Leo Perutz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leo Perutz

Bizitza
JaiotzaPraga1882ko azaroaren 2a
Herrialdea Austria
 Israel
Palestinako Britainiar Mandatua
HeriotzaBad Ischl1957ko abuztuaren 25a (74 urte)
Hobiratze lekuaBad Ischl Friedhof (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, eleberrigilea, idazlea, antzerkigilea, kritikaria eta itzultzailea
Lan nabarmenak
Genero artistikoabeldurrezko literatura
errealismo magikoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

IMDB: nm0675763 IBDB: 11130 Edit the value on Wikidata

Leopold Perutz (Praga, Austria-Hungariako Inperioa, 1882ko azaroaren 2a - Bad Ischl, Austria, 1957ko abuztuaren 25a) austro-txekiar eleberrigile eta matematikaria izan zen, jatorri judukoa, alemanez idatzi zuena.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leo Perutz 1882an jaio zen, Pragan, familia judu batean. 1901ean familia Vienara aldatu zen. Ikasle ona ez bazen ere, Leo matematika ikasketak egiten hasi zen familiaren babesean, eta hala aritu zen, 25-33 urte zitueneko tartean: aseguru etxe bateko lanaren eta Vienako kafetegietako inguru bohemioaren artean. Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen, ekialdeko frontean, eta, tiro bat jasota, larri gaixotu zen septizemiaz. Urtebete igaro zuen sendatzen eta, horrekin batera, literatura sena sendotzen. 1918tik 1928ra bitartekoa garrantzizko aldia izan zen harentzat, zenbait bestseller idatzi baitzituen.[1]

1928an, Perutzen emazte Ida zendu zen; idazle gisa etorkizunik ez zuela pentsatzen hasi zen; eta antisemitismoak indarra hartu zuen, lehenik Alemanian eta, handik gutxira, Austrian. Juduen lantegiak itxi eta beren liburuak debekatu zituen nazismoak. Hala, Perutzen familia osoak Palestinara emigratu zuen 1934an. Ongietorria egin zioten, baita Pen Clubeko kide izendatu ere, baina hark Europaren herriminez segitzen zuen. Bigarren Mundu Gerra amaitutakoan, Vienara itzultzen saiatu zen, baina 1950era arte ez zioten baimendu. Lortu zuenean, beste hiri batekin egin zuen topo: bazuen lehengo ospearen arrastoren bat, baina ez zen lehengo Viena. 1953an argitaratu zen haren maisulana: Gauez harrizko zubiaren azpian (“Nachts unter der steinernen Brücke”). 1957an hil zen Bad Ischlgo balnearioan, Salzburgotik gertu, birikako edemaren ondorioz.[1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Die Reise nach Preßburg, 1930
  • Morgen ist Feiertag, 1935
  • Warum glaubst Du mir nicht?, 1936

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Ugarte Irizar, Itziar. Praga zaharraz errauts artetik. Berria egunkaria, 2019ko urriak 6, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-6).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leo Perutz Aldatu lotura Wikidatan