Xosé María Díaz Castro
| Xosé María Díaz Castro | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Guitiriz, 1914ko otsailaren 19a |
| Herrialdea | |
| Talde etnikoa | galiziarra |
| Heriotza | Lugo, 1990eko urriaren 2a (76 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Salamancako Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | galiziera gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | itzultzailea, idazlea eta olerkaria |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | Real Academia Galega |
Xosé María Díaz Castro (Guitiriz, Lugo, Galizia, 1914ko otsailaren 19a - Lugo, Galizia, 1990eko urriaren 2a) galiziar idazle eta itzultzailea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lugoko Os Vilares herrixkan jaio zen eta Mondoñedoko apaizgaitegian ikasketak egin zituen (latina eta greziera bertan ikasi zituen), 1936ko gerrak oztopatu zuen arte. Gerra bukatzea seminariora itzuli baina jarraian utzi zuen Eliza eta Espainiako Barne Ministerioko itzultzaile bihurtu zen. Hamahiru hizkuntzatan moldatzeko gaitasuna zeukan. Teresa Zubizarreta Bengoetxea urretxuarrarekin ezkondu zen poeta, Urretxura (Gipuzkoa) joan zenean[1].
2014an, Real Academia Galegak antolatutako Galiziako Letren Egunean omendu zuten[1].
2014ko abenduaren 16an, Nimbos / Argi-koroak 1961eko poesia lana argitaratu zuten Xuntak eta Eusko Jaurlaritzak lankidetzan. Gerardo Markuletak itzuli zuen euskarara[1].
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c Igor Susaeta, «Xose Maria Diaz Castroren liburu bakarraren edizio elebiduna kaleratu dute», Berria, 2014-12-17