Edukira joan

Lezoko Emakume Abertzale Batza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lezoko Emakume Abertzale Batza
Datuak
Motaerakundea
HerrialdeaLezo
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1932ko irailaren 11

Lezoko Emakume Abertzale Batza. Bilboko Emakume Abertzale Batzaren helburuekin bat eginik, 1932ko irailaren 11n Lezon sortutako taldea.[1] (87 orr.)

Emakume Abertzale Batzak Bilbon izan zuen bere sorrera. Euzko Gaztedi Batzako lehendakari zen Eli Gallastegik proposaturik 1922ko apirilean Ambrose Martin O’Daly irlandarra ekarri zuen hitzaldi bat ematera Bilbora. Irlandan zen Cumman na mBan (Emakumeen Liga) deituriko emakume abertzale hauek beren herriaren askatasunaren alde egindako lanaren garrantziaz ihardun zuen bertan, hots, emakume irlandarrak gizonezkoen borroka armatuari laguntzeko egiten zuten lanaz mintzo zen, hau da, emakumea gizonezkoen borroka armatuaren laguntzailea zen baina ez mugimenduaren parte-hartzaile zuzen.

Beraz, emakume irlandarren eredu honi jarraiki han zeuden euskal emakumeak erabat liluratuta, lekukoa hartu eta 1922ko maiatzaren 7an jada, sortuko zuten emakume nazionalisten erakundea edota Emakume Abertzale Batza, elkarte honek aurrerantzean izango zuen zeregina eta egitasmoa azpimarratuz, baita, lehenengo lehendakari izango Karmele Errazti anderea izendatu ere.

Emakume hauen ardurak honokoak izango ziren: Gizonezkoa iristen ez zen tokietan propaganda abertzalearen zabalkundea egitea, ongizate edo benefizentzia lanak, eta, mugimendu abertzaleak emakume prestatuak nahi zituenez, emakume eta haurren hezkuntzaren ardura hartuko zuten.

Emakume Abertzale Batza edo EABko emakumeok beraien artean eta gizartearen aurrean “emakume” deituraz ezagutuko zuten elkar. Emakumez osaturiko elkarte honek arrakasta oso handia izan zuen sortze beretik. Antolakuntza honi bi aro emankor ezagutzen zaizkio. Bata,1922tik 1923ko irailera artekoa, hots, Miguel Primo de Riveraren diktadurak iraun zuen artean (1923-1931) honek debekatu egin baitzuen eta behin diktadura desagertuta, 1931tik 1936ko altxamendu faxista artekoa bestea. Bigarren aro honetan 20.000tik gora emakumek osatutako erakunde garrantzitsuenetakoa izatera iritsi zen.[2]

Emakume Abertzale Batza (EAB) Lezon

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historian atzera begiratuz, Bigarren Errepublika garaia (1931-1939) aipatu beharko da euskal berpizkunde politiko eta kulturalaren garai nagusitzat, hots, ordura arteko Foruzaleak eta EAJ/PNVko jeltzaleak bat egin eta ia gehienak jeltzale bilakatu ziren eta EAJ/PNVren urrezko garaian bilakatu zen. Horrela, EAJ/PNVk euskal kultura hedatu eta sustatzeari ekingo zion eta herri ia gehienetan, tamaina batetik gorakoetan batik bat, talde antolatu eta Uri Buru Batzarrak eta Batzokiak sortzeari ekin zioten.

Baina aurrez jada Lezoko EAJko emakumeak antolatzen hasiak ziren Bilboko Emakume Abertzale Batzaren helburuekin bat eginik eta hala, 1932ko irailaren 11ean sortu zuten EABren taldea Lezon. Emakumeen kolektibo horrek egindako lana eta borroka aipagarria da, batik bat Lezon ideia nazionalistak zabaltzen lagunduz Benita Garbizu Salaberria (1903-1983) Maria Egibar Sein (1900-1977), eta Miren Gezala Sagarzazu (1912-2003)[3] bizitza-osoa-irakasteko-grinaz, besteak beste, mitinlari lanetan ihardun zutelarik hitzaldi eta propagandaren bidez, euskara eta euskal kulturaren erabilera eta ezagutzan sakonduz eta sustatuz. Ondorioz, egindako lan guzti horrek sekulako eragina izan zuen herriko gizarte-ongizatean, politikan, hezkuntzan eta euskal kulturan oro har. EABren ideiak zabaltzeko, kontzientzia sortu eta andreak plazaratzea animatzen zituztelako. Esate baterako, Polixene Trabudua (1912-2004) mitinlari bizkaitar ospetsua ere etorri zen Lezora hitzaldia ematera.

