Edukira joan

Leni Riefenstahl

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leni Riefenstahl

(1935)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHelene Bertha Amalia Riefenstahl
JaiotzaBerlin1902ko abuztuaren 22a
Herrialdea Alemania
BizilekuaPöcking
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaPöcking2003ko irailaren 8a (101 urte)
Hobiratze lekuaMunich Waldfriedhof (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
Ezkontidea(k)Peter Jacob (en) Itzuli  (1944 -  1947)
Horst Kettner (en) Itzuli  (2003 -  2003ko irailaren 8a)
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea, film-muntatzailea, gidoilaria, zinema aktorea, film-zuzendaria, aktorea, argazkilaria, errealizadorea eta dantzaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

leni-riefenstahl.de
IMDB: nm0726166 Allocine: 6958 Rottentomatoes: celebrity/leni_riefenstahl Allmovie: p108264 TCM: 161722 TV.com: people/leni-riefenstahl
Musicbrainz: d1ed9d97-8827-495c-95c6-6f7d832ab0c1 Discogs: 89437 Find a Grave: 7852743 Edit the value on Wikidata

Helene «Leni» Bertha Amelie Riefenstahl (Berlin, 1902ko abuztuaren 22Pöcking, 2003ko irailaren 8) alemaniar atleta, aktore, zinema zuzendaria eta argazkilaria izan zen, haren filmen estetikarengatik eta zinemagintzan emandako aurrerapausoengatik ezaguna. Haren lanik ospetsuenak Alderdi Naziaren aldeko dokumentalak dira. Bigarren Mundu Gerraren ondoren argazki bildumak argitaratu zituen.

Antzezle izan zen 1923tik aurrera, Alemanian arrakasta handia izan zuten mendi filmetan. 1932an Das Blaue Licht («Argi Urdina») filma egin zuen. 1933tik aurrera Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialistaren laguntza izan zuen, eta erregimen berriaren aldeko filmak egin zituen: Der Sieg des Glaubens (1933), propagandazko film laburra eta Triumph des Willens (1934, «Borondatearen garaipena») baliabide askorekin egindako film bikaina, Alderdi Nazional-sozialistak Nurenberg hirian egin zuen biltzar handia agertzen duena, dokumentalaren teknika, sobietar zinemaren eragina duen montaketa eta nazismoaren goraipamena nahasten dituena. 1936an Berlingo Olinpiar Jokoei buruzko film bat egin zuen, Olympische Spiele («Olinpiar Jokoak»). Bigarren Mundu Gerra bukatutakoan, zinema industriak arbuiatu zuen. Hori dela eta, argazkilaritzari ekin zion. Itsasoko bizitzaren gaineko filmak ere egin zituen.

Argazki lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • The Last of the Nuba. Harper, New York, (1974).
  • The People of Kau. Harper, New York, (1976).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leni Riefenstahl Aldatu lotura Wikidatan