DatabaseHMDB0031330
UNIICL2T97X0V0
KEGGC07561

Karbono tetrakloruroa, karbono(IV) kloruroa edo tetraklorometanoa CCl4 formulako konposatu organokloratua da. Usain gozoko likido kolorgea da eta tenperatura baxuetan ez da sukoia[1].

Erabilera ugari izan ditu hala nola disolbatzaile, su-itzaltzaile, hozgarrien aitzindari edo garbiketa-agente gisa. Bere toxikotasuna medio atzen hiruzpalau hamarkadetan baztertuz joan da bere erabilera orokortua.

Esposizio luzeak nerbio-sistemari, gibelari eta giltzurrunei eragiten die eta luzueegia bada heriotza ekar lezake[2][3].

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karbono tetrakloruroaren molekulan kloro-atomoa tetraedro baten lau erpinetan kokatzen dira erdian karbono-atomoa dagoelarik, metanoan hidrogenoak kokatzen diren modu berean. Lotura kobalentez lotzen dira bost atomoak. Geometria horren ondorioz apolarra da.

Oso disolbatzaile egokia da olioen eta koipeen moduko substantzia apolarrak disolbatzeko. Iodoa ere disolbatzen du.

Uretan ez da disolbatzen eta hura baino dentsoagoa denez hondoratu egiten da beste fase likido bat eratuz.

Karbono tetrakloruroa, bestalde, ozono-geruza kaltetzen du eta berotegi-gasa da[4]. Atmosferan 85 urteko iraupena du deskonposatu aurretik. Arrazoi horiek medio Montrealgo protokoloak karbono tetrakloruroaren erabilera mugatu zuen[5].

Tenperatura handitan berotzean fosgenoa sortzen du.

Sintesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henri Victor Regnault-ek kimikari frantsesak sintetizatu zuen lehen aldiz 1839an kloroformoa kloroz tratatzean[6].

Egun metanoaren klorazioz sintetizatzen da eta, erreakzio-baldintzen arabera, sarri beste organokloratu batzuekin (klorometanoarekin diklorometanoarekin eta kloroformoarekin) nahastuta lortzen da. Kasu horretan destilazioz bereizten dira.

1950eko hamarkada baino lehen karbono tetrakloruroa karbono disulfuroa kloratuz sintetizatzen zen[7].

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoki prozesu askotan usatu da karbono tetrakloruroa.

Laborategian ohiko erabilerako disolbatzaileetako bat zen konposatu organikoekin lana egiten zenean. Egun nagusiki infragorrizko espektrozkopiako laginak prestatzeko erabiltzen da nagusiki, argi-espektroaren uhin-luzera horietan xurgatzen ez duelako[8]. Protoien erresonantzia magnetiko nuklearrezko espektroak egiteko disolbatzaile oso erabilia izan da karbono tetrakloruroak ez duelako hidrogenorik, baina egun disolbatzaile deuteratuak baliatzen dira nagusiki[9].

Hiru erabilera nagusi izan ditu industrian. Su-itzaltzaile moduan su likidoak zein elektrikoak itzaltzeko su-itzalgailuetan baliatu zen. Hozkailuetan erabiltzen ziren hoztaile fluoratuak, klorofluorohidrokarburoak alegia, sintetizatzeko aitzindarietako bat zen. Gordetako aleak zomorroez eta intsektuez babesteko karbono disulfuroarekin nahastuta, 20/80 proportzioan, fumigatzaile gisa baliatzen zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) PubChem. «Carbon tetrachloride» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  2. (Ingelesez) Seifert, Wilfried F.; Bosma, Anne; Brouwer, Adriaan; Hendriks, Henk F. J.; Roholl, Paul J. M.; Leeuwen, Rick E. W. van; Ruiter, G. Christa F. van Thiel-De; Seifert-Bock, Ingrid et al.. (1994). «Vitamin A deficiency potentiates carbon tetrachloride-induced liver fibrosis in rats» Hepatology 19 (1): 193–201. doi:10.1002/hep.1840190129. ISSN 1527-3350. (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  3. (Ingelesez) «Carbon Tetrachloride Toxicity: What Are the Toxicological Effects of Carbon Tetrachloride Exposure? | Environmental Medicine | ATSDR» www.atsdr.cdc.gov 2021-02-09 (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  4. Maider, Etxaide. (1998-02-01). «Disolbatzaile organikoen ordezkapena industrian» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  5. (Ingelesez) «Carbon Tetrachloride Toxicity: What Is Carbon Tetrachloride? | Environmental Medicine | ATSDR» www.atsdr.cdc.gov 2021-02-09 (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  6. (Ingelesez) Regnault, V.. (1839). «Ueber die Chlorverbindungen des Kohlenstoffs, C2Cl2 und CCl2» Annalen der Pharmacie 30 (3): 350–352. doi:10.1002/jlac.18390300310. ISSN 1099-0690. (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  7. (Ingelesez) Rossberg, Manfred; Lendle, Wilhelm; Pfleiderer, Gerhard; Tögel, Adolf; Dreher, Eberhard-Ludwig; Langer, Ernst; Rassaerts, Heinz; Kleinschmidt, Peter et al.. (2006). «Chlorinated Hydrocarbons» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (John Wiley & Sons, Ltd) doi:10.1002/14356007.a06_233.pub2. ISBN 978-3-527-30673-2. (Noiz kontsultatua: 2022-02-21).
  8. Arrasatea, Sonia & Anakabe,, Eneritz. (2009). Sintesi organikoa II. EHU, 11 or. ISBN 978-84-692-7054-7..
  9. Irazabalbeitia, Iñaki. (D.L. 1983). Erresonantzia magnetiko nuklearra : onarri teorikoa eta ariketak. Elhuyar ISBN 84-86158-20-6. PMC 434843063. (Noiz kontsultatua: 2022-02-22).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]