Euzko Alderdi Jeltzalearen babespean sorturiko elkarte honetako euskal emakumeak etxeko lanez eta haurrak hazteaz gain, herriko beste zeregin eta jardueretan ere parte hartzera bultzatu zituen euskara eta euskal kulturaren erabileran, bai jai eta mitinetan eta baita EABren sorrerako helburuak gogora arazteko hizlari gisa agertuz herrian jendartean, hala nola, lehenengo Ikastolaren sorreran eta andereño eta emakumeen sindikatuak bultzatuz. Une berean EABko militanteak alfabetatzeari ekin zioten, idazkari edota bulegari lanetarako prestatuz; joskintza edo brodatze lanetan beste batzuek, baita ere irakaskintzarako ikasketak irakatsiz, eta abar. Eta arestian aipaturikoez gain, antzerki eta haur eta gaztetxoen dantza eta taldeen sorrera erantsi beharko lirateke, hain garrantzi handikoak Lezon, euskal ohituren transmisiorako eta bere denboran, euskal abertzale irmoak sortzeko eta hezteko ezinbestekotzat bilakatuz.[2]

Emakume Abertzale Batzako lezoar emakumeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakume talde honek euren helburua ezagutarazteko egindako lana eta borrokarako agertutako ausardia aitortzea ezinbestekoa da. Egindako ekimen sonatuenak hitz gutxitan aipatuagatik, oso garrantzitsua izan zen EABren lana euskal nazioaren berreskurapenerako, bai euskararen transmisioan, eta baita ere euskal kulturaren sustapenerako, antzerkia edota dantzaren bitartez, emakume idazle edo kronistak prestatuz, emakume kirolariak, mendigoizaleak,... edota beste zernahi ikastaroren bitartez emakumeak formatuz, eta lan horretan murgildu ziren lezoar emakume abertzale haiek ere, ahal zuten gisa taldearen osaketan parte hartuz, horretarako bazkide guztien inplikazioa nahitaezkoa zelarik, batzuek hileroko diru kopuru bat ordainduz edota kultur ekintza aipagarrienetan parte hartuz. Agertutako ausardia gutxienez aitortu behar zaie.

Juanita Kortaberria, Lezoko EABko 1º lehendakaria

EABren zuzendaritza taldea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorrerako lehendakaria: Juanita Kortaberria Olaskoaga

Diruzaina: Frantxiska Azkue Sistiaga

Idazkaria: Benita Garbizu Salaberria

Ordezkariak: Akilina Isasa Irastorza – Manolita Korta eta Juanita Salaberria

Lezoko Emakume Abertzale Batzako kideak

Narzisa Salaberria - Pilar Salaberria - Irene Gezala - Maria Azkue - Ramona Azkue - Anselma Sistiaga - Plazida Irazu - Karmen Berasarte - Akilina Isasa Irastorza - Anastasia Berasarte -Manolita Korta - Pilar Salaberria Lizarazu - Rosa Berasarte Galarraga - Karmen Garmendia Gezala - Gezala Sagarzazu ahizpak (Irene, Luke, Elixabete eta Miren) - Brijida Azkue Sistiaga – Maria Artola – Egibar ahizpak (Maria eta Norberta) – Irastorza ahizpak (Antonina eta Irene) – Norberta Albizu – Maria Olasagasti Nieto – Mayi Arriaga - Margarita Urkizu – Maritxalar ahizpak (Juana, Angela eta Josefa) – Juanita Salaberria – Karmen Garmendia – Juanita Garmendia – Pepita Garmendia – Amalia Larrea – Justina Oiartzabal – Benita Garbizu – Ilari Legorburu – Juana Zabala – Seberiana Sagarzazu – Teodora Agirre – Manuela Pikabea – Anjela Lopetegi – Franziska Larrea – Barbara Legorburu – Merzedes Legorburu – Ines Garmendia – Martina Legorburu – Asunzion Unzain – Mayi Unzain – Maria Olaizola – Manolita Korta – Juanita Korta – Luxiana Arana Juaristi, ....

Benita Garbizu Intxaurrandieta; Maria Egibar Sein; Miren Gezala, besteak beste

Kultur-alorreko ekimen nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxan jarri ziren ekimen ugariren artean, nabarmenak honokoak izan ziren: Ikastolaren sorrera, alfabetatze eskolak, makinaz idazteko eskolak, musika, joskintza, dantza ikastaroak, dantza taldeen sorrera, antzerkia,...

Ikastolaren sorrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Miren Gezala Sagarzazu

Lehenik eta behin, aipagarrienetakoa Lezoko gerra aurreko lehenengo Ikastolaren sorrera izan zen, Miren Gezala Sagarzazu andereño zuela eta ikasgai nagusiak honokoak zirelarik; Kristau dotrina, euskara, euskal geografia eta historia eta euskal kantuak.

Haur eta gaztetxoen irakasle Gezala ahizpak ziren; Irene, Miren eta Luke. Irenek eta Mirenek kantuak irakasten zituzten eta Lukek aldiz, pianoz laguntzen zuen guztia. Kantu zahar eta berriak irakasten zituzten eta berrien artean honoko hauek dira; Lenengotxu oriAstoarenaEuzkadiko mendiakMonja TxurienaEtxe Poxpola,... kantu hauetako batzuek haurtxoek kantatu eta antzeztuak.

