Lankide:Andrea Moratiel/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko wikipediako «Cable telegráfico transatlántico» artikulutik itzulia izan da. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria.


Kable telegrafiko transatlantiko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1858ko kable transatlantikoaren mapa.

Kable telegrafiko transatlantikoa Ozeano Atlantikoan zehar zabaldutako itsaspeko kable bat da, komunikazio telegrafikorako erabiltzen dena. Lehena Ozeano Atlantikoaren ohean jarri zuten, Telegraph Field-etik, Foilhommerum badian, Valentia uhartean, Irlandako mendebaldean, Heart's Content-eraino, Ternuako ekialdean. Lehenengo komunikazioak 1858ko abuztuaren 16an egin ziren, eta Ipar Amerikaren eta Europaren arteko komunikazio-denbora hamar egunetik (normalean itsasontziz mezu bat entregatzeko behar zen denbora) minutu edo ordu gutxi batzuetara murriztu zen. Kableak hiru astez bakarrik funtzionatu zuen teknologia aplikatuaren arazoengatik. Bigarren saiakera 1865ean egin zen, material hobearekin, eta, zenbait gorobeheraren ondoren, konexioa zerbitzuan jarri zen 1866ko uztailaren 28an. Kable hori iraunkorragoa zen.

Kable transatlantikoa bi muturren arteko komunikazio-denbora murriztu zuen, mezu bat eta erantzun bat egun berean iristea ahalbidetuz. 1870eko hamarkadan transmisio-sistemak ezarri ziren duplex eta laukoplex moduan, kablean zehar hainbat mezu trasmititzeko aukera ematen zuena. Atlantikoan zeharreko dibisa-merkataritzan, libera esterlinatik AEBetako dolarrerako truke-tasa "kable bidezkoa" izatera iritsi zen, eta izendapen hori gaur egun ere erabiltzen da.[1]

Atlantikoaz gaindiko telegrafo-kableen ordez, telekomunikazio-kable transatlantikoak jarri dira.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1833an, Carl Friedrich Gauss alemaniarrak telegrafo[2] baten lehen prototipoa egin zuen, eta 1830eko hamarkadaren bigarren erdian, William Cooke eta Charles Wheatstone britainiarrei eta Samuel Morse estatubatuarrari esker, telegrafoa zerbitzuan jarri zen. Morse kode bidezko komunikazio telegrafikoak arrunt bihurtu ziren. 1840an lurreko sare telegrafikoa berehala hasi zen zabaltzen Europan eta Estatu Batuetan.

Itsaspeko kable telegrafiko bat lortzeko isolamenduaren arazoa konpondu behar zen. Hori gutapertxari esker lortu zen, Malaysia, Indonesia, Borneo, Timor, Java eta Papua uharteek osatutako malaysiar artxipelagoko Palaquium espeziearen izerdiaren bidez. Arazo hori konpondu ondoren, itsaspeko kableak jartzeko bidea ireki zen. Nazioarteko lehen itsaspeko kablea Brett anaiek egin zuten (John Watkins Brett, Jacb Brett)[3] 1850ean, eta Britania Handia eta Frantzia lotzen zituen Dover itsasartean zehar. Arrantzale batek ustekabean hautsi zuen kablea instalatu eta gutxira, eta 1851n berriro konektatu ziren kable bidez Erresuma Batua eta Frantzia, kablea kostaldetik hurbil babestuz. Itsaspeko kableak arraskasta handia izan zuen: gehiago hedatu ziren Irlandan, Belgikan, Herbehereetan, Erresuma Batuan, Mediterraneoan, Itsaso Beltzean, etab. 1855. urtean 25 itsaspeko kable zeuden instalatuta.[4]

Ideiaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

William Cookek eta Charles Wheatstonek telegrafoari buruzko bere lana aurkeztu zuten 1839an. 1840an Samuel F.B. Morsek itsaspeko linea baten ideia garatu zuen Ozeano Atlantikoan zehar. 1850ean Britania Handia eta Frantzia elkartu ziren kable bidez. Urte berean, John T. Mullock apezpikuak, Eliza katolikoaren buruak, Ternuako San Juanetik Ray lurmuturreraino San Lorentzoren bokalea zeharkatuz eta Ray lurmuturretik Eskozia Berriraino Cabot itsasartea zeharkatuz telegrafo linea bat ezartzea proposatu zuen.

