Kindin Muxika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kindin Muxika
Bizitza
Jaiotza Idiazabal1887ko urriaren 30a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Mar de Ajó (en) Itzuli, 1974 (86/87 urte)
Jarduerak
Jarduerak kazetaria
Kidetza Laurak Bat

Kindin Muxika Oiarbide (Quintin Mujica Oyarbide ofizialki), (Idiazabal, 1887ko urriak 30 - Mar de Ajó, Argentina, 1974) idazle eta euskaltzalea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idiazabalen jaio bazen ere, umetan familia Errenteriara joan zen bizi izatera eta bertan hazi zen. Urte batzuk ondoren, Donostian jarri zen bizitzen familia.

« Aurra nintzala, nere gurasoak Goierri’tik itxaso aldera aldatu ziran. Nere lenbiziko urtean, Errenderi’n artu nuen bularra. Orduntxe, gaitz ikaragarri bat etorri zitzaidan. Sendagillearen iritzia nere am arentzat negargarria izan zan: ez nintzan biziko, gaitz arek il egingo ninduen. Nere amak, kutsutzeko bildurrik gabe, bere besoetatik ez nindun utzi.

Ez dakit nere amak Jainkoa’ri euskeraz eskatu ziolako, ala Errenderi’ko eguzkia ta aizea on onak izan zitzaizkidalako, zar zar eginda ere, oraindik bizi naiz.

»

—Muxika'tar Kindin[oh 1]

1906. urtean, hamazortzi urte zituela, Espainiako Gobernuak ezarritako derrigorrezko soldadutzatik ihesi Argentinara joan zen Muxika. Urte hartako maiatzean Algecirasko Konferentzia ospatu zen, eta euskal herritar gehienak soldadutza egitera Afrikara destinatzen hasi ziren, Bigarren Karlistaldian (1876) izandako porrotagatik zigor modura[1]. Muxikaren hitzetan: “nire aitak nahiago izan zuen semea Ameriketara joan zedin mairuak hiltzera baino”[2] .

Buenos Airesen bizi izan zen erbestean[3] eta bertako Laurac Bat elkarteko eta Euskaltzaleak elkarteko kide izan zen. Garaiko euskarazko aldizkari gehienetan idatzi zuen eta itzultzaile lanak ere egin zituen.

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorengo agerkarietan idatzi zituen bere idatziak[4]

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1948an On Kixote Mantxakoa obra osorik euskarara itzultzeko azken kapitulua baino falta ez zenean, Muxikak egin zuen kapitulu honen itzulpena, obraren euskarazko bertsioa amaituz. 1978ra arte ez zuten argitaratu[3].

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Oarso aldizkaria, 1963

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zabala Agirre, Jose Ramon. La revista Euskaltzaleak, Isla del euskara en Argentina. .
  2. Ugalde, Martin. Goierritarra, 9 or..
  3. a b Astiz, Iñigo ( 1985-). ([2016]). Kixotenean. Elkar ISBN 978-84-9027-670-9. PMC 970883128. Noiz kontsultatua: 2020-03-26.
  4. Onaindia, Santiago. (1976). Euskal Literatura, tomo V. Etor, 203-204 or..
  5. Errenderi eta Euskal-Erria. Oarso aldizkaria, 39 or..