Lezoko Poxpolinak
Lezoko dantzari helduak

Gezala ahizpek dantza talde desberdinak sortu zituzten, alde batetik haur eta gaztetxoena eta bestea, helduena. Dantzariok, herriko egun seinalatuetan (Aberri egunetan, 1931-1936 arte) parte hartzen zuten eta bertako erromeriez aparte, herritik kanpoko jaialdi eta txapelketetan ere parte hartzen zuten. Hasieran, EABren sorrera aurreko dantza taldea, gizonezko gazte eta helduz osatutako talde bakarra bazen ere, gero, haur eta neska-mutiko gaztez osatutako zortzi talde izateraino iritsi ziren, eta berez, guztiek arin arin eta fandangoa bazekitenez, gaztetxoei dantza berriak irakatsi zizkieten; Haurtxo danok elkarturik - zinta dantza - sagar dantza - uztai dantza eta ingurutxoa. Azkenik esan, Zinta dantzarekin txapeldun izatera iritsi zirela.[4]

Eta haur guztien izen-deiturak aipatzea ezinezkoa denez, gutxienez emakume dantzari gazte helduago batzuen izen-deiturak aipatu beharko lirateke:

Koldobike Gezala – Manuela Artola - Brijida Azkue – Maria Olasagasti Nieto – Katalina eta Amalia Cordero - Bonifazia Garbizu - Ixiar Jaka - Consuelo Izagirre – Irene Marin - Maddi Unzain – Elena Garmendia - Arantxa Bengoetxea - Maddi Arriaga – Lutxi Legorburu - Juanita Garmendia - Marixabel Pikabea Arbelaiz- Kontxita Intxaurrandieta - Margarita Legorburu - Nikaxia Treku -Arantxa Larreta - Pikabea Zuloaga ahizpak (Frantxiska, Xixili, Manoli eta Maixabel) – Maria Jesus Garmendia-Sinforosa Ugalde - Gloria Ugarte -.....

Lezoko antzerkilari gaztetxoak

XX mendeko bigarren hamarkadako antzerkilariak gizonezkoak ziren gehienak, denak ez esatearren eta are urriagoak antzerkia idazten zuten emakumeak. Beraz, Emakume Abertzale Batzaren sorrerarekin batera, emakumeak antolatzen hasi ziren heinean antzerkia idazten eta taularatzen hasi ziren. Emakumezko lehen antzerki idazlea Katariñe Eleizegi (1889-1963) donostiarra izan zen Garbiñe idazlanarekin. Ondoren etorriko zen Maria Dolores Agirre errezildarra, eta abar.

Lezoko antzerkilariak Loiolan

Antzerkiarekin lortu nahi zen helburua garbia zen, kultur emanaldiak indartzearekin batera EAJ/PNVren aldeko ideiak hedatu eta pertsona osoak hezteko baloreak sustatuz, hots, euskaldun eta abertzaleak sortzearekin batera, eguneroko bizitzako zereginetatik ateratako antzezlan komikoak zirela medio entzulearen dibertimendu edo olgetarako baliatzea.

Beraz, helburu horiekin bat eginik, Lezoko Emakume Abertzale Batzaren partaideak Euzko gogoa izeneko antzerki taldea sortu zuten.[5]

Antzerki taldea gizon eta emakumeez osatua zen, nahiz eta batzuetan emakumeak soilik parte hartu eta beste zenbaitetan aldiz, gaztetxoen partaidetza ere izaten zutelarik beti ere antzerki lanaren arabera, eta beste batzuetan dantzari, koro eta txistulariez lagunduta ematen baitzuten. Lanik handiena udaberriko aste bukaeretan eta herriko jaietan izaten zuten, artean inguruko herrietako antzeztaldeekin ere trukaketak egiten zutelarik.

Oraingo honetan, argazki batzuetan agertzen diren emakumeen izen batzuek besterik ez dira aipatuko, askoz gehiago zirela jakin arren.

Lezoko Emakume Abertzale Batzako emakume antzezlari batzuek

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gezala Sagarzazu ahizpak (Irene - Luke - Elixabete - Miren eta Koldobike) - Seberiana Sagarzazu – Brijida Azkue – Ramona Azkue – Maria Olasagasti Nieto – Ines Arriaga – Maria Artola – Manolita Korta – Axuntzion Unzain – Maria Olasagasti – Karmen Berasarte – Frantxiska Azkue – Norberta Albizu - Juanita Salaberria – Arantxa Salaberria – Maria Jesus Garmendia ,...eta EABko gainontzeko partaide eta gaztetxoak aldian aldiko, beharrezko zirenean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]