Ia aldi berean, antzeko plan bat bururatu zitzaion Frederick Newton Gisborneri, Eskozia Berriko telegrafo-ingeniari bati. 1851ko udaberrian, Gisbornek Ternuako legealdiko dirulaguntza bat lortu zuen eta, konpainia bat sortu ondoren, linea finkoa eraikitzen hasi zen. 1853an bere konpainiak porrot egin zuen, zorengatik atxilotu zuten eta dena galdu zuen. Hurrengo urtean Cyrus West Field enpresariari aurkeztu zitzaion. Fieldek Gisborne gonbidatu zuen bere etxera proiektua eztabaidatzeko. Bisitaren ondoren, Ternuarako kablea Ozeano Atlantikoan zehar zabal zitekeela pentsatu zuen Fieldek. Honek Gisborneren ideia hartu zuen eta New York, Newfoundland & London Telegraph Company sortu zuen, gero Atlantic Telegraph Company, Amerika eta Europaren arteko telegrafo linea bat ezartzeko.

Hala ere, negozio honen bideragarritasuna zaila zen iragartzea. Itsaspeko kablerik luzeena, garai hartan, Itsaso Beltzekoa zen, 574 km-koa, eta 3.000 km inguru behar ziren Atlantikoa zeharkatzeko. Gainera, kableak ozeanoaren ohean atseden hartu behar zuen 3 km baino gehiagoko sakoneran. Lehen saiakera hori izango zenez, aukera asko zeuden kablearen kokapenak arazoak izan zidan.

Fieldek ez zuen itsaspeko kableen itsaso sakonaren ezagutzarik. Morseri galdetu zion telegrafia kontuei buruz eta Matthew Maury tenientearekin, ozeanografiako agintari batekin, itsas hondoari buruzko kontuak. Mauryk John Mercer Brookeren lana ezagutzen zuen Ipar Atlantikoko mapa topografiko batetik. Horrela lortu zituen topografia eta ozeano-hondoko korronterik eza. Kablearen linea arazo bat ez zela ematen zuen. Atlantic Telegraph Companyren akzioak salduz AEBetako zein Erresuma Batuko iturrietatik dirua bildu zen. Fieldek beharrezko kapitalaren laurdena jarriko luke.

Cyrus West Fieldek eta Atlantic Telegraph Companyk egin zuten lehen kable telegrafiko transatlantikoa. Proiektua 1857an hasi eta 1858ko abuztuaren 5ean amaitu zen. Kableak hiru astez bakarrik funtzionatu zuen, baina emaitza praktikoak lortzen lehena izan zen. Bi kontinenteen artean bidalitako lehen telegrama ofiziala Erresuma Batuko Victoria erreginak 1858ko abuztuaren 16an James Buchanan Estatu Batuetako presidentearekin zoriontzeko idatzitako gutun bat izan zen. Seinalearen kalitatea azkar hondatu zen, transmisio-abiadura gutxituz, ia erabilezina izan arte. Kablea ere azkar hondatu zen, gehiegizko tentsioa aplikatzen zelako, azkarrago funtzionatzeko asmoz. (1858ko kablearen fabrikazio, biltegiratze eta manipulazio-akatsek edozein kasutan akats goiztiarra eragingo zutela argudiatu da).[5]

San Juanetik Eskozia Berrira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen urratsa San Juan eta Eskozia Berriaren arteko linea amaitzea izan zen, eta 1855ean Cabot itsasartean zehar kable bat jartzeko saiakera egin zen, San Laurendi golkoan. Bapore baten atoian jarri zen txalupa batetik. Haizete baten ondorioz kablea koropilatu zenean, linea moztu egin zen itsasontzia hondoratu ez zedin. Hurrengo udan lurrun-ontzi berri bat hornitu zen, eta Ray lurmuturretik, Terenuan, Eskozia Berriko Aspy badiara arteko lotura arrakastaz jarri zen.

