Lankide:Itxasobengoetxea/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itxasobengoetxea/Proba orria
Bizitza
Jarduerak

Peyton R. List[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peyton Roi List[1] (Florida, EE.UU., 1998ko apirilaren 6a) Aktore, modelo eta abeslari estatubatuarra da. Emma Rossek Disney Jessie telesailean egin eban paperagaitik eta Toryk Cobra Kai filmean egin eban interpretazioagatik ezaguna da.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peyton List Orlandon jaio zan, Floridan, 1998ko apirilaren 6an, baina lau urte eukazanean familiarekin New Yorkera bizitzera joan zan. [3]Bi anai ditu, biak aktoreak, Spencer, bikia eta anai gazteago bat, Phoenix izenekoa.[4]

The carroll Schoolera joan zan, oinarrizko eskolara, eta New Voces School for Academic and Creative Arts-era be, biak New Yorken.[5] Oak Park High Schoolera joan zan, Kaliforniako Oak Parkean, non 2016an graduatu zan.

Aktore ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peyton List txiki-txikitatik antzezlanagatik interesa erakutsi eban eta musikal txikietan eta antzezlanetan aritu zan bere eskolan. Denborak aurrera egin ahala, modelajean interesa erakusten hasi zan eta 5.000 telebista-iragarpen baino gehiagotan atara zan. Bere lanbide profesionala hasterakoan filma arrakastatsuetan paper txikietan agertzen hasi zan.

2002-2008[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002an akreditaziorik gabeko agerpena egin eban As The World Turns telenobelan.

2004an All My Children, Bess pertsonaiarekin, telebista saioan agertu zan, eta urte berean, Spider-man 2 film luzean cameo agertu zan, baina ez zan akreditatu.[6]

2008an Cashmere Maria telesailean parte artu eban Sasha Burdenen parera eginez. Urte berdinean, 27 Dresses film luzean agertu zan, Jane Nichols pertsonaiaren bertsio gazte protagonista eukan, filma arrakasta handia izan eban.[7]

2009-2014[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peyton List ume-modelo bezala hasi zan eta 2009an American Girl’s Back to School filmaren azalean agertu zan.

Urteak pasatu ahala film luzeagoetan agertzen hasi zan, eta 2010ean Pattinsonekin batera Remember Me filmean agertu zan, Samantha pertsonaiarekin. Urte beran, List Disneyrekin lanean hasi zan, eta Beckyren bertsio gazteena bezala agertu zan The Sorcer’s Apprentice fantasiazko filmean, porrot finantzarioa bihurtu zana.[8] Secrets in the Walls Lifetime telebistako pelikulan ere parte hartu eban,[9] eta Bereavement beldurrezko film kriminalean, Wendy Millerren papera interpretatzen be.[10]

2011n, List filmeko protagonista, Holly Hills izan zan, Greg Heffleyren crush-a, Diary of a Wimpy Kid: Rodrick Rules komediako filmean. Filma arrakasta komertziala izan zan, eta geroago Listek bere papera gaitzetsi eban bere jarraipenagatik, Diary of a Wimpy Kid: Dog Days. Bere hitzaurreen antzeko arrakasta izan eban filmak, eta antzezle taldeak, zerrenda barne, Listek, Young Artist Award- a irabazi eban.[11]

Jarraian, 2011n Something borrowed komedia erromantikoan parte hartu eban. Urte berdinean, List, Disney Channel-ekin batera Jessie telesailean agertu zan Debby Ryanekin eta bere Diary of a Wimpy Kid co-star Karan Brar izarrarekin batera. Disney Channel Jessie telesailean Emma Ross izeneko papera eukan, lau seme-alaba aberatsen artean nagusiena. Saioak, batez beste, milioika ikusle lortu ebazan atal bakoitzeko,[12] eta laster bihurtu zan Peyton Listen paperik handiena garai hartan. Telesaila lau denboraldiz osotuta dago, eta 2015eko otsailaren 25ean amaitu zan.[13]

2012an, The Trouble with Cali drama filmean agertu zan eta harrera negatiboa izan eban.

2013tik 2014ra, Karan Brarrekin, Disney Channel Pass the Plate programan parte hartu eban, elikadura osasungarrian zentratutakoa.[14]

2014an, Rose printzesaren ahotsa jarri eban The Seventh Nano animaziozko film alemaniarraren dub ingelesean. Nahiz eta filmak arrakasta ekonomiko moderatua izan, kritikariek ez eben ontzat eman.

