Luis Seoane
| Luis Seoane | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Buenos Aires, 1910eko ekainaren 1a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Coruña, 1979ko apirilaren 5a (68 urte) |
| Hobiratze lekua | Cemetery of San Amaro (en) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | María Elvira Fernández López (en) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Santiago de Compostelako Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | gaztelania galiziera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | litografoa, margolaria, idazlea, politikaria, grabatzailea, poeta, abokatua, kazetaria eta muralista |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | National Academy of Fine Arts (Argentina) (en) |
| Genero artistikoa | olerkigintza |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | |
Luis Seoane (Buenos Aires, Argentina, 1910eko ekainaren 1a - Coruña, Galizia, 1979ko apirilaren 5a) galiziar margolari, olerkari eta saiakera-idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako Gerra Zibila amaitu zenean, Buenos Airesera erbesteratu zen, eta Argentinan bertan argitaratu zituen lehen idazlanak: Fardel de eisiliado (1952, "Erbesteratuaren fardela"); Na brétema Sant-Yago (1959, "Santiago lainopean"); As cicatrices (1959, "Orbainak"); eta A maior abondamento (1972). Castelao artista (1969) eta Comunicaciones mezcladas (1973, "Komunikazio nahasiak") lanetan bildu zituen saiakera garrantzitsuenak.
Ertilari iaioa (margolaria, horma-irudien egilea, zeramikaria eta aldizkari-sortzailea) izan zen, bestalde, eta, Isaac Díaz de Pardorekin batera, Galiziako Formen Laborategia eta Maside Museoa (gaur egungo artea biltzen duena) sortu zituen. Azken urteetakoak dira Bestiario (1976); Imágenes celtas (1977, "Irudi zeltak"); eta Imágenes de Galicia (1978, "Galiziako irudiak") idazlanak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.