Lankide:Maialen Castro Rios/Proba orria
FETU ALKOHOLIKOAREN SINDROMEA
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fetu alkoholikoaren sindromea umeetan, gazteetan eta helduetan arazo fisikoak, mentalak eta garapen arazoak eragiten dituen sindromea da, amak haurdunaldian zehar alkohola edatearen ondoriozkoa. Alkohol kontsumo honen kalte handienak haurdunaldiaren lehenengo hiruhilabetekoan emango dira, hodi neurala eta nerbio sistemaren egitura nagusiak garatzen diren garaian, umearen organo edo sistema garrantzitsuetan akatsak sortzeko arriskua handiagoa izango denean hain zuzen ere.[1]
Sindrome hau garatzeko arrazoi eta arrisku faktore bakarra haurdunaldian zeharreko alkohol kontsumoa da, batez ere, amak alkohol kantitate handiak hartzen baditu, gehienbat haurdunaldiaren lehenengo hiruhilabetean zehar. Hala ere, gaur egun sindromea sortzeko beharrezkoa den alkohol kantitate zehatza frogatu gabe dago.[2]
Diagnostiko eta sintomak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diagnostikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sindrome hau diagnostikatzeko, lehenik eta behin, amak haurdunaldian zehar alkohola edan duela ziurtatu behar da, eta ondoren umearen sintoma fisiko zein psikologikoak aztertu beharko dira.[3]
Sintomak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaixotasun hau aurkezten duten umeek, aurpegiko ez ohiko ezaugarriak aurkeztuko dituzte, maila desberdinetako hazkuntza eta adimen asaldurekin batera.
- Ezpain eta sudurraren arteko surko eza (filtruma laua)
- Goi ezpain mehea
- Sudur laburra
- Buru eta garun tamaina txikia
- Atzerapen mentala
- Nerbio sistema zentraleko arazoak
- Hazkuntza atzerapena
- Emozioen kontrolaren galera
- Gutxiegitasun kognitiboak
- Hiperaktibitatea
- Irakaskuntza arazoak
- Arreta defizita
Sindrome honek nerabezaroan pertsonalitate asaldurak eta drogazaletasunak eragin ditzake; helduaroan aldiz, psikosia eta bestelako gaixotasunak. Beraz, sindrome hau pairatzen duten pertsona gehienek trebetasun sozialak eta mentalak garatzeko zailtasunak izango dituzte.[4][5]
Prebentzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Feto alkoholikoaren sindromearen hilkortasun prebenigarria %100ekoa da, hau da, sindromearen kasuen %100a ekidin daiteke haurdunaldian zehar alkohola kontsumitzeari utziz gero.
Eboluzio historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurdunaldian zehar alkohola hartzeak fetuan eragin zitzakeen ondorioen lehenengo ikerketak 1968an egiten hasi ziren, eta umearen garapenean atzerapenak eragiten zituela ondorioztatu zuten. Ikerketa hau Paul Lemoine eta bere ikerketa taldeak burutu zuten.
Alkoholaren toxizitatearen eragina sakonki aztertzeko, 1970tik 1972ra, Estatu Batuetako ikertzaile talde batek ume eta ama talde desberdinetan ikerketa ugari egin zituen. Ikerketa hauetan ondorioztatu zuten amak haurdunaldian alkohola hartzeak umean atzerapen mentala, mikrozefalia eta aurpegiko malformazioak eragiteko aukera handiagoa izango litzatekeela.
Ikerketa guztiak eta gero, Ken Jones eta David Smith-ek, 1973an The Lancet aldizkari medikoan argitaratutako beste ikerketa batean gaixotasun honi “fetu alkoholikoaren sindromea” izena eman zioten.
Azkenik, 1996an Institute of Medicine-k 3 kategoriatan banatu zuen sindromea: fetu alkoholikoaren sindrome partziala, alkoholarekin erlazionatutako asaldura neurologikoak eta alkoholarekin erlazionatutako malformazio kongenitoak.[6]
Etorkizunerako joera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sindrome hau orain dela gutxi ikertzen hasi zen, beraz, oraindik honen prebentzioan aurrerapauso handirik ez dira eman. Pixkanaka, populazioa kontzientziatu beharko da haurdunaldian zehar alkoholaren kontsumoak fetuan eragin ditzakeen kalteetaz; kalte hauek %100ean prebenigarriak baitira alkoholik edaten ez bada. Haurdun daudela jakin baino lehen emakume askok alkohola hartzen jarraitzen dute, eta fetuaren garapenaren hasiera denez (kalte gehien egin daitekeen garaia), fetu alkoholikoaren sindromea bezalako asaldurak sor daitezke.[7]
Prebalentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrialdearen arabera, alkohol kontsumo ohiturak aldatuko dira, bai ohitura eta tradizioen arabera baita maila sozial zein ekonomikoen ondorioz.
Mundu mailan Europa eta Amerika izango dira alkohol kontsumo handien izango duten herrialdeak; hauetan, alkohola maiztasun handiagorekin edateko ohitura dago. Afrika eta Asia bezalako herrialdeen alkohol kontsumoa, ordea, txikiagoa izango da, bertako zeinbait erlijioetan alkohol kontsumoa debekatuta baitago eta ez dago alkohola maiztasunez edateko ohiturarik.
Nahiz eta herrialdearen arabera datua aldakorra izan, haurdun dauden emakumeen %45ak haurdunaldiaren lehen hilabetean alkohola edaten du eta %10ak haurdunaldi osoan zehar, hau da haurdun dauden 10 emakumeetatik 1ek haurdunaldi osoan zehar alkohola edaten du. Gainera, edaten dutenen artean, %20ak modu konpultsibo batean egiten du, hau da, egunero 4 alkoholdun edari edo gehiago hartzen ditu.
Alkohola edaten duten emakume guztiek ez dute ume gaixoa izango; baina alkohola edatearen ohitura honen ondorioz, munduan urtean 119.000 ume jaiotzen dira fetu alkoholikoaren sindromearekin, hau da, edaten duten haurdun dauden 67 emakumeetatik, ume batek pairatuko du sindromea gutxi gora behera.[8]
Kasu kopuruak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Europan gaixotasun honen prebalentzia mundu mailakoa baino altuagoa da. Europan, haurren populazioaren %0,2-ak fetu alkoholikoaren sindromea du, eta munduan, aldiz, %0,15-ak. Prebalentzia altuena daukan Europako eta mundu osoko herrialdea Errusia izango da. Hala ere, haurdunaldiko alkohol kontsumoarekin gertatu den bezala, aurretik aipatutako Europako herrialdeetan feto alkoholikoaren sindromearen prebalentzia mundu mailarena baino altuagoa izango da ere.[9]
Beste alde batetik, herrialde desberdinetako maila sozioekonomikoak alderatzean, desberdintasun nabariak ikusiko dira, osasun jakintza urriagoak izango baitira.. Espainian, 1000 ume jaioberrietatik 2k pairatuko dute sindromea, hau da, %0,2-ak. Sudafrikan (Provincia Occidental del Cabo-n), aldiz, 1000 umeetatik 75-k (%7,5-ak) sindrome honekin jaioko dira, beraz, bertako prebalentzia Espainiakoarekin alderatuz askoz ere handiagoa da.[10]
Talde sozioekonomiko arteko ezberdintasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduan urtean 119.000 ume sindromearekin jaiotzen direla kalkulatzen da, hau da, urtean munduan jaiotzen diren umeen %0,15ak fetu alkoholikoaren sindromea pairatuko du. Herrialdearen arabera ehunekoa aldakorra da.
OMS-ek egindako ikerketa batean, sindrome honek Kanadan eragiten duen kostu ekonomikoa kalkulatu zen. Kostu hauek legeen aplikazioaren ondoriozkoak, zerbitzu sozialen parte hartzearen ondoriozkoak eta ume hauek behar zituzten tratamendu eta hezkuntza berezien ondoriozkoak ziren. Ikerketa hau egiteko, Kanadako populazioaren %1ak soilik fetu alkoholikoaren sindromea zuela suposatu zen (355.000 pertsona), eta horrek 1.200 milioi euro/urteko gastua suposatzen zuela ikusi zen. Gainera, sindromea duen umeen familia bakoitzak diru gehiago gastatzen du haien umeen bizi egoera hobetzen saiatzeko.[11]
Beraz, Kanada bezalako herrialde garatu eta ekonomikoki egonkorrak diren herrialdeetan, sindrome hau duten pertsonen tratamendurako diru nahikoa erabiltzea posiblea da. Beste zenbait herrialdeetan (hirugarren mundukoetan, adibidez), aldiz, hau ezinezkoa da, ez baitago behar beste dirurik gaixotasun eta pertsona guztien beharrak asetzeko. Beraz, herrialde garatuetan ume hauek tratamendu egokiak hartzen dituztenez, haien bizi baldintzak eta kalitatea hobeak dira; baina diru eta baliabide nahikorik ez dituzten herrialdeetan, tratamenduan inbertsiorik egingo ez denez, fetu alkoholikoaren sindromea duten umeen bizi kalitatea okerragoa izango da.[12][13]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Carlo, W.A., Kliegman, R., & Stanton, B. (2018). Síndrome de alcoholismo fetal: MedlinePlus enciclopedia médica. Retrieved from https://medlineplus.gov/spanish/ency/article/000911.htm.