2016-2022[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016an, Disney Channeleko Original Movie The swap filmean, List, Ellie O’Brien bezala agertu zan.[15] Urte berean, Laina Michaels bezala agertu zan YouTube Premium The Thinning filmean, Logan Paul eta Lia Marie Johnsonekin batera.

2017an, List, The Outcasts nerabeentzako filmean, Mackenzie Smith bezala agertu zan. Ekoizpena 2014an hasi zan. Hasieran The Outskirts jatorrizko izenburuarekin, eta handik eta hiru urtera estreinatu zan.[16]

2018an List Bunk utzi eta Disney Channeleko bere lanetik erabat aldenduko zela iragarri zan. Oraindik sarearekin lan egiten ebanean, Disney Channel Circle of Stars taldeko kide aktiboa zan. Urte berdinean Asa Butterfieldekin batera Then Came You, Ashley pertsonaia antzezten drama erromantikoko filman atara zan.[17] 2018an, bebai, “Liar, Liar” singela abestu eban.

2019an, Listek Barbara Gordon/Batgirl ahotsa jarri eban Batman: Hush superheroiaren zuzeneko pelikulan.[18] Urte berdinean, Toryren rol errepikaria antzeztu eban YouTube Premium Cobra Kai akziozko telesailean, bigarren, hirugarren, laugarren eta bostgarren denboraldietan.

2020an, List Valley Girl film musikalen agertu zan (1983ko filmaren remake batean). Netflixen Hubie Halloween komedia-beldurrezko filmean paper bat izan eban, eta Stefania LaVie Owen eta Lili Taylorren aurrez aurre Paper Spiders drama filmeko protagonista izan zan.

2022ko ekainean, List “Escuelas Espíritos” izeneneko Paramount+- eko telesaileko protagonista izan zan.[19]

Modelo ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aktore ibilbidea txandakatuz, bere modelo ibilbidea hasi eban Wilhelmina Modelsekin sinatu ondoren 14 urte eukazanean, 2012ko uztailaren 12an. Bere lehen lana Tommy Hilfigerrentzako kanpaina bat izan zan 2012ko abenduan, eta 2013an Justice aldizkarirako eredua izan zan hainbat aldiz. White Sands Australia eta Leah Maddenen desfileetan ere parte hartu eban.

2013aren amaierarako List Kiss, Elle, OK! eta Girlfriend markekin modelatu eban.

2014an egindako elkarrizketa batean, List America’s Next Top Model taldearen zale sutsua zala esan eban. List dioenez, parte-hartzaileek jasotzen ebezan aholku asko bere lanari aplikatu zizkion.

2016an modaren munduan bere erreferente nagusia Blake Lively dala esan eban eta aitortu eban Gossip Girlen erakusten den diseinu bakoitza bilatzen ebala bere looketan inspiratzeko.

2017ko azaroaren 21ean, Peytonek kontratu bat sinatu eban The Society Management erakundearekin eta hurrengo hilabetean V aldizkarirako posatu eban.

Disney neska” garaiaren ondoren, bere modelo ibilbidea hasi zuen esparru profesionalago batean. Modaren munduko ekitaldi handien parte izan zan, hala nola, New Yorkeko Modaren Astean 2019an eta Victoria ‘s Secret Fashion Showean 2018an, beste modelo arrakastsu batzuekin batera, hala nola, Kendall Jenner, Gigi Hadid, eta Naomi Campbell.

2019ko udaberrian, Peyton, Marc Jacobsekin, New Yorken; Lacostekin, Londresen; Ralph Laurenekin, Milanen eta Chanelekin, Parisen desfilatu eban.

2019ko urritik aurrera, Peyton, MAC Cosmetics, Victoria Secrets Beauty, L’Oréal, CoverGirl eta Too Faced bezalako larruazalarentzako kosmetiko eta makillaje marka arrakastatzuen aurpegia izan zan.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko urrian, List-ek Instagram bidez iragarri eban bere lehen sinplea azaroaren 2an aterako zala. Gai horrek eztabaida handia sortu eban bere zaleen artean; izan ere, artista ez zan inoiz abeslari gisa ezagutarazi, eta oso gutxitan entzun jakon Disney-en abesten. Azkenik, 2018ko azaroaren 2an, bere sinplea “Liar, Liar” izenarekin estreinatu zen, publikoaren arabera, iritsi mistoekin.[20] Cameron Boyce (Jessie telesaileko aktorea) hil ostean, Listek, Twitter eta Instagram bidez baieztatu eban bere abesti berria ekoizpen-prozesuan egoala, zati batean Cameron Boyce-ri eskainitakoa.

