Edukira joan

Lankide:NinjaProdigo282/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Oskar Schindler (Svitavy, Gaur egungo Txekia) Alemaniako enpresa handi bateko buru izan zen. Bigarren Mundu Gerran, 1.200 juduri holokaustotik bizirik ateratzen[1] lagundu zielako egin zen famatu munduan. Schindlerrek, lana eman zien bere esmalte eta miunizio fabriketan, horrela beraien bizi kalitatea hobetuz. Fabrikak gaur egun, Txekian eta Polonian daude kokatuta.

Jaiotza Svitavy, 1908ko apirilaren 28a
Herrialdea Hirugarren ReichaMendebaldeko Alemania
Heriotza Hildesheim, 1974ko urriaren 9a (66 urte)
Hobiratze lekua Sion
Familia
Ezkontidea(k) Emilie Schindler (en)
Hezkuntza
Hizkuntzak alemanatxekierapolonieragaztelania
Jarduerak
Jarduerak ekintzailea, industrialaria, saltzailea, enpresaburua, Erresistentziaren kidea eta fabricator (en)
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katoliko ez-elizkoiaEliza latinoa
Alderdi politikoa Alemaniako Langile Alderdi NazionalsozialistaSudeteetako Alemaniar Alderdia


1982an argitaratu zuen Thomas Keneally idazleak The Schindler´s Ark ("Schindlerren kutxa") liburua. Bertan, Schindler, alderdi naziaren kide izanik, hainbeste juduren sailbatzaile bilakatu zela kontatzen du. Liburu horretan oinarrituta, 1993an, Steven Spielbergek Schindler´s list ("Schindlerren zerrenda") filma egin zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako Urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oskar Schindler, Svitavyn jaio, Moravian, Austria Hungariako imperioa zen 1908ko apirilaren 28an. Aita, Johann Hans Schindler izan zen eta nekazaritzarako makineria zuen negoziotzat. Ama, Franziska "Fanny" Schindler. Arreba bat ere izan zuen 1915ean, Elfriede.

Bigarren mailako hezkuntza bukatu eta gero, Oskar eskola tekniko batean matrikulatu zen, baina handik bota egin zuten kalifikazio-boletina faltsifikatu zuelako.

1928ko martxoaren 6an, Maleteingo emakume aberats batekin ezkondu zen. Ondoren Schindler, Moraviara joan zen lan egitera. Zerbitzu militarra egin zuen txekian eta kabo izatera heldu zen. Garai berean aitaren negozioa itxi, eta langabezian egon zen.

II. Mundu Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Schindler 1939ko urrian joan zen lehenengoz Krakoviara eta apartamentu bat erosi zuen han. 1939ko azaro horretan ezagutu zuen, era berean, Itzhak Stern Schindlerren lagun baten kontable judua. Polonia inbaditu bezain pronto, hango judu guztien ondasunak desjabetu zituzten eta hiritartasuna galdu zuten.

1939an, Schindlerrek lantegi zahar bat oso merke erosteko aukera izan zuen, Itzhak-en laguntzaz, erosi egin zuen eta Deutsche Emaillewaren-Fabrik[2] deitu zuen.

Hasiera batean, zazpi langile judu besterik ez ziren fabrikan, besteak poloniarrak ziren baina ez juduak. 1750 langile izatera iritsi ziren eta hortik milla juduak izan ziren. Hasiera batean, langile merkeagoak zirelako kontratatu zituen juduak. Hortik gora, behar ez zituen langileak kontratatzen hasi zen, edozein aitzaki erabiliz militarrak trikimailuaz ez ohartzeko.

Gerra amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemania gerra galtzen hasi zenean, ekialdeko kontzentrazio esparruan ixtea erabaki eta mendebalderantz eramatea erabaki zuten. Haietako asko, Auschwitz eta Gross-Rosengo esparruetan erailko zuten. Horregaitik Schindlerrek SSetako Hauptsturmführer zen Amon Göth, Plaszow-ko kontzentrazio-esparruko komandantea, sobornatu eta faktoria Sudeteetako Brünnlitzera eramateko konbentzitu zuen.

Schindlerrek SSko ofizialak sobornatzen jarraitu behar izan zuen 1945eko maiatzera arte, gerra amaitu zenera arte, bere langileak erailtzea ekiditeko, eta bere ondasun guztiak xahutu zituen horretan.

Gerra ondorena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Schindler gerra-kriminal gisa atxilo hartzeko arriskuan zegoen. Bankier, Stern eta beste batzuen artean estatubatuarren aurrean aurkez zezakeen agiria prestatu zioten, juduen bizitzak salbatzeko egin zituen ahaleginak kontatuz.

Gerra bukaeran, Oskar Schindlerrek, sobornoak eta langileen elikadurak medio, bere ondasunak xahututa zituen, baina erakunde juduetatik laguntza ekonomikoak jaso zituen.

1974ko urriaren 9an hil zen Hildesheimem eta Jerusalemgo Sion mendian lurperatu zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

(ingelesez) Schindlerren historia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1.https://historia.nationalgeographic.com.es/a/oskar-schindler-empresario-nazi-que-se-convirtio-heroe_15722

2.https://www.schindlers-factory-tickets.com/es/fabrica-de-schindler/

  1. (Gaztelaniaz) «Oskar Schindler, el empresario nazi que se convirtió en héroe» historia.nationalgeographic.com.es 2023-04-28 (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).
  2. «Fábrica de Schindler | De fábrica de hojalata a museo histórico» www.schindlers-factory-tickets.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-28).