Laetare
| Laetare | |
|---|---|
| Data | |
| Data | Pazkoa baino 21 egun lehenago |
| 2025 | Martxoaren 30 |
| 2026 | Martxoaren 15 |
| 2027 | Martxoaren 7 |
Laetare Garizumako laugarren igandea da mendebaldeko eliza kristau gehienetako egutegian, Eliza Katolikoa, anglikanismoa, Antzinako Eliza Katolikoa eta luteranismoa barne. Tradizionalki, garizumako garai gogorragoen artean poza adierazteko igandea izaten da. Izena Is 66:10 pasartetik datorkio, horrela hasten baita, egun horretako mezan gogoratzen dutena:
|
|
Ohiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kristauen artean ohitura historikoa izan da egun horretan euren ama eliza bisitatzea, hau da, batailoa jaso zuten elizara joatea. Eliza Katolikoan, Anglikanoan, Luteranoan eta Eliza Katoliko Zaharrean ohitura da loreak jartzea aldarearen ondoan, eta organoa jotzea instrumentu solista gisa. Apaizak arrosa kolorez janzteko aukera dute, gorrindolez jantzi beharrean. Kolorea ohikoa baino pixka bat argiagoa da[1].
Eguna garizumako agindu itxien erlaxazio gisa ikusi ohi da, Pazkoa jada gertu dagoela ospatzeko. Tradizionalki, ezkontzak egin daitezke egun honetan, Garizuman debekatuta baitzeuden, eta zerbitzariei egun librea eman ohi zitzaien euren ama elizara joan ahal izateko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Homiletic Directory, Congregation for Divine Worship and the Discipline of the Sacraments» www.vatican.va (kontsulta data: 2024-03-05).
