Lankide:Bernard Darko/Proba orria
Definizioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karbono baxuko ekonomia (ingelesezko LCE akronimoa) edo erregai fosilen kontsumo baxuko ekonomia (LFFE)[1] biosferarantz gutxieneko berotegi-efektuko gas kopurua isurtzen duen ekonomia da. Ekonomia intentsibo batetik karbono gutxiko ekonomia bateranzko prozesuari ekonomiaren deskarbonizazioa edo, besterik gabe, deskarbonizazioa izenez ezagutzen da[2].
Gaur egun, zientzialari askok ondorioztatu dute arrazoi antropogenoen (Giza jardueraren bitartez ekoitzi edo aldatu) ondorioz, berotegi-efektuko gasak (batez ere CO2)atmosferan metatu eta klima aldatzen ari dela. Aipatutako gas horien gainkontzentrazioak, berotze globala bultzatzen du, epe luzerako klima kaltetuz eta gizartearen gaineko inpaktu negatiboa[3] sorrarazi. Karbono baxuko ekonomia, klima-aldaketaren eragin katastrofikoak saihesteko bide bezala proposatzen da, eta aurreratuenaren aurrekari gisa: zero karbonoko gizartea eta energia berriztagarriko ekonomia.
Gizarte batzuk karbono gutxi kontsumitzen dute, industrializazio maila txikia edo populazio txikia dela medio. Etorkizuneko punturen batean klima-aldaketa antropogenikoa saihesteko, karbonoan intentsiboak diren gizarte guztiak eta dentsitate handia duten gizarteak zero karbonoko gizarte bateranzko trantsizioa egitea beharrezkoa izango da.
Klima-aldaketa arintzeko estrategien barruan, nazioek karbono gutxiko ekonomietara igarotzeko asmoa izango dute. Berotze globala maneiatzeko estrategia global bat karbonoaren neutraltasuna, geoingeniaritza eta berotze globalera egokitzea da.
Karbono baxuko ekonomia lortzeko, energia nuklearra eta karbonoa biltegiratzea proposatu da baliabide berriztaezinak ustiatzeari uko egin gabe. Alde batetik, kostuen ziurgabetasuna eta karbono biltegiratzea mundu osoan aplikatzeko behar den denborari buruzko zalantzak daude . Eta beste alde batetik, biltegiratutako emisioek biosferara ihes ez egiteko berme falta. Europako Akademietako Aholku Batzorde Zientifikoaren 2018ko txosten batek adierazten duenez, emisio negatiboko teknologiek CO2 iraultzeko potentzial errealista baino ez dute eskaintzen mugiarazteko[4][5].
Hala ere, enpresa batek CO2 atmosferatik kentzeko sistema praktiko bat ezagutarazi du, tona bakoitzeko 94-232$ tarteko kostuan. Bestalde, aukera nuklearrak hainbat eragozpen ditu; zentral berriak eraikitzeko denborari buruzko ziurgabetasuna, hondakin nuklearrekin[6] zer egin, kudeaketaren kostu altuak, eta sareari ematen dioten potentzia elektrikoak oso konstantea izan behar du, eta horrek zaildu egiten du energia berriztagarrien sistemekin bateragarri izatea.
Era berean, energia berriztagarriak proposatu dira kontsumo baxuko ekonomiaren oinarri nagusi gisa. 2010a baino lehen, ohikoa baino garestiagoa izateko arazoa zuen, baina 2015ean, Energiaren Nazioarteko Agentziaren txosten batek nabarmentzen du kostua nabarmen murriztu dela eta energia fosilekin aldera daitekeela prezioari dagokioenez. Energia fotovoltaikoak eta eolikoak aldakortasunaren arazoa eta kostantzia falta izaten jarraitzen dute, baina zentral termosolarren, biomasako zentral termikoen edo zentral hidroelektriko itzulgarrien mix egoki batekin konpon daiteke. Energia berriztagarrien aldakortasuna ere, egoki erabil daiteke bateriekin konbinatutako adimen artifizialeko sistemekin.
