Wikipedia, Entziklopedia askea



Banbuaren zurtoina

Banbua (Bambuseae) izaki bizidun bat da, zehazki familia herbazeakoa, honek esan nahi du landarearen zurtoina egurtsua ez dela. Banbuaren jatorria Japonia, Korea eta Txinakoa da, nahiz eta gaur egun munduko leku askotan aurkitu dezakegun, esaterako Euskal Herrian ere banbuzko basoak daude, oso handia eta bakarra den bat Bizkaian dago, Muskizen, baso honek aukera desberdinak eskaintzen dituen arren, aipatu beharra dago Euskal Herrian espezie inbaditzailea[1] dela, hau da, beste landare batzuen lurraldean sartzen dela, gizakiok ekarrita, eta kalte izugarri handia eragiten du bertako oreka ekologikoa suntsituz. Banbua, espezie exotiko inbaditzaileen artean munduko 100 espezie arriskutsuen artean kokatzen da, eta adituek diotenez, Espainiar Estatuko 20 espezie arriskutsuen artean kokatzen da

Zergatik deitzen zaio espezie inbaditzaile? Gehien bat kanpotik datorren izaki biziduna delako, hau da, autoktonoa (ez dela bizi jaio den lekuan) ez delako eta erreprodukzio maila oso altua duelako. Hala nola, panpa-lezka eta zebra-muskuilu izaki bizidunak.

Zeintzuk dira bere ezaugarriak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   
Zura baino indartsuagoa da eta malgutasun askoz handiagoa dauka, hau da, gehiago tolestu daiteke apurtu gabe.

Bizi-zikloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banbu espezie mota asko daude eta hauetako batzuk mundu osoan azkarren hazten diren landareak dira, esaterako Guadua eta Moso espezieak, egunean 25 zentrimetro hazi daitezke. Hauek, sei hilabetetan lortu dezaketen luzerarik altuena lortzen dute 18-30 metro bitartekoa. Hortik aurrera haien garapena heltzen bukatzen dute, hau da, zurtoina sendotzen da hostoak aldatzen doaz... Baina hazkuntza haien bizitzako lehenengo hilabete edo urtetan egiten dute. Horri esker landare hauek landatu eta lau urtetara moztu daitezke, hainbat erabilera eman ahal izateko eta ez da zertan urte luzez itxaron behar beste zuhaitz edo landare batzuekin bezala.

Bestalde, abantaila asko ditu, esaterako pinu batekin alderatzen badugu banbuak urtean pinuak hartu ahal duen karbono dioxidoaren bikoitza baino gehiago hartu dezake, askoz lehenago hazten da eta pinu batek sortzen duen biomasa[2] bederatzi aldiz gehiago sortu dezake, ondoren erabili daiteken erregaia sortzen dute oso denbora gutxian.

Landare hauek loratzen direnean, askotan, ez dituzte intsektuek polinizatzen beste landare batzuekin gertatzen den bezala, kasu honetan haizeak polinizatzen ditu, eta fruituak loratu eta astebete ingurura garatzen dira. Ez da arraroa eremu bateko banbu guztiak guztiz ez loratzea, batzuetan loratu eta fruitua eman ondoren hiltzen dira. Hala ere, badira salbuespenak, kasu askotan banbu-haziak animalia askok jaten dituzte, hala nola arratoiek, hegaztiek, oreinek eta txoriek.

Non aurki dezakegu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banbua munduko leku askotan dago eta txoko askotan aurki dezakegu, esaterako  Asia, Amerika, Afrika eta Ozeanian batez ere. Normalean gure herritik nahiko urrun dauden herrietan aurkitzen da batez ere, adibidez, Veracruz, Chiapas eta Oaxaca deituriko herrietan. Haien tamaina oso handia da, metro batetik 25 metrora neurtu dezakete, hau da pertsona batek baino gehiago neurtu dezakete. Oro har, nahiko malguak dira, baina baita oso erresistenteak ere. Banbua bi zatitan banatzen da nagusiki, hostoetan, hauek berdeak direla eta zurtoinean, kolore marroixka izaten dutela.

Oso ohikoa izan ez arren, egunerokotasuneko produktu askotan aurkitu dezakegu, hala nola, etxebizitzetan, txaboletan, artisautzan, saskigintzan, altzarietan edo lanabesetan.

Landare hauek urte luzez zuhaitz bezala izendatu dira, baina zientzialariek argi utzi zuten banbua landare bat dela, eta ez zuhaitza. Graminia bat da, Poaceae belar-familiakoa. Hau da, arroza, artoa, edo garia bezalakoa, eta Banbusoideasen subfamiliakoak dira. Banbua angiosperma motako landarea da, hosto-iraunkorrekoa hain zuzen,

Banbu hitza Malaysiako onomatopeia batetik datorren hitza da. Duela urte askotik ezagutzen da Europan, XVI. mendetik.