2019ko abuztuaren 23an, “Don’t Cry” izeneko bideo musikala igo eban Cannon raperoarekin enkarlantzen (colaboracion).[21]

Beste proiektu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an, Listek bere arropa marka propioa atera eban “List by Peyton” izenekoa, bere janzkeran soilik oinarritua.

Too Face-en kosmetikoen linea propioa dauka, “Better Than Sex” izenekoa.[22]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Rola Oharrak
2004 Spider-Man 2 Neska txikia jolasten Kreditu gabe
2008 27 Soinekoak Jane Nichols gaztea
2009 Confessions of a Shopaholic Zapata-dendako neska #2
2010 3 patioak Emily
2010 Gogoratu nazazu Samantha
2010 Sorgin- aprendiza Becky gaztea
2010 Ekitaldia Wendy Miller
2011 Diary of a Wimpy Kid: Rodrick Rules Holly Hills
2011 Zerbait mailegatu Darcy Rhone gaztea
2012 Deiaren arazoak Cali Bluejones gaztea
2012 Diary of a Wimpy Kid: Dog Days Holly Hills
2015 Zapigarren nanoa Princess Rose Ahotsaren rola Ingelesez
2016 Gogoeta Laina Michaels
2017 Baztertuak Mackenzie Jatorriz The Outskirts izenekoa
2018 Nerabe profeta baten ereserkia Faith
2018 Gero zu etorri Ashley
2018 The thinning: Mundu-orden berria Laina Michaels
2019 Batman: Isilik Barbara Gordon / Batgirl Ahots rola
2020 Haraneko neska Courtney
2020 Paperezko armiarmak Lacy
2020 Hubie Halloween Peggy
2020 Urrerako igeriketa Claire Carpenter
2021 Aileen Wuornos: American Boogeywoman Aileen Wuornos
TBA Shriver Sophie Firestone Post-produkzioa

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Rola Oharrak
2002 As the World Turns Neska txikia jantokian 47. denboraldia,143. atala, kreditu gabe
2004 Nire seme guztiak Bess 35. denboraldia, 229. atala
2005 Late Show with David Letterman Turista gaztea, Paul Shafferren hotelean 12. denboraldia, 194.atala
2007 Saturday Night Live Neska txikia Atala: “LeBron James/ Kanye West krediturik gabe”
2008 Cashmere Mafia Sasha Burden 4 Kapitulu
2008 Wonder Pets Txerrikumea #1/ txitoa #2 Ahots rola; atala: “Kalamazoo”
2008 Late Show, David Lettermanekin Van Trapp umea 15. denboraldia, 73. atala; Akreditu gabe
2009 Gossip Girl Neska txikia #1 Atala: “Eve buruz nahikoa”
2010 Secrets in the Walls Molly Easton Telebistako filma
2011 Law & Order: Special Victims Unit Larissa Welsh gaztea Atala: “Jabetuta”
2011–2015 Jessie Emma Ross Rol nagusia
2012 Oporrak salbatu zituen txakurra Eve Ahotsaren rola: telebistako filma
2012 Austin & Ally Emma Ross Atala: “Austin, Jessie eta Ally urte berri izarrean”
2013 Ahizpa baten amesgaiztoa Emily Ryder Telebistako filma
2013–2014 Pasa ezazu platera Bere burua Antolatzailea (3-4 denboraldiak)
2014 I Didn't Do It Sherri Atala: “Dance fever”
2014 Azken Spider-man Emma Ross Ahots rola, atala: “Haloween Night at the museum”
2015–2018,

2021

Literatura Emma Ross Rol nagusia (1-3 denboraldiak).