Kostuen murrizketa eta klima-aldaketarekiko kezkak, berriztagarrietan egindako inbertsioak eta horiekin egindako energia-ekoizpenak neurri nabarmenean egin dute gora azken hamarkadan. 2018an, konpainia elektriko garrantzitsu bateko presidenteak, munduko ekonomia deskarbonizatzeko beharrezko inbertsioak 20 bilioi dolarretan estimatu zituen 2019tik 2044ra bitartean, Gainera, GHG isuriek biosferan duten eragina gorabehera, petrolio-gailurraren arazo gero eta handiagoa ere nahikoa arrazoi izan daiteke LCE baterako trantsizioa egiteko.
Karbono baxuko ekonomiaren helburuak, ekonomiaren alderdi guztietarako (nekazaritza, energia sortzea, ekoizpena, garraioa eta kontsumoa) emisio baxuko edo nuluko teknologiak erabiltzea dira. Baita hondakinak ezabatzea edo birziklatzea, berotegi-efektuko gasen gutxieneko kopuru bat isurtzea ere. Ildo beretik, ekonomikoki bidegarria izan behar duen karbono baxuko ekonomia batera igarotzeko, berotegi-efektuko gasen kostua (ekoizpen-unitate bakoitzeko) esleitu beharko litzatekeela proposatu da, isurien merkataritza edo karbonoaren gaineko zerga bezalako bitartekoen bidez.
Klima aldaketaren manifestazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klima-aldaketarekin lotutako arrisku nagusiak identifikatutakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Itsas maila handitzea: Glaziarrak galtzeak, elurra eta izotza urtzearen ondorioz, itsas mailaren igoera eragiten du, eta horrek oso ondorio nabarmenak izan ditzake, hala nola uraren igoera eta kostaldeko zenbait eremuren desagerpena, edo kostaldeetan bizirauteko baliabide ekonomikoak suntsitzea ere.
- Bero-boladak: Greenpeace-en “Imágenes y datos: así nos afecta el cambio climático” artikuluaren arabera, klima-aldaketak planetaren batez besteko tenperaturan duen eragina kezkagarria da, eta gizakiaren ekintzaren ondorio zuzena. CO2 isuriak dira etsairik zuzenena tenperaturen igoera joera iraultzeko, eta horrek, zalantzarik gabe, gogortu egingo ditu planetako eskualde askotako bizi-baldintzak.
- Ekaitzak eta klima-ziurgabetasuna areagotzea: Planetako eskualde gehienetan ekaitz-fenomenoak ugariagoak izatea klima-aldaketaren kausa ere bada. Gero eta ekaitz gehiago eta handiagoak gertatzen dira, iragartzeko zailagoak. Aldaketa horien ondorioa, gizakiarentzako arriskugarritasuna ez ezik, zenbait eskualdetan bizimoduak eta jarduera ekonomikoak aldatzea ere bada.
- Lehorteen hedadura: Beste muturrean, desertifikazio-prozesuak areagotzen ari dira lehen hezeak ziren eremuetan. Espainian, zehazki, azaleraren % 80 desertifikatzeko arriskuan dagoela kalkulatu da.
- Desagertzen ari diren espezieak: Ekosistemen degradazioaren eta eskualde askotako baldintza hidrikoak murriztu direnez, animaliek maizago jasaten dituzte desagertze- edo migrazio-prozesuak. Planetako espezieen erdiak baino gehiago desager daitezke planetako tenperaturaren igoera konpontzen ez bada.
- Alergiak areagotzea: Klima-aldaketek eta, beraz, planetako landare-espezieek eragiten dute ingurunean substantzia alergeno gehiago egotea eta desestazionalizatuta egotea. Horrek, adibidez, polen alergikoa eragiten du ipar hemisferioko latitude ertainetan eta altuetan.
