La caduta degli dei

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
La caduta degli dei
Jatorria
Argitaratze-data 1969
Jatorrizko izenburua The Damned
Jatorrizko hizkuntza italiera
alemana
ingelesa
Jatorrizko herrialdea Alemania eta Italia
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dramatikoa, art filma Itzuli eta LGBTeei buruzko filma
Iraupena 155 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Alemania eta Austria
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Luchino Visconti
Gidoigilea(k) Nicola Badalucco Itzuli
Enrico Medioli
Luchino Visconti
[[Kategoria:Nicola Badaluccok Itzuli idatzitako filmak]]

Antzezlea(k)
Dirck Bogarde
Ingrid Thulin
Helmut Griem
Helmut Berger
Renaud Verley
Umberto Orsini
Reinhard Kolldehoff
Florinda Bolkan
Nora Ricci
Charlotte Rampling
Ester Carloni
Albrecht Schoenhals
Irina Wanka
Karl-Otto Alberty



[[Kategoria:Helmut Bergerrek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Renaud Verleyk Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Reinhard Kolldehoffek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Florinda Bolkanek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Nora Riccik Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Ester Carlonik Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Albrecht Schoenhalsek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Irina Wankak Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizlea Warner Bros.
Edizioa Ruggero Mastroianni
Ekoizpen-diseinatzailea Vincenzo Del Prato Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Maurice Jarre
Argazki-zuzendaria Pasqualino De Santis
Armando Nannuzzi
Jantzi-diseinatzailea Piero Tosi
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Alemania
Argumentu nagusia intzestu, familia disfuntzional eta Hirugarren Reicha
Historia
Nominazioak Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria
42nd Academy Awards

Nicola Badalucco , Enrico Medioli, Luchino Visconti
Kanpo loturak

La caduta degli dei (alemanez: Götterdämmerung edota Die Verdammten; ingelesez: The Damned eta euskaraz Jainkoen gainbehera edota Madarikatuak) 1969ko Luchino Visconti italiar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako gerra drama film bat da. Dirk Bogarde, Ingrid Thulin, Helmut Griem eta Helmut Berger aktoreek antzetzu zuten.

Italierazko izenburua Richard Wagnerren izenburu berdineko Jainkoen Gainbehera (Götterdämmerung) Nibelungoen eraztuna opera saileko laugarren eta azken operari zor dio. 1930eko hamarkadan eta Alemanian girotuta dago, hain zuzen ere, nazismoaren gailentze garaian.

Vicontiren Alemaniar Trilogia delakoaren hiru filmeetako bat da, gainontzeko biak Morte a Venezia (1971) eta Ludwig (1972) dira.

Filmak garai hartan, Sexu iraultza bete-betean zela (1969), zineman ezohikoak eta oso eskandalugarriak ziren gaiak ukitzen ditu: intzestua, homosexualitatea, pedofilia, bai eta prostituzioa eta trabestismoa ere. Bestalde, ohikoagoak edo klasikoagoak ziren gaiak ere jorratzen ditu, tartean botere egarria eta traizioa.

Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Nicola Badalucco, Enrico Medioli eta Luchino Visconti).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Essenbeck alemaniar goi burgesiako siderurgia lantengi baten jabea den familiaren gorabeherak azaltzen dira, Reichstageko sutetik hasi (1933) eta Labana Luzeen Gaua arte (1934), azken honetan zehar SAko kideen hilketak burutu ziren.

Nazionalsozialismoa boterera iristean Essenbecktarrek errejimen berriarekiko zein jarrera egokiena hartu eztaibaidatuko dute. Senideetako bakar bat bakarrik agertuko da naziekin elkarlanean aritzearen aurka, Herbert (Umberto Orsini), batez ere Alemaniako Legebiltzarraren sutea dela eta, ondorioz Alemanian bere emaztea eta alabak utzi eta bizia salbatzeko erbesterako bidea hartu beharko du. Halere, Essenbecktarrek ezin izango dute nazien alde ezberdinek boterea bereganatzeko darabilten barne borroketatik kanpo egon.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]