Karin Boye
Karin Boye | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Q10707795 eta Göteborg, 1900eko urriaren 26a |
Herrialdea | Suedia |
Heriotza | Alingsås (en) eta Oscar Parish (en) , 1941eko apirilaren 24a (40 urte) |
Hobiratze lekua | Östra kyrkogården (en) |
Heriotza modua | suizidioa: droga-gaindosia |
Familia | |
Aita | Fritz Boye |
Ezkontidea(k) | Leif Björk (en) (1929 - 1933) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Uppsalako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, poeta, eleberrigilea, literatura-kritikaria, zientzia-fikzio idazlea, idazlea eta kritikaria |
Kidetza | Samfundet De Nio (en) |
karinboye.se… | |
Karin Maria Boye (Götenburg, Suedia, 1900eko urriaren 26a – Alingsås, Suedia, 1941eko apirilaren 23a) suediar poeta, eleberrigilea, saiogilea, itzultzailea, feminista, politikoki aktiboa eta ibiltaria izan zen. 1941ean bere buruaz beste egin zuen.[1][2][3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Götenburgen jaio zen, Suedian, eta 1909an familiarekin Stockholmera joan zen. Upsalako Unibertsitatean ikasi zuen 1921etik 1926ra. Bere lehen poema bilduma Nubes (Moln, suedieraz) izan zen. Upsalan egon zen bitartean eta 1930era arte, Boye Clarté talde sozialistako kidea izan zen. 1929tik 1934ra bitartean, Clarté taldeko beste kide batekin (Leif Björck) ezkonduta egon zen. 1932an, senarragandik banandu ondoren, Gunnel Bergströmekin harremana izan zuen. Azken horrek Gunnar Ekelöf senarra utzi zuen Boyerrekin jarraitzeko.
1941eko apirilaren 23an etxea utzi ondoren, Boyek bere buruaz beste egin zuen, eta lo-eragileak hartu zituen. Göteborgeko Eskualdeko Artxiboen polizia-txostenen arabera, harkaitz batean aurkitu zuten, mendian eta Alingsåsera begira zegoen. Bolltorpsvägenetik gertu, paseatzen ari zen baserritar batek aurkitu zuen. Leku horretan oroitzapenezko monumentu bat dago.[4]
Idazle ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1931n, Boyek, Erik Mesterton eta Josef Riwkinekin batera, Spektrum literatura-aldizkaria sortu zuen. Aldizkari horren bidez, T. S. Eliot eta surrealistak ezagutzera eman ziren Suedian. Erik Mesterton kritikariarekin batera, Eliot-en "La tierra baldía" itzuli zuen. Karin Boyek paper garrantzitsua izan zuen T. S. Eliot-en lana Suediara itzultzeko.[4]
Ziur aski, Karin Boye ezagunagoa da bere poemengatik. Garrantzitsuenak hauexek dira: "Min ematen du, jakina" (Ja visst gör det ont) eta "Mugimenduan" (I rörelse), 1927ko Labeak (Härdarna) bildumakoa, eta "Zuhaitzarengatik" (För trädets skull), 1935ekoa. Samfundet De Nio Suediako literatura-erakundeko kidea izan zen 1931tik hil zen arte.[6]
Krisia (Kris) eleberriak bere erlijio-krisia, lesbianismoa eta bisexualitatea erakusten ditu. Merituen esnatzea (Merit vaknar) eta Oso gutxi (För lite) eleberrietan, gizonezkoen eta emakumezkoen rol-jokoa aztertu zuen.[1]
Kallocaína (egiaren seruma)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Suediatik kanpo, bere lanik ezagunena Kallocaína (1939) eleberria da ziurrenik.[1] Alemaniako nazional sozialismoaren goraldian inspiratuta, gizarte distopiko baten erretratua da, George Orwell-en 1984 eleberriak (baina 1984 baino hamar urte lehenago idatzia) eta Aldous Huxley-ren Mundu zoriontsua. Nobelan, Leo Kall izeneko zientzialari idealista batek Kallocaína asmatu zuen, egiaren serum moduko bat. 2013an, Carmen Montesek Itzulpen Sari Nazionala jaso zuen, eleberria gaztelaniara itzultzeagatik.[7]
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hil zenean, bi epitafio oso desberdin idatzi zizkioten. Ezagunena Hjalmar Gullberg poetaren "Amazona hila" (Död amazon) izeneko poeman "Oso iluna eta begi handiekin" irudikatzen da. Bestea Ebbe Linde lagun hurbilak idatzi zuen, eta "Lagun hila" (Död kamrad) du izenburua. Bertan ez da Amazona baten erretratua egiten, pertsona normal, txiki eta gris baten irudikoa baizik, bataila eta minetatik askatua.[8]
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2004an bere omenez Karin Boye liburutegia izena jarri zitzaion Uppsalako Unibertsitateko liburutegiko ataletako bati.
- 1983an Karin Boye Sällskapet (La Sociedad Karin Boye) literatura-elkartea sortu zen, eta Boyeren lana bizirik mantendu du, irakurle berriei zabalduta.
- Huddingeko udalerriak Karin Boye literatur saria (Karin Boyes litterära pris) ezarri zuen bere ohore eta oroimenean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Gaztelaniaz) lecturalia.com. «Karin Boye: libros y biografía autora» Lecturalia (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
- ↑ Literatura, Publicado por: Cine y. (2020-10-30). «"Nubes", de Karin Boye: La poeta sueca más amada» Cine y Literatura.
- ↑ «Biografia de Karin Boye» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
- ↑ a b Hernández, Publicado por Hortensia. Karin Boye poeta y novelista sueca. (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
- ↑ Wendel, Ulla-Britt (en sueco). «Karins staty.» Stadsbiblioteket Göteborg. Consultado el 30 de agosto de 2017.
- ↑ «Egilearen liburu guztiakBoye Karin» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).
- ↑ Ortega Lucas, Miguel A. «Carmen Montes, Premio Nacional de Traducción: “La corrección política nos matará de aburrimiento”.» eldiario.es. Consultado el 30 de agosto de 2017.
- ↑ (Gaztelaniaz) adminv&co NovedadesPOESÍA 217. (2017-12-02). «La amazona muerta. Karin Boye [+3 poemas»] Vallejo & Co. | Revista Cultural - POESÍA - FOTOGRAFÍA - NARRATIVA - CINE - MÚSICA - TEATRO - ARTES - PLÁSTICAS - CREACIÓN - CAJÓN DE SASTRE (Noiz kontsultatua: 2023-07-27).