Edukira joan

Birikako edema

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Birikako edema
Deskribapena
Motaarnas gutxiegitasuna, respiratory signs and symptoms (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateapneumologia, Kardiologia
osasun-larrialdia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakbumetanida, furosemida, azido etakriniko, torasemida, sodio etakrinatoa eta mannitol hexanitrate (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKJ81.1 eta J81
GNS-9514 eta 518.4
DiseasesDB11017
MedlinePlus000140
eMedicine000140
MeSHD011654
Disease Ontology IDDOID:11396

Birikako edema biriketako odol kapilar eta albeoloen arteko interstizioan gerta daitekeen likido metaketa ezohikoari deritzo.

Afekzio horrek biriketako gasen elkartrukea oztopatzen du eta ondorioz, organismoak oxigenoa eskuratzeko duen gaitasuna zaildu.[1]

Birikako edema pairatzen duen gizabanakoaren bihotzak lan/indar handiagoa egin beharko du organismo osora odola ponpatzeko. Bihotzaren aparteko esfortzu horrek birikako odol hodien gainean presio handiagoa eragiten du. Presio gehigarri hori murrizteko odol hodi horiek likidoa askatzen dute birikako interstizioan.

Birikako edema normalean bihotz-gutxiegitasun batekin erlazionatuta dago.[2] Bihotzaren odola ponpatzeko zailtasunak eragingo du lehenik, ezkerreko bentrikuluaren presioa igotzea eta horrekin batera ezkerreko aurikularena. Ezkerreko aurikularen presioa igotzeak eragingo du birika-zainen eta kapilarren presioa igotzea, izan ere, hona birika zainak helduko dira. Birika zain eta kapilarretan odol bolumena eta beraz presioa handituko da. Presio handipen horren ondorioz, likidoa kapilarretatik aterako da kapilarren eta albeoloen arteko interstizioan metatzeko, baita albeoloen barruan, gasen trukea zailduz.[3]

Bihotzaren barrunbeak eta bestelako atalak. Arreta jarri batez ere ezkerreko aurikula eta bentrikuluei baita birika zainei

Kokapenaren eta kausaren araberakoa izan daiteke:

Kausaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biriketako edemaren kausak bi azpitalde nagusitan sailkatzen dira:

Bihotz arazo batek sortuko du edema. Esan dugun moduan ohikoena bihotz-gutxiegitasun bat izango da. Dena dela, gutxiegitasun hori arazo desberdinen ondorioz sor daiteke:

Ez-kardiogenoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bihotzarekin erlazionatuta ez dagoen arazo baten ondorioz sortzen denean edema:

  • Altitude handiak
  • Arnas-gutxiegitasunaren sindrome akutua
  • Infekzio biriko batzuk: denge birusa
  • Toxinak, gasak eta kea arnastu
  • Lesioak biriketan eta kapilarretan.


Kokapenaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edema non kokatzen den arabera bi azpitalde bereizten dira:

Interstiziala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Likidoa interstizioan metatzen da, albeoloak konprimituz

Likidoa albeoloen barruan metatuko da.

 1:Trakea 2:Birika arteria 3:Birika zaina 4Hodi albeolarra 5:Albeoloak 7:Bronkioak 8:Bronkio tertziarioak 9:Bronkio sekundarioak 10:Bronkio primarioak 11:Laringea

Likidoa pilatzen doan heinean, sintomak larriagoak izango dira.

  • Arnas zailtasuna edo arnas gutxiegitasuna, “asfixia” edo “itomen-sentsazioa” da.
  • Soinu erlastuak arnastean.
  • Sibilantziak (txistu-hotsak)
  • Ohean arnasteko zailtasuna. Horren ondorioz, lo egiteko, pazienteak burua goratu behar du edo buruko gehigarriak erabili.
  • Eztula
  • Antsietatea, egonezina.
  • Gehiegizko izerditzea
  • Azal zurbila
  • Eztul odolezkoa

Gaixotasun honi lotutako beste zantzu batzuk:

  • Sudur-dardara
  • Karkaxa edo espektorazio odolezkoa
  • Hitz egiteko ezintasuna
  • Kontzientzia-mailaren murrizketa.
  • Abdomenaren edo hanken hantura.
  • Bihotz-maiztasun anormala
  • Oxigeno gabeziak eragindako organoen heriotza.