Taxonomia
Bambusoideae
Erreinua Plantae
Ordena Poales
Banaketa Magnoliophyta
Familia Poaceae
Generoa Bambusa
Klasea Liliopsida

Nolakoa da banbuaren inbasioa?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banbuaren bizi zikloa oso azkarra da, eta honek inbasioa askoz azkarrago gertatzea ahalbidetzen du. Gainera, banbua landatuta dagoen guneetan ez da beste landarerik hazten eta landaretza autoktonoa dagoen guneetan oso lehiakorra da, ez die beste landarei hazten uzten. Horregatik banbua landatuta dagoen guneetan Euskal Herriko zuhaitzek edo landareek arazo gehiago izaten dituzte kimatzeko, adibidez sahatsak edo haltzak. Bestalde, uholde-arriskua nabarmen handitzen da, hau da, ibaietako uraren maila igotzen dela eta inguruko lurrak urez betetzen direla, eta ibaiertzetan higadura eta ezegonkortasuna izateko arriskua handitu egiten da.

Zer egin behar da banbua gune batetik baztertu nahi bada beste espeizie batzuk inbaditzen ari delako? Oso garrantzitsua da hau jakintzaz eta ezagutzaz egitea, prozesu oker bat erabiliz honen hedapena gehiago hazi daitekeelako. Gainera, horretarako hainbat faktore kontuan hartu behar dira, hala nola, metereologia, babes ekipoa edo erabiliko den metodo edo kimikoak. Bestalde, oso garrantzitsua da ezpeziea desagertzearen prozesuaren amaieran inolako gorpuzkirik ez uztea, honek landarearen birprodukzioa berriz martxan jar dezakeelako.

   Ba al dakizu   

Lehenengo zazpi urteetan beherantz bakarrik hazten dira, hau landarearen prestakuntza moduko bat da, aurrerago arrakasta handia izateko eta landare-erresuma osoan dagoen hazkunderik azkarrena duen landarea izateko.

Zertarako erabiltzen da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banbua kultura askotan garrantzi handia izan duen landarea izan da, eta erabilera asko izan dituena. Asiar kulturan esaterako oso beharrezkoa izan da urte askotan eta hainbat gauzetarako erabili izan dute, eta material honek daukan alde oso positiboa ingurumenarentzat oso egokia den materiala dela da, zehazki material ekologiko eta multifuntzionala da.

Oso material erabilgarria da daukan malgutasunagatik, batzuetan plastikoa baino malguago izatera ere iritsi daiteke. Alderdi hauetan erabiltzen da, beste batzuen artean:

Eraikuntzarako erabiltzen da.

Banbuak erakutsi ditzakeen propietateei esker, herrialde askotan banbu-landaketak asko hazi dira, esaterako Australian eta Estatu Batuetan.

Bere erabilera anitzek gaur egun desagertzeko arriskuan dauden beste espezie batzuk pixkanaka ordezkatzea eragin du, ezpezie batzuk desagerrarazteko arriskuan utziz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Romo, J. C. R. (2006). El bambú como material de construcción. Conciencia Tecnológica, (31), 67-69.

https://www.redalyc.org/pdf/944/94403115.pdf

Echezuría, H. (2018). El bambú como recurso sustentable para construcción de viviendas de bajo costo. Tekhné (15), 389-400.

https://revistas.unne.edu.ar/index.php/eitt/article/view/3787

Umaña, V. C. (2009). Bambú Guadua: un recurso ecológico. Tecnología en marcha, 22(3), 3-9.

https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=4835838

Calheiros, A. R., Souza, M. A., da Costa, J. G., & Araújo, K. D. (2022). ESPÉCIE INVASORA DE BAMBU E SEUS IMPACTOS SOBRE A QUALIDADE DO SOLO. Revista Ibero-Americana de Ciências Ambientais, 13(6).

https://invasorasenramales.wordpress.com/2016/12/09/el-bambu-japones-la-planta-asesina/

  1. Espezie inbaditzaileak berea ez den ekosistema batean sartzen den eta bertako oreka ekologikoa suntsitzen duen espezieaei deritzo, hau da, bertako animaliak eta landareak kaltetzen ditu.
  2. Biomasa: erregai modura erabil daitekeen material biologikoa da. Gure etxeko sukaldeetan sortzen dugun zabor organikotik eta hildako landare edo animalietatik ateratako material biologiko horretatik gas bat atera daiteke, biogas deitzen dena. Material biologiko hori deskonposatzen denean, bakterioek sortzen dute gas hori; metano eta karbono-dioxido nahasketa bat izaten da eta erregai modura erabil daiteke.

Gehiago jakiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]