Wikipedia, Entziklopedia askea
Felipe Borboi eta Greziakoa (Madril, 1968ko urtarrilaren 30a), Espainiako erregea da, Juan Carlos I.a Espainiakoaren eta Sofía Greziakoaren semea. Felipe VI.a[1] errege izena du.[2] Konstituzioaren arabera, Espainiako errege denez, estatuburu kargua ere badu, bai eta Indar Armatuetako komandante gorenarena ere.
1968an, bataiatzean, Felipe Juan Pablo Alfonso de Todos los Santos de Borbón y Grecia izena ezarri zioten. Espainiako Armadan karrera egin ondoren, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Zuzenbidea ikasi zuen. 1992an Bartzelonako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, non belako soling klasean 6.a izanik diploma lortu zuen. 2004ko maiatzaren 22an Letizia Ortiz Rocasolano ezkondu zuen. Bi alaba izan dituzte; nagusiena, Leonor printzesa, Feliperen ondorengoa izango da tronuan.
2014ko ekainaren 19an bere aita Juan Carlos I.a ordezkatu zuen Espainiako Errege gisa, Juan Carlosek abdikatu ostean.