Linea ozeanikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kablea zazpi kobrezko alanbrez osatuta zegoen, bakoitzak 26 kg/km-ko pisua zuen (107 libra itsas miliako), hiru gutapertxa-geruzaz estalita, 64 kg/km-ko pisuarekin (261 libera itsas miliako), eta kalamuzko asfaltatzearekin amaitu zen, zeinaren gainean 18 hariko zorro bat, bakoitza zazpi burdin alanbrekoa, espiral moduan jarri baitzen. 550 kg/km inguruko pisua zuen (1.1 tona itsas miliako), nahiko malgua zen eta hamarnaka kN-ko (zenbait tona) indarra jasateko gai zen. Bi enpresa ingelesek batera egin zuten: Glass, Elliot & Co. (Greenwich) eta RS Nerwall & Co. (Birkenhead). Fabrikazioaren amaieran ikusi zen sekzioak harizpi bihurriekin egin zirela, kontrako norabideetan.[6]

Britainiar Gobernuak urtean 1400 euroko dirulanguntza eman zion Fieldi eta beharrezko itsasontziak utzi zituen. Fieldek Estatu Batuetako Kongresuaren laguntza eskatu zuen. Bozketa oso estua izan zen, sentari anglofobo batzuekin edozein kontzesioren aurka, eta lege-proiektua boto bakarreko aldearekin onartu zen. Ordezkarien Ganberan antzeko etsaitasunarekin topo egin zuen, baina, azken batean, Franklin Pierce presidenteak sinatu zuen.

Lehen saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen saiakera, 1857an, porrot bat izan zen. Kablea instalatzeko aukeratutako ontziak gerraontziak birmoldatuak izan ziren: HSM Agamemnon eta USS Niagara. Kablea Ballycarbery gaztelutik gertu hasi zen, Kerry konderrian, Irlandako hego-mendebaldeko kostaldean, 1857ko abuztuaren 5ean[7]. Kablea lehen egunean hautsi zen, ia 3, 2 kilometroko sakoneran, eta urte horretan bertan utzi zuten.

Bigarren saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo udan, Agamemnon eta Niagara, Bizkaiko golkoan hainbat proba egin ondoren, berriro saiatu ziren. Itsasontziak Atlantikoaren erdialdean biltzekoak ziren, kablearen bi erdiak elkarrekin lotuak ziren lekuan, eta Agamemnonek ekialderantz Valentia uharteraino desbiribilkatuko zuen bitartean, Niagara mendebalderantz Ternuarantz desbiribilkatuko zuen. Ekainaren 26an erdiguneko lotunea egin zen eta kablea hondoratu egin zen. Berriro ere, kablea hautsi egin zen, lehen aldiz 5,5 km baino gutxiagoren ondoren (hiru itsas milia), berriro 100 km ingururen ondoren (54 itsas milia) eta hirugarrenez, 370 km kable (200 itsas milia) ontzi bakoitzetik kanpo geratu zenean.

Hirugarren saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espedizioa Queenstownera itzuli zen, eta uztailaren 17an berriro irten zen, tripulazioen artean gogo gutxirekin. Zentroaren lotura 1858ko uztailaren 29an amaitu zen. Niagara Trinityko badiara iritsi zen, Ternuara, abuztuaren 4an, eta, hurrengo goizean, itsasertzaren muturra lehorrera iritsi zen. Agamemnonek ere ibilbide arrakastatsua egin zuen. Abuztuaren 5ean, Valentia Uhartera iritsi zen, eta itsasertzaren muturra lehorrera iritsi zen Knightstownen, gero inguruko kable lokalarekin konektatzeko.[8]

Lehen mezua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telegraph Field, Valentia uhartea, Irlandatik Ipar Amerikara lehen mezua bidali zen tokia.

