Santu Guztien Eguna
Itxura

Santu Guztien Eguna,[1] Domu Santu,[2] Domu Santuru[2] edo Omiasaindu[2] fededunek santu baten jaieguna huts egin izana barkatzeko Urbano IV.ak kristauentzat ezarritako jaieguna da.
Erromatar Eliza Katolikoak azaroaren 1ean ospatzen du, eta Eliza Ortodoxoak Mendekoste osteko lehendabiziko igandean; anglikano eta luteranoek ere ospatzen dute.[3] Egun horretan liturgia-urtean bere jaialdia ez duten santuak omentzen dituzte. Kristau tradizioko herrialde askotan jaiegun ofiziala da, besteak beste, Hego Euskal Herrian: egun horretan, hilerrietara joateko ohitura dago.[4]
Biharamunean, Hilen Eguna ospatzen dute, oraindik Purgatorioan dabiltzan hildakoen arimak laguntzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Hiztegi Batua, «santu» sarrerako azpisarrera.
- ↑ a b c Euskaltzaindia: Hiztegi Batua.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Día de Todos los Santos: origen, significado y por qué se celebra el 1 de noviembre» Diario AS 2022-10-31 (kontsulta data: 2023-10-04).
- ↑ «Euskal Mitologia - Animen gaua» www.amaroa.com (kontsulta data: 2023-10-04).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gaztainerre
- Hilen Eguna (Mexiko): Urtero azaroaren 1ean edo 2an Ertamerikan eta bereziki Mexikon ospatzen den antzeko jatorri paganoa duen ospakizuna.
- Gau Beltza
- Lemuria (jaia)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |