Karl Eichwald

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karl Eichwald
Carl Eduard Eichwald. Lithograph by P. Kröger. Wellcome V0001746.jpg
Bizitza
JaiotzaJelgava1795eko uztailaren 4a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
BizilekuaErrusia
Talde etnikoaalemaniarra
HeriotzaSan Petersburgo1876ko azaroaren 10a (juliotar egutegia) (81 urte)
Hobiratze lekuaSmolensky Lutheran Cemetery (en) Itzuli
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaVilnius University (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
alemana
Jarduerak
Jarduerakesploratzailea, paleontologoa, akademikoa, zoologoa, katedraduna, idazlea, botanikaria, medikua, entomologoa eta naturalista
Enplegatzailea(k)Kazan Imperial University (en) Itzuli
Vilnius University (en) Itzuli
KidetzaSan Petersburgoko Zientzien Akademia
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Accademia delle Scienze di Torino
Wileńska Komisja Archeologiczna (en) Itzuli

Karl Eduard von Eichwald (errusieraz: Эдуард Иванович Эйхвальд, Eduard Ivanovitx Eikhval'd[1]; Jelgava, Letonia, 1795eko uztailaren 4a - San Petersburgo, 1876ko azaroaren 10a) Errusiar Inperioko geologo, zoologo eta psikologoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eichwald jatorriz Baltiko aldeko germaniarra zen, Letonian sortua, Courlandeko dukerrian. Garai hartan Letonia Errusiar Inperioaren barnean zegoen 1795eko Poloniaren Hirugarren Zatitzearen ondoren.

Bere gurasoen izenak Johann Christian von Eichwald eta Charlotte Elisabeth née Louis ziren.

1814. urtean medikuntzako tituloa lortu zuen Berlingo unibertsitatean, eta 1819. urtean Vilniusen doktoradutza lortu zuen. Zoologian irakaslea egin zen Kazanen 1823.urtean. Lau urte geroago zoologian eta anatomia konparatuan irakasle bilakatu zen Vilniusen.

1825.ean Sophie von Finckerekin ezkondu zen.

1838.ean zoologian, mineralogian eta medikuntzaren irakaslea San Petersburgon, eta azkenean paleontologian irakaslea bilakatu zen azken hiri honetako meagintza institutoan.

Asko bidaiatu zuen Errusiar inperioan barrena, eskualde asko exploratu zuen, eta geologia, botanika eta zoologiaz gain, arkeologia eta etnologia kontuak ikertu zituen ere.

San Petersburgon zendu zen azkenean.

Bere lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argitaratutako bere lanen artean:

  • Reise auf dem Caspischen Meere und in den Caucasus, 2 liburuki. (Stuttgart and Tübingen, 1834-1838).
  • Die Urwelt Russlands (San Petersburgo, 1840-1845).
  • Le Lethaea Rossica, ou Paléontologie de la Russie, 3 liburuki. (Stuttgart, 1852-1868), (Atlasekin).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Cite EB1911|Eichwald, Karl Eduard von Britaniar entziklopedian

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl Eichwald Aldatu lotura Wikidatan