Izar gobidatu berezia (5.denboraldia)

2015 K.C. Undercover Emma Atala: “All Howl’s Eve”
2016 Trukea Ellie O'Brien Disney Channel jatorrizko filma
2018 Zoriontsu Elkarrekin Sierra Atala: Pilotua
2018–2019 Luma bezain arina Olivia Richmond Rol nagusia (1. denboraldiak;

Izar gonbidatu berezia (5. denboraldia)

2019 Project Runway All Stars Bere burua Epaile gonbidatua; 7.5 atala
2019–present Cobra Kai Tory Nichols Rol errepikakorra (2-3 denboraldiak); rol nagusia (4 denboraldi- gaur egun)
2020 Chat taldea Bere burua Episode: "Slime Into Your DMs"
2020 Oilasko robota Sabrina Spellman Atala: “Smile Into Your DMs”
2020 Nickelodeon-en Filtered Bere burua Atala: “Cactus Pop Tartak”
2023 Eskola izpirituak TBA Rol nagusia

Musika bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Rola
2018 «Only You» Sirena Little Mix-en bideoklipa

Sariak eta izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Saria Kategoria Lana Emaitza
2013 Artista gazteen saria Film luze bateko interpretzio onena- Young Esemble Antzezleak

(Zachary Gordon, Robert Capron, Peyton List, Laine MacNeil, Connor eta Fielding, Devon, Bostick eta Grayson Russel)

Diary of a Wimpy Kid: Dog Days Irabazi
2020 Haurreentzako aukera saria Emakumezko telebistako izar gogokoena Bunk'd Izendatua
2022 Aurrentzako aukera saria Emakumezko telebistako izar gogokoena (familia Cobra Kai Izendatua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Peyton Roi List | Biography and Filmography | 1998» web.archive.org 2016-08-14 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  2. (Gaztelaniaz) Montoya, Leydy. (2020-11-04). «Peyton List» Historia y biografía de (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  3. (Gaztelaniaz) SensaCine.com.mx. «Peyton List (II)» SensaCine.com.mx (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  4. «Peyton List is no wimpy kid - TribToday.com - News, Sports, Jobs, Community Information - Tribune Chronicle - Warren, OH» web.archive.org 2013-10-20 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  5. (Ingelesez) «Peyton List's Favorite New York City Hotspots Plus, the Secret to Getting Her to Follow You Back on Twitter! | Epicurious.com» Epicurious (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  6. (Ingelesez) Levine, Daniel S.. (2016-10-07). «Peyton List, Disney Channel Star: 5 Fast Facts You Need to Know» Heavy.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  7. «27 Dresses» Box Office Mojo (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  8. «The Sorcerer's Apprentice» Box Office Mojo (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  9. (Ingelesez) «DVD Review "Secrets in the Walls"» MediaMikes 2011-09-11 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  10. «Bereavement» Box Office Mojo (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  11. «34th Annual Young Artist Awards - Nominations / Special Awards» web.archive.org 2013-04-03 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  12. «SHOWBUZZDAILY’s Top 25 Friday Cable Originals (& Network Update): 11.28.2014 | Showbuzz Daily» web.archive.org 2015-04-28 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  13. (Gaztelaniaz) Jessie (serie de televisión). 2022-09-22 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  14. «Disney Channel Medianet» web.archive.org 2011-08-10 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  15. (Ingelesez) Hipes, Patrick; Hipes, Patrick. (2016-04-20). «Disney Channel Original Movie ‘The Swap’ Set As Network Plans 100-Pic Celebration» Deadline (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  16. «Madness On The Set Of Victoria Justice and Eden Sher’s Movie “The Outskirts” | Disney Dreaming» web.archive.org 2014-08-09 (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  17. (Ingelesez) Pedersen, Erik; Pedersen, Erik. (2018-12-14). «‘Then Came You’ Trailer: Asa Butterfield, Maisie Williams & Nina Dobrev In Coming-Of-Age Pic» Deadline (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  18. (Ingelesez) Vejvoda, Jim. (2019-03-27). «Batman: Hush Movie - Exclusive First Look Photo and Voice Cast News» IGN (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  19. (Ingelesez) Petski, Denise; Petski, Denise. (2022-06-15). «Peyton List To Star In ‘School Spirits’ YA Drama Series At Paramount+» Deadline (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  20. (Ingelesez) Hartshorn, Tori. «Actress Peyton List Drops New Pop Anthem LIAR LIAR» BroadwayWorld.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  21. (Ingelesez) Benjamin, Jeff; Benjamin, Jeff. (2019-08-23). «Peyton List Turns Herself Into a ‘Stir Crazy’ ’50s Housewife in ‘Don’t Cry’ Video: Exclusive» Billboard (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  22. (Ingelesez) «Peyton List Stars in Too Faced's Better Than Sex Eyeliner Launch Campaign» Peoplemag (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).