1858ko abuztuaren 16an, kablearen bidez bidalitako lehen mezua, Victoria erreginak James Buchanan presidente estatubatuarrari bidalitako zorion-telegrama bat izan zen, eta "interes komunean eta elkarrekiko estimuan oinarritutako adiskidetasuna duten nazioen lotura gehigarria" izango zela adierazi zuen. Presidenteak hauxe erantzun zuen: «Garaipenik loriatsuena da, gizarteriarentzat askoz erabilgarriagoa delako, konkistatzaileak inoiz ez baitzuen irabazi gudu-zelaian. Telegrafo Atlantikoa, zeruen bedeinkaziopean, nazio arteko betiko bake eta adiskidetasunaren lotura izango dela, eta Probidentzia Jainkotiarrak erlijioa, zibilizazioa, askatasuna eta legea mundu osoan zabaltzeko tresna».[9] Mezuak deszifratzeko zailak ziren, eta 98 hitzeko Victoria erreginaren mezuak hamasei ordu behar izan zituen bidaltzeko.[10]

Mezu horiek berotasun eztanda eragin zuten. Hurrengo goizean, New York hirian 100 su-arma entzun ziren, kaleak banderekin apaindu zituzten, elizetako kanpaiak dilin-dalan hasi ziren, eta gauean hiria argiztatu zuten.[11] Atlantikoko kablea ezin konta ahala berriketaren gaia izan zen, eta narrazio ugari.

Lehen kablearen matxura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kable berriaren funtzionamendua problematikoa izan zen, enpresako goi mailako bi ingeniari elektrikoek oso ideia desberdinak zituztelako kablea nola erabili behar zen.[12] Gainera Lord Kelvin eta Whitehouse doktorea kablearen kontrako muturretan zeuden, eta kablearen bidez baino ezin ziren komunikatu. Lord Kelvinek, mendebaldeko muturrean zegoenean, uste zuen tentsio baxu bat sortzea baino ez zela beharrezkoa kabletik ateratzen zen korrontearen igoera-gailurra detektatzeko, eta, hori egin ondoren, ez zen ezer irabaziko monitorizatzen jarraitzearekin (Morse kodeak korronte positibo erabiltzen du puntu baterako eta korronte negatibo bat marra baterako). Lord Kelvinek ispilu-galbanometroa asmatu zuen, korronte-aldaketa azkar ikusteko.

Kablearen ekialdeko muturrean Whitehouse doktorea zegoen. Whitehousek uste zuen kablea goi-tensioko iturri batera (milaka volt indukzio bidez) konektatu behar zela, mutur hartzailean ahalik eta azkarren korrontea aldatzeko. Egoerak okerrera egin zuen; izan ere, ekialdeko muturreko ispilu-galbanometroan Morse kode ulergarria jasotzen zen bakoitzean, Whitehousek behin eta berriz esaten zuen galbanometroa deskonektatu eta bere telegrafo grabatzailearen patentearekin ordezka zitekeela, askoz ere sentikortasun gutxiagokoa baitzen.

Kablea gaizki manipulatzearen eta diseinatzearen ondorioek eta Whitehousek kablea tentsio handiekin operatzeko behin eta berriz egindako saiakerek kablearen isolamendua hondatu zuten. Gero eta denbora gehiago behar zen mezuak bidaltzeko. Azkenean, orrialde erdiko mezua bidaltzeko egun bat behar zen. Irailean, isolamenduak hondatzen jarraitu zuen.

Urriaren 20an kableak funtzionatzeari utzi zion. Guztira 732 telegrama bidali ziren.

Albiste honekiko erreakzioa izugarria izan zen. Idazlearen batek telegrafo kablea engainua zela ere aditzera eman zuen, eta beste batzuek burtsako espekulazioan pentsatzen zuten. Ondorengo ikerketan, Whitehouse doktorea jo zuten porrotaren erantzuletzat, baina enpresak ez ziren kritikei ihes egin, ingeniari elektriko bat kualifikazio ezagunik gabe erabiltzeagatik. Kablearen manipulazioak eta kontserbazioak ere eragina izan zuen: lehen saiakeran erabili ez zen kablearen zatia aire zabalean utzi zen gainerako zatia eraikitzen zen bitartean.