- ↑ Pérez Rodriguez, R., & Pérez Rodriguez, S. (2017). Factores de riesgo del sindrome alcohólico fetal. Retrieved from http://www.infad.eu/XXIV_Congreso_INFAD/wp-content/uploa ds/2017/04/Roc%C3%ADo-P%C3%A9rez_Factores-de-riesgo.pdf
- ↑ Gustavo Evrard, S. (2018). Diagnostic criteria for fetal alcohol syndrome and fetal alcohol spectrum disorders. Retrieved from http://www.scielo.org.ar/scielo.php?pid=S0325-00752010 000100011&script=sci_arttext&tlng=en
- ↑ WA, W., Kliegman, R., & Stanton, B. (2018). Síndrome de alcoholismo fetal: MedlinePlus enciclopedia médica. Retrieved from https://medlineplus.gov/spanish/ency/article/000911.htm.
- ↑ Centro Nacional de Defectos Congénitos y Discapacidades del Desarrollo (NCBDDD). (2017). Trastornos del espectro alcohólico fetal (TEAF). Retrieved from https://www.sssalud. gob.ar/hospitales/archivos/cie_10_revi.pdf.
- ↑ Centro Nacional de Defectos Congénitos y Discapacidades del Desarrollo (NCBDDD). (2017). Trastornos del espectro alcohólico fetal (TEAF). Retrieved from https://www.sssalud. gob.ar/hospitales/archivos/cie_10_revi.pdf.
- ↑ Sociedad, L. (2018). Día Mundial del Síndrome Alcohólico Fetal: martes día 9 de septiembre - Socidrogalcohol. Retrieved from http://www.socidrogalcohol.org/ultimas-noticias/160-d%C3% ADa-mundial-del-s%C3%ADndrome-alcoh%C3%B3lico-fetal-martes-d%C3%ADa-9-de-septiembre.html
- ↑ Cifras sobre el Síndrome Alcohólico Fetal (SAF) a nivel mundial. (2018). Retrieved from http://pequelia.republica.com/salud/cifras-sobre-el-sindrome-alcoholico-fetal-saf-a-nivel-mundial.html.
- ↑ Domènech. (2018). Alerta por el aumento de saf en adopciones del este. Retrieved from https://www.lavanguardia.com/vida/20150113/54423279406/alerta-aumento-adopciones-este-saf.html.
- ↑ Libertad digital sociedad. (2007). España es el sexto país en el mundo en que más alcohol se consume.Retrieved from https://www.libertaddigital.com/sociedad/espana-es-el-sexto-pais-del -mundo -en-que-mas-alcohol-se-consume-1276318490/.
- ↑ La portada. (2013). Consumo de alcohol un grave problema que afecta en ontario. Retrieved from http://laportadacanada.com/noticia/consumo-de-alcohol-un-grave-problema-que-afecta- a-ontario/618.
- ↑ Lilia Dobles, A., & Lafuente Gonzalez, Montserrat., (2007). Síndrome del feto alcohólico. Retrieved from http://www.ulacit.ac.cr/files/revista/articulos/esp/resumen/27_24.doblesjimnez a.l.lafuentegonzlezm.pdf.
- ↑ Fabiola Cancion, T., & Cegarra G.J. (2003). Síndrome alcohólico fetal. Retrieved from http://200.62.146.19/BVRevistas/Neuro_psiquiatria/v66_n4/Pdf/a05.pdf.