Medikuak gaixoari azterketa fisiko bat egingo dio eta ikusi daitezkeen sintomak hurrengoak dira:

  • Bihotz maiztasuna areagotuta izaten du. Jakin ohikoa 60-100 taupada minutuko izatea dela, hemendik gora takikardia garatzen da eta behera bradikardia.
  • Biriketan zein bihotzean ez-ohiko soinuak entzuten dira.
  • Zurbiltasuna izaten du edo azalak kolore urdinxka hartzen du.

Birika edema bat dugunean ezinbestekoa da tratamendu azkar bat ematea, ondorioz, lehenengo egiten diren azterketak, azterketa fisikoaren ondoren, hauek dira:

Toraxeko erradiografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biriken adarkadurak

Frogarik errazena da eta oso erabilgarria. Biriketan likidoak egonez gero, infiltrazio hauek zuriz ikusiko dira. Bihotzaren gutxitasunean jatorria duten edemen kasuan bihotza eta birika zainak handituta ikusiko dira eta biriketan likidoak tximeleta hegoen itxura izango du. Beste jatorri bat duten edemen kasuan infiltrazio zuriak lausotuago edo leku zehatz batean soilik ikusiko dira jatorriaren arabera.

Elektrokardiograma

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezinbestekoa da arritmiak eta miokardioko infartuak antzemateko. Izan ere, honen bidez bihotz maiztasuna, erritmoa eta odol fluxua lortzen dira.

Egoera egonkor bat lortu denean, medikuak historia klinikoari buruz egingo dizkio galderak gaixoari; batez ere, ea aurretik gaixotasun kardiobaskularrak edo biriketakoak izan dituen. Azkenik, edemaren jatorria ezagutzeko hurrengo azterketak egiten dira:

Horren bitartez odoleko oxigeno eta karbono dioxido mailak neurtzen dira eta biriketako edema dutenetan oxigeno maila baxuak egoten dira. Karbono dioxidoari dagokionez, hasieran maila baxuak izango dira arnas maiztasuna handitzean ondorioz ohikoa baino gehiago ezabatzea eragiten baitu. Karbono dioxido maila altuak edukitzeak egoera okerrera egiten dagoela adierazten du eta honekin batera odola azidifikatu egongo da. Normalean odol lagin hau arteria erradialetik hartzen da eskumuturraren mailan.

Azterketa honetan odoleko ioien mailak ikusten dira. Hauen artean garrantzitsuena potasioarena da honek arritmiak eragin ditzakeelako.

Honekin odoleko substantzien mailak ezagutzen dira.

  • Hauen artean garrantzitsuena globulu gorrien maila izango da; maila baxua bada anemia bat adieraziko du bihotzaren gutxitasunaren eragilea izan daitekeena. Maila altua denean, ordea, birika edemak denbora asko eramatearen ondorioz gorputza honen eraginari aurre egiten saiatzen da globulu gorrien mailak igoaraziz.
  • B motako peptido natriuretikoaren maila altuek birika edema bihotzeko arazo baten ondorioz sortu dela adierazten dute.

Entzima kardiakoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miokardio infartua ematean maila altuak egoten dira.[4]

Ekokardiograma baten adibidea.

Ekokardiograma

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekokardiografoak ultrasoinuak sortzen ditu eta hauek bihotzeko egitura desberdinen aurka jotzean, bakoitzaren lodieraren arabera, uhin desberdinak sortuko dituzte. Ekokardiografoa uhinen hartzailea izango da eta hauen desberdintasunean oinarrituta bihotzaren irudi bat sortuko du. Honi esker bihotzeko balbulen arazoak, bihotz-hormen mugimendu ez-ohikoak, bihotzaren inguruko likidoa eta gaixotasun kongenitoak ikusi daitezke.

  • Dopler eta kontrastezkoaren bidez odol fluxuaren norabidea aztertu daiteke.
  • Strain imaging teknikari esker erlaxio gaitasuna.
  • Ekokardiografia esofagikoa balbulen ikuspegi hobea edukitzeko.

Aurreko azterketen bidez ez bada birika edemaren jatorria identifikatzen hurrengoak egiten dira:

Birika arterien kateterismoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honen bidez birika kapilarren presioa neurtzen da. Medikuak kateterra hankako edo besoko zain batean sartzen du eta birika arteriaraino gidatzen du. Ondoren, honen buruan dagoen baloia puztu eta hustuz presio desberdintasunak neurtzen dira.