- Uztak suntsitzea eta elikagaiak ekoiztea: Lurzoruaren degradazioak eta euri-garaietako ezegonkortasunak uzten ekoizpena txikitzea eragiten dute. Kasu honetan, ondorioak zuzenak dira, bai nekazaritzarekin edo abeltzaintzarekin lotutako jarduera ekonomikoan, bai elikadura-ohiturak aldatzean. Ardoa, adibidez, oso kasu bereizgarria da klima-aldaketaren eraginez. 2016an, munduko ardo-ekoizpena % 5 jaitsi zen, azken hogei urteetako ehunekorik txikiena. Tenperaturen eta fenomeno meteorologikoen gorakadak gero eta bortitzagoak eta ohikoagoak izateak, eragin handiak ditu planetako hainbat eskualde ekoizletan[Alberto Barbieri;2017].
- Ozeanoen azidotzea CO2 xurgaketaren ondorioz: Ozeanoek atmosferatik CO2 xurgatzeko ahalmen handia dute, planetako CO2 guztiaren % 60 gutxi gorabehera. Itsasoko uretan CO2 kantitatea handitzeak haren azidotasuna handitzea dakar (pH), eta horrek zuzenean arriskuan jartzen ditu itsasoko espezie asko. Kalkulu zehatzak egitea zaila izan arren, itsas espezieen ekoizpena izugarri murriztuko dela uste da, munduko populazioa elikatzeko inoiz baino baliabide gehiago behar diren une honetan.
- Gaixotasunen intzidentzia handiagoa gizakiengan: Kolera, Denge edo Lymeren gaixotasunak geroz eta pertsona gehiagori eragiten die eta jadanik ez dira klima tropikaletara mugatzen. Asma etengabe hazten ari da. Hezegune batzuen kokapenak eta tamaina aldatzeak intsektuen migrazioak eragiten ditu, hala nola eltxoen migrazioak. Eltxoek gaixotasunak daramatzate planetako eremu batetik bestera, eta kasu batzuetan kausa nahiko larriak eragiten dituzte.
- Ekosistemak suntsitzea: Greenpeaceren webgunearen arabera, sistema naturalak bereziki ahulak dira klima-aldaketaren aurrean, eta batzuek kalte nabarmenak eta/edo itzulezinak jasan ditzakete. Beraien zaurtasuna dela eta, arriskuan dauden ekosistema natural batzuk hauek dira: glaziarrak, arrezife koralinoak eta atoloiak, manglareak, baso tropikalak eta borealak, ekosistema polarrak eta alpetarrak, eta hezeguneak eta belardiak. Planetako espezieen % 15-37 desagertu egingo direla kalkulatzen da.
Karbono gutxiko ekonomia baterako trantsizioa: klimarako aukera eta enplegua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo urratsak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nazioartean, karbono gutxiko ekonomiarako urratsik esanguratsuena Kyotoko protokoloa sinatzea izan zen. Protokolo horrek indarra hartu zuen 2005eko otsailaren 16an, eta, horren bidez, herrialde industrializatuenek emisioak murriztea erabaki zuten, AEB izan ezik.
Nekazaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elikagaiak azken kontsumitzaileengandik ahalik eta gertuen ekoitzi behar dira. Horrek murriztu egingo du produktu horiek garraiatzeko behar den karbonoan oinarritutako energia kopurua. Kontsumitzaileek elikagai freskoak ere eros ditzakete elikagai prozesatuen ordez, prozesatzeak energia kontsumitzen baitu. Energia aurrezteko beste aukera bat elikagai gordina hartzea da; izan ere, elikagai batzuk gordinik jan daitezke osasunerako arriskurik gabe (beste batzuek, haragiak adibidez, prestatzeko beharra dute). Energia aurreztuko litzateke elikagaien ekoizpena eta kontsumoa antolatuta egongo balira, pertsonek, dieta osasuntsu eta orekatuari eutsiz, ahalik eta elikagai gordin gehien hartzeko moduan.
Ureztatzea nekazaritza-instalazio baten energia-kontsumoaren osagai nagusietako bat izan daiteke. Karbono gutxi isurtzen den ekonomia batean, ureztatzeko ekipoak mantendu egingo dira, eta etengabe eguneratuko dira, eta eremuek eraginkorrago erabiliko dute ureztatzeko ura.
Laboreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Labore desberdinek sarrerako energia kantitate desberdinak behar dituzte. Adibidez: berotegi-laboreak, ureztatze-laboreak eta fruta-arbolak mantentzeko energia asko behar da, eta landa-laboreetan egiten diren laboreek, berriz, ez dute behar hainbesteko mantentze-lanik. Berotegi-laboreek esaterako honako hobekuntzak izango dituzte:[7]
- Ingurumena kontrolatzeko sistemak
- Beroa berreskuratzeko kondentsadoreak
- Beroa biltegiratzeko tankeak
- Ordezko erregaiak (adibidez, egur-hondakinak)
- Kogenerazioa (beroa eta elektrizitatea)
Abeltzaintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abeltzaintzak ere energia asko erabil dezake, nola exekutatzen diren kontuan hartuta. Animaliak elikatzeko erabiltzen dituzte adibidez artoa, soja eta beste labore batzuk. Energia gastatuko da labore horiek ekoizteko, prozesatzeko eta garraiatzeko. Animaliek zereal onenak kontsumituko dituzte elikatuz hazteko, eta nekazariek energia gastatuko dute horiek zaintzeko, baina ez hainbeste nekazariak zerealak eta oleaginosoak landatzen baditu.
Abeltzaintzako labore askok energia asko erabiltzen dute abereek behar duten ura ustiatzeko. Karbono gutxiko ekonomia batean, eragiketa horietarako ura kontserbatzeko metodoak erabiltzen dira, hala nola euri-ura biltzea edo urmaelak erabiltzea, eta baita energia berriztagarriak (eolikoa edo eguzkiarena) dituzten ur-ponpak bultzatzea ere.
Landa-eremuko elektrifikazio-instalazioak direla eta, herrialde garatuetako nekazaritza gehienek elektrizitate asko erabiltzen dute. Karbono-isuri gutxiko ekonomian, ustiapenak egin eta parekatu egingo dira eraginkortasun energetiko handiagoa lortzeko.
Ehiza eta Arrantza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrantzak energia asko erabiltzen du. Hozteko beroa eta arraste-sarea berreskuratzeko hobekuntzak ohikoak izango dira Karbono baxuko ekonomia batean.
Basogintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karbono Baxuko Ekonomia batean basogintzak inpaktu txikiko eta berragertze errazeko praktikak izango ditu ardatz. Baso-kudeatzaileek lurzoruko karbono-erreserbak gehiegi ez aldatzea ziurtatuko dute. Zuhaitz espezializatuak dituzten etxaldeak izango dira produktu askoren iturri nagusia. Azkar heltzen diren zuhaitz-barietateak hazi egingo dira eta ordenan txandakatuko dira, ekoizpena maximizatzeko[8].
Meatzaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gas naturala petrolio-putzuetan erretzea edo atmosferara isurtzea berotegi-efektuko gasen iturri esanguratsua da. Praktika horrek berotegiko gasei egiten dien ekarpena 110 tona/urteko murriztu da 1970ean izan zuen puntu maximotik, eta orain karbono dioxido antropogeniko guztiaren % 0,5 ematen du. Munduko Bankuak kalkulatu duenez, urtean 100 milioi metro kubiko gas natural erre edo aireztatzen dira. Hori da Alemaniak eta Frantziak urtebetean kontsumitutako gasaren baliokidea, Afrikak kontsumitutako gasaren halako bi. Eta nahikoa planeta 20 egunez hornitzeko. Erretze hori herrialde gutxitan gertatzen da: 10 herrialdek % 75 isurtzen dute, eta 20 herrialdek % 90.
