Edukira joan

Kuku

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kuku europarra» orritik birbideratua)
Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Kuku (argipena)»
Kuku
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaCuculiformes
FamiliaCuculidae
GeneroaCuculus
Espeziea Cuculus canorus
Banaketa mapa
eta

Datu orokorrak
Elikadura iturri nagusiaIntsektua, Beldarra, arrautza eta txorikumea
Masa3,22 g
arra: 117 g
emea: 106 g
Zabalera58 cm
Kumaldiaren tamaina9,2
Eguneko zikloaeguneko
Errute denbora12 egun
Cuculus canorus canorus + Acrocephalus arundinaceus
Cuculus canorus bangsi + Phoenicurus moussieri

Kukua edo kuku arrunta (Cuculus canorus) Cuculidae familiako hegazti espezie bat da. Arrautzak hegazti txikiagoen habietan jartzen ditu (hala nola kaskabeltz edo txantxangorriak). Kukuak, zeuden arrautzak habiatik kanpo bota ondoren berea jartzen du (kolorez eta tamainaz, hautatzen dituen espezieetakoen antzerakoak); horrela, hegazti txikiek berea bezala erruten eta elikatzek dute kuku txita.

Kukua 32 cm inguru izaten da luze. Gorputzaren gaineko aldea eta paparra gris urdinxka du, azpikoa aldiz zurixka eta zerrenda ilunak dituena. Izaeraz bizia eta izutu erraza da. Udaberrian hasi eta uda ondo aurreratu arte kanta berbera errepikatzen du. Lezka-txoriaren eta txantxangorriaren habietan erruten du arrautza eta haiek ateratzen eta hazten diote umea, eta berenik ez dute hazi ahal izaten gainera, honen umeak beste arrautzak habiatik kanpora botatzen dituelako. Europan, Asian eta Afrikan bizi da, eta intsektuak jaten ditu.

Espezie honen beste ezaugarri nagusia bere kantua da, "kuku", nondik hegazti honen izena dator.

Herri kulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian kukuaren kantua eta udaberria aspaldidanik lotu izan da. Kukua udaberriaren iragarle. Hainbat sineskeria zegoen kukuaren inguruan[1]eta horietako batzuk idatzizko literaturara[2][3]iritsi ziren.

Kulua entzutea zorte ona (edo txarra) izatearekin erlazionatzen da ere[4], esaera batzuetan isaltzen dena.

Zorteari lotuta, norbaiti "kukuak jo" diola esaten da zoria alde duenean. Aldiz, gauzak gaizki edo espero ez den bezala gertatzean, "kukuak oker jo" diola edo "kukuak makur jo" diola esaten da. Bide beretik, ‘gauzak bestela egin izan balira ondorioak eta egoera hobeak izango liratekeela’ adierazteko, "beste kuku batek jo" esamoldea erabiltzen da[4].

Kukua, euskal kultura herrikoian, udaberriaren sinboloa izanda, hainbat esapide eta atsotitzetan erabili izan da. Gotzon Garateren Atsotitzak bilduman 50 esaera zaharretik gora ikus daitezke "kuku" hitzari lotuta. "Urliak ez du hurrengo kukua entzungo" bezalako esamoldeak erabiltzen ziren pertsona batek negua amaitu baino lehenago hilko zela iragartzeko.

Kukua ez da urte osoan entzuten esaera hauek azaltzen dute noiz entzun daitekeen: 'Kukuak egiten du maiatzean kuku, garragarrilean geratzen da mutu'. Eta beste honek: 'San Joanetan kuku, San Pedrotan mutu'.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]