Bihotz kateterismoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bularrean mina edukitzekotan egiten da koronarioetako angiografia batekin batera. Kasu honetan, medikuak kateter fin bat sartzen dizu iztaiko, lepoko edo besoko zain edo arteria batean eta bihotzeraino gidatzen du X izpien irudien laguntzaz. Ondoren, bihotzeko odol hodiak tindatzeko substantzia bat txertatzen dio gaixoari X izpietan hauek ikusteko. Honela, lortzen dugu angiografia. Prozesu honetan zehar, itxitako odol hodiak ireki daitezke ezkerreko bentrikuluaren ponpaketa hobetuz. Honi esker, ganbaretako presioak neurtzen dira eta balbulen egoera aztertzen da.

Birikako edemaren tratamenduari dagokionez, garrantzitsuena bere kausa detektatzea izango da hori zuzentzeko. Erantzun hori lortzean tratamendu etiologikoa zehazten da. Bestalde, gaixotasun hau tratatzeko ezinbestekoa izango da odoleko oxigeno kontzentrazio maila fisiologikoa baino txikiagoa ez izatea. Horretarako euskarrizko tratamendua erabiltzen da:

  • Oxigeno bidezko tratamendua
    Oxigenoa: pazienteak oxigenoa eskuratuko du oxigeno-maskara baten bitartez. Fluxua konstante mantendu beharko da %60-70 O2 kontzentrazioarekin arnasa hartzerako momentuan. Beste aukera bat trakean arnas hodi bat jartzea izango da bertatik oxigenoa sartzeko.
  • PEEP: inspirazio bukaerako presio positiboa da. Aparatu bat da zeinak presio positibo bat transmititzen duen biriketara. Honen eraginez albeoloen distentsibilitatea handitu eta O2 trukea ahalbideratzen du.
  • Aireztapen mekanikoa: aurreko baliabideek erantzunik ez dutenean ematen erabiltzen da. Kasu honetan trakean arnas hodi bat jarriz oxigenoa sartuko zaio pazienteari modu zuzenean.

Bestalde, badaude metodo batzuk birikako edemaren ondorioz metatutako likidoa kentzeko:

  • Arnastea: likidoa zurrupatzen da biriketatik eztarritik sartzen den hodi baten bitartez.
  • Diuretikoak: organismoko likidoa ezabatzeko erabiltzen diren medikamentuak.
  • Bihotzerako medikamentuak: pultsua erregulatzeko edota kontrolatzeko eta presioa jaisteko erabiltzen dira.
  • Kirurgia: toraxa ireki eta likidoa erauztea.

Birikako edema potentzialki hilgarria izan daitekeen afekzioa bada ere, maiz tratamendu egokiarekin sendatu daiteke. Birikako edemaren pronostikoa aldakorra da afekzioa bera eragiten ari den eragilearen arabera. Koadroa arina bada eta bat-bateko tratamendua ezarrita, normalean gaixoa guztiz sendatu ohi da. Ostera, koadroa larria bada, tratamendua jasota ere gaixoa hil daiteke.

Hori dela eta, afekzioaren sendapena azkarra edo geldoa izan daiteke. Paziente batzuk arnasgailu baten beharra izango dute epe luzean zehar.

Ez dago birikako edema guztiz ekiditeko modurik. Arrisku handiko afekzioak dituzten pertsonak sintomak agertu bezain laster medikuaren arreta jaso beharko dute. Edozein eragabetasun saihesteko modurik onena osasuntsu mantentzea da:

Birikako edemaren eragile nagusia den gutxiegitasun kardiakoa saihesteko, hurrengo neurriak har daitezke:

  • Periodikoki medikuarenera joatea
  • Ez erre
  • Drogen kontsumoa saihestu
  • Ariketa fisikoaren ohitura erregularra hartu
  • Elikadura osasuntsua eraman
  • Pisu normala mantendu

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Saceda Corralo, David. Edema pulmonar. .
  2. (Gaztelaniaz) Personal de Mayoclinic. (2014-7-24). Edema pulmonar Causas. .
  3. (Gaztelaniaz) MedlinePlus. Edema pulmonar. .
  4. (Gaztelaniaz) Healthline. Edema Pulmonar. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]