Plana berriz aztertzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Porrot horien ondorioz, akziodunek inbertitzeari utzi zioten. Gainera, hurrengo urtean Itsaso Gorriko kableak ere porrot egin zuen. Itsaspeko kable enpresek funtsezko berrikuspena egin behar izan zuten. 1859an, britainiar gobernuak batzorde berezi bat ezarri zuen, Atlantikoko kablea posible zela zioen txosten bat egin zuena. Cyrus Fieldek ez zuen adoregabezi porrotagatik. Lanera itzultzeko irrikaz zegoen, baina publikoak sistemarekiko konfiantza galdu zuen, eta enpresa biziberritzeko ahaleginak alferrikakoak izan ziren. Fieldek txostena jaso zuen: «Atlantikoan zehar kable operadoreak berriro probatzea erabaki genuen». 1864ra arte, Thomas Brassey eta John Penderren laguntzarekin, beharrezko kapitala biltzea lortu ez zuena. Telcon konpainia sortu berri batek, geroago BICCren zati batek, kable berria egin eta jartzeko konpromisoa hartu zuen.

Gainera, Fieldek Whitehouse kaleratu zuen argiketarien buru bezala eta Thomsonengatik ordezkatu zuen. Thomsonek aurreko behaketak kontuan hartu zituen eta kobrezko alanbrearen eta isolamenduaren zeharkako sekzioaren eremua handitu zuen, transmisioaren intentsitatea handitzea ahalbidetzeko. Kablea ikerketa arduratsu baten bidez diseinatu zen eta esperimentu asko egin ziren. Kablearen diseinua hobetu egin zen esperimentu horiei esker. Nukleoak kobre garbi-garbiko zazpi hari txirikordatu zituen, itsas miliako 300 librako pisuarekin (73 kg/km), eta Chatterton konposatu batez estalita zeuden.

Ondoren, gutapertxaren lau geruzaz estaltzen zen, multzoaren zementazio-konposatuaren lau geruza meherekin txandakatuz, eta isolatzailearen pisua 400 libra/NMIra (98 kg/km) eramanez. Nukleo hori kalamu saturatuz estali zen soluzio kontserbatzaile batean, eta kalamuan Birminghamgo Hay Mills-en Webster & Horsfall Ltd-ek ekoitzitako goi-tentsioko altzairuzko hemezortzi kate sinple kiribilean biltzen ziren, bakoitza kontserbatzailean ere blaitutako manilazko hari finez estalia. Kable berriaren pisua 35,75 kintaleraino (4000 libera) igo zen itsas milia bakoitzeko (980 kg/km), zaharraren pisuaren ia bikoitza. Haymills epatzeak 48000 km alanbre (1600 tona) egin zituen arrakastaz, eta 250 langile erabili zituen hamaika hilabetez.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «How do money changers arrange deals?» The Money Changers (Hong Kong University Press) 2006 ISBN 978-1-350-22328-8. (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  2. Math & mathematicians. 1: A - H. U X L 1999 ISBN 978-0-7876-3813-9. (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  3. «History of the Atlantic Cable & Submarine Telegraphy - The Atlantic Telegraph: John W Brett» atlantic-cable.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  4. «History of the Atlantic Cable & Submarine Telegraphy - Cable Timeline» atlantic-cable.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  5. «History of the Atlantic Cable & Submarine Telegraphy - Dr E.O.W. Whitehouse and the 1858 trans-Atlantic Cable» atlantic-cable.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  6. Cookson, Gillian. (2006). The cable. Tempus ISBN 978-0-7524-3903-7. (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  7. «Preparations for Laying the Atlantic Telegraph Cable» Scientific American 12 (44): 350–350. 1857-07-11  doi:10.1038/scientificamerican07111857-350a. ISSN 0036-8733. (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  8. «Wildman Whitehouse, William Thomson, and the First Atlantic Cable» Imperial Science (Cambridge University Press): 37–96. 2021-01-31 (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  9. (Ingelesez) Spencer, Jesse Ames. (1866). History of the United States: From the Earliest Period to the Administration of President Johnson. Johnson, Fry (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  10. Wynn, Hon. Rowland Tempest Beresford, (31 Jan. 1898–24 April 1977), Chief Engineer, BBC, 1952–60, retired. Oxford University Press 2007-12-01 (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  11. «History of the Atlantic Cable & Submarine Telegraphy - 1858 New York Celebration» atlantic-cable.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-03).
  12. C Clarke, Arthur. Voice Across the Sea. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]