Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Mota Paperezko edizioa eta edizio digitala
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia 2003ko azaroaren 11
Hizkuntza Euskara
Argitaratze lekua Markina Xemein
Argitaletxea Lea Artibaialdeko hedabideak SL
Banaketa
Banatze-eremua Lea-Artibai eta Mutrikuko eskualdea
Maiztasuna 4/7 (larunbat, igande eta astelehenetan ez)
Salneurria Harpidedunek urtean 77€ eta edizio digitala doakoa
Historia
Ideologia Euskaltzalea eta aurrerakoia
Zuzendaria Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu
Kanpo loturak
https://lea-artibaietamutriku.hitza.eus/

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2003ko azaroaren 11n sortu zen euskara hutsezko egunkaria da. Lea-Artibaiko eskualdea osatzen duten udalerrietako (Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar, Ondarroa eta Ziortza-Bolibar) eta Mutrikuko albisteak biltzen ditu. Markinan du egoitza nagusia.

Gaur egun (2019), bederatzi pertsonak osatzen dute lan taldea, zuzendaria barne. Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzaren zuzendari nagusia Larraitz Ibaibarriaga Etxaburu da eta Asier Alkorta Bengoetxea eta Oihana Cabello Elorriaga dira zuzendariordeak.[1]

Eskualdeko egunerokoa da, egunero, astelehenetan eta asteburuetan izan ezik, kaleratzen dena; hau da, astean lau aldiz. Ostiraletan, aldiz, 16 orrialdeko astekari berezia gehitzen zaio eskualdeko Hitzari, Bizkaiko Hitza.

5.500 ale inguru banatzen dira eskualdean eta harpidetzaren bitartez banatzen dute etxe zein leku publikoetan. Paperezko edizioari dagokionez, hasieran, Lea Artibai eta Mutrikuko eskualdeetan soilik zentratzen zen egunkaria bazen ere, errentagarri ateratzen ez zitzaienez, Busturialdeko Hitzak eta Lea Artibai eta Mutrikuko Hitzak bat egin zuten 2010. urtean. Paperezko edizioaz gain, Lea Artibai eta Mutrikuko Hitzak bere webgune propioa du eta Busturialdekoak ere bai; alor horretan banandurik doaz.


Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001eko abenduaren 18an Tolosaldeko Egunero-ren lehen alea kaleratu zen. Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean, Egunero Euskal Herri osora probisionalki zabaltzen hasi zen. Gainera, Euskarazko Komunikazio Taldea (EKT) sortu zenean Berria egunkaria argitaratzeko, hainbat eskualdetan Hitza-k sortzeko egitasmoak abiatu ziren, tokian tokiko euskara elkarteen eta gizarte eragileen laguntzarekin. Gaur egun, eskualdeka, honako hauek banatzen dira:


Gainera, lurraldekako astekariak ere argitaratzen ditu Hitza-k. Hain zuzen ere, Bizkaia, Gipuzkoa, Ipar Euskal Herria eta Nafarroan banatzen den astekaria da, Berria egunkariarekin nahiz eskualdeetako Hitzekin batera.

Edukiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Papereko bertsioaren eta webgunearen desberdintasun nagusia leku esparruari dagokio; izan ere, paperezko edizioan Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdean zentratzen bada ere, bi webgune desberdinetan antolatuta daude; batetik, Busturialdeko Hitza eta bestetik, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza. Albiste mota antzekoak agertzen dira webgune zein paperean.

Gai esparruari dagokionez, papereko edizioan, tokiko albisteak dira nagusi eta horietan, batez ere, herriko gertaerak azaltzen dira. Bestalde, kultura ardatz hartzen duten tokiko hedabide bat denez, Euskal Herriko zein nazioarteko albisteak alde batera uzten dira. Web orrialdeari dagokionez, Lea-Artibai eta Mutriku inguruan gertatzen diren albisteak baino ez dira agertzen.

Ostiraletako edizioa ezberdina da. Edizio honetan, herriz herriko albiste gehiago agertzen dira; hau da, atal bakoitza herri bat denez, herri horretako albiste gehiago eta osatuagoak agertzen dira: Lekeitio, Ondarroa, Bermeo… Horrez gainera, ostiraletan publierreportajeak eta asteburuko ekitaldi kulturalei buruzko atala argitaratzen dute.

Horrez gainera, ostiraletan, Bizkaiko Hitza astekaria ere badago. Hau, lurraldeko astekaria da eta Bizkaia osoko informazioa jasotzen du. Kasu honetan, albisteak baino gehiago dira elkarrizketak, iritziak, gai ezberdinei buruzko albiste sakon edo erreportajeak, kultur proposamenak…

Enpresa egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hitza egunkaria Berria taldearen partaideetariko bat denez, bien arteko lotura dago. Berria taldearen enpresa nagusia Euskarazko Komunikazio Taldea SA bada ere, horren barruan, Berriak berak sortu dituen beste hainbat enpresa daude.

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza-ren enpresa argitaratzailea Lea Artibaialdeko Hedabideak S.L. da. Eta enpresa honen barruan, bazkide nagusia Berria Taldea da, Bertako Hedabideak SL-ren bidez. Enpresa hau Lea Artibaialdeko Hedabideak enpresaren %40aren jabea da. Gainerako %60a eskualdeko beste elkarte eta enpresena da-

Harpidetzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak webguneko harpidetza erabiltzen du diru iturri nagusi bezala; izan ere, harpidetu beharra baitago Hitza jasotzeko. 2019ko prezioetan oinarrituz, hiru harpidetza mota daude: “Hitzakidea” izenekoa, 50€-ko kuotaduna, “Hitzakide iragarlea” eta “Hitzakide harpideduna”, biak ere 77€-ko kuotarekin.[2]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   «Nor gara - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza . Noiz kontsultatua: 2019-05-06 .
  2.   «izan HITZAKIDE - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza . Noiz kontsultatua: 2019-05-06 .