Lorenzo Hurtado de Saratxo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lorenzo Hurtado de Saratxo
alkate

Bizitza
Jaiotza Bilbo1889ko urriaren 8a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Getxo1984ko irailaren 2a (94 urte)
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta enpresaburua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarrak

Lorenzo Hurtado de Saratxo Arregi (Bilbo, 1889ko urriaren 8a - Getxo, 1984ko irailaren 2a) bizkaitar enpresaburu eta politikaria izan zen, 1959 eta 1963 artean Bilboko alkatea izandakoa.[1]

Gueñesko notarioaren semea, zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. 1919an Liga de Acción Monárquica alderdiaren sorreran parte hartu zuen eta, urte hartako hauteskundeetan, Portugaleten tirokatu zuten. Espainiako Bigarren Errepublikan Acción Española aldizkariaren eta Juntas de Ofensiva Nacional-Sindicalista alderdiaren sorreran parte hartu zuen.

Resinera Bilbaína (1929), Firestone eta El Pueblo Vasco enpresen zuzendaritza-batzordean izan zen. 1938an Banco de Bilbaoren kontseilari izendatu zuten eta ia bere heriotzara arte kargua mantendu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Agirreazkuenaga Zigorraga, Joseba; Ahedo Gurrutxaga, Igor; Alonso Olea, Eduardo J.; Barruso Bares, Pedro; Gracia Cárcamo, Juan; Kintana Goiriena, urgi; Martínez Rueda, Fernando; Mendiola Gonzalo, Fernando et al. (pdf), Bilbao desde sus alcaldes: Diccionario biográfico de los alcaldes de Bilbao y gestión municipal en la Dictadura, 3:1937-1979, ISBN 978-84-88714-14-5, http://www.ehu.es/biografiaparlamentarios/archivos/Alcaldes3.pdf  .


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.