Bigarren Sektorea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Metalen oinarrizko prozesaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Produktu ez metalikoak prozesatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egurra lantzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paper-orea prozesatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elikagaien transformazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hirugarren sektorea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txikizkako merkataritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karbono Baxuko Ekonomia batean txikizkako salmentak ezaugarri berriak izango ditu. Ezaugarri horietako bat argiztapen oso eraginkorra izango da: fluoreszente trinkoak, halogenoak, eta, batzuetan, LED teknologia. Denda askok eguzki-panelak izango dituzte sabaian. Horrek zentzua du, panelek sortzen duten energia gehiena egunez eta udan ematen delako; hau da, elektrizitatea garestia denean eta saltokiek gehien erabiltzen dutenean.[9]
Garraio zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Propultsio-bide eraginkorragoak
- Ibilgailu eraginkorrenak bultzatzea; ibilgailuen elektrifikazio handiagoa, bereziki hibrido entxufagarriak.
- Ibilgailu alternatibo gehiago eta FlexFuel gehiago, tokiko baldintzetan eta erabilgarritasunean oinarrituta.
- Gidariei irakastea erregaia modu eraginkorragoan erabil dezaten.
- Karbono gutxiko bioerregai zelulosikoak (biodiesela, bioetanola, biobutanola).
- Petroliotik datozen erregaiak garestiagoak izatea.
- Objektu fisikoen nazioarteko merkataritza gutxiago, ondasunen balioan neurtutako merkataritza globala handiagoa izan arren.
- Itsasoko eta trenbideko garraioaren erabilera handiagoa, eta hegaldi kopuru urriagoa.
- Garraio publikoa eta bizikleta areagotzea eta ibilgailu pribatuen mendekotasuna murriztea.
- Fluido komertzialak garraiatzeko ahalmen handiko hodi gehiago, hala nola ura, etanola, butanoa, gas naturala, petrolioa eta hidrogenoa (lehendik gasolina edo gasolioa garraiatzeko daudenei gehituko litzaizkieke).
Berotegi-efektuko gasen isurien bizi-zikloaren konparaketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu nagusia: https://en.wikipedia.org/wiki/Comparisons_of_life-cycle_greenhouse_gas_emissions
Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edinburgoko Unibertsitateak Karbonoaren Kudeaketa du.
- East Angliako Unibertsitateak karbonoaren kudeaketa estrategikoa du.
- Myclimatek (klima hezkuntza)[10] eraikuntzan, jokoetan, eskola liburuetan eta gazte, heldu eta negozioentzako ikastaroak eskaintzen ditu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Khanna, Vinod Kumar. (2023). Nano-structured photovoltaics : solar cells in the nanotechnology era. (First edition. argitaraldia) ISBN 978-1-003-21515-8. PMC 1353293131. (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
- ↑ .
- ↑ García Maldonado, Edgar. (2022-05-11). «Análisis de las causas de la migración en el contexto del cambio climático según el Grupo Intergubernamental de Expertos sobre el Cambio Climático» Revista de El Colegio de San Luis 12 (23): 1–32. doi: . ISSN 2007-8846. (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
- ↑ Fernández-Reyes, R; Piñuel-Raigada, JL; Vicente-Mariño, M. (2015-02-12). La cobertura periodística del cambio climático y del calentamiento global en El País, El Mundo y La Vanguardia. (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
- ↑ Zakkour, Paul; Kemper, Jasmin; Dixon, Tim. (2014). «Incentivising and Accounting for Negative Emission Technologies» Energy Procedia 63: 6824–6833. doi: . ISSN 1876-6102. (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
- ↑ Castillo, Roberto. (2019-06-01). «EL HUMANISMO QUE VENDRÁ» Antología del pensamiento hondureño contemporáneo (Consejo Latinoamericano de Ciencias Sociales. CLACSO): 393–406. (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
- ↑ «Policies and initiatives: Energy Intensive Businesses - Pilot Scheme for demonstration projects [Ministry for the Environment»] web.archive.org 2007-09-27.
- ↑ Armit, Chris. (2007-10). «Developmental Biology and Databases» Organogenesis 3 (2): 70–73. doi: . ISSN 1547-6278. (Noiz kontsultatua: 2022-12-27).
- ↑ (Ingelesez) «News Archives» Renewable Energy World.
- ↑ «Climate education: myclimate» web.archive.org 2011-07-21.