Ricardo Carballo Calero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ricardo Carballo Calero
Carballo Calero, dunha foto con Cunqueiro e Fernández del Riego en Santiago de Compostela.jpg
Bizitza
Jaiotza Ferrol1910eko urriaren 30a
Herrialdea  Galizia
Heriotza Santiago de Compostela1990eko martxoaren 25a (79 urte)
Hobiratze lekua Boisacako hilerria
Familia
Ezkontidea(k) Q67634108 Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Santiago de Compostelako Unibertsitatea
Madrilgo Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
galiziera
Jarduerak
Jarduerak filologoa eta idazlea
Lantokia(k) Ferrol eta Santiago de Compostela
Enplegatzailea(k) Q8347693 Itzuli
Santiago de Compostelako Unibertsitatea
Lan nabarmenak Vieiros
O silenzo axionllado
Anxo de terra
Poemas pendurados dun cabelo
Salterio de Fingoi
Pretérito Imperfeito
Futuro condicional (1961-1980)
O fillo
Isabel
A sombra de Orfeo
Farsa das zocas
A árbore
O redondel
Auto do prisioneiro
Os xefes
A xente da Barreira
Scórpio
Historia da literatura galega contemporánea
Q84611515 Itzuli
Q84612299 Itzuli
Q84612309 Itzuli
Q84612316 Itzuli
Q84612323 Itzuli
Q61060390 Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Unión General de Trabajadores
Real Academia Galega
Associaçom Galega da Língua
Sciences Academy of Lisbon (en) Itzuli
Izengoitia(k) Eduardo Colmeiro, Erik Larsson, Fernando Cadaval, Ilex, José Loureiro, Leopoldo Calero, Martinho Dumbria eta Namiq Ziyá
Zerbitzu militarra
Adar militarra Errepublikako Herri Armada
Parte hartutako gatazkak Espainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Partido Galeguista
A Álvaro Cunqueiro, R. Carballo Calero no Ferrol 6 de xulio 1934.svg

Ricardo Carballo Calero (1981etik bere heriotzararte Ricardo Carvalho Calero izenarekin sinatu zituen bere lanak[1][2][3][4][5] ; Ferrol, A Coruña, 1910eko urriaren 30a - Compostela, 1990eko martxoaren 25a) galiziar filologo eta idazlea izan zen. Galiziar Hizkuntza eta Literaturako lehen katedraduna izan zen, eta erreintegrazionismoaren pentsalari handitzat hartua da.[6] Real Academia Galegako kide numerarioa eta Associaçom Galega da Línguako ohore-kidea zen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ferrol Zaharreko San Francisco kalean jaio zen, eta Gabriel Ricardo Carballo Naia enpresariaren eta Dolores Calero Beltránen lehensemea izan zen, ondoren beste bost anaia-arreba izan bazituen ere -bost horietatik bi bizitzako lehen urteetan zendu ziren-.[7] Bere lehen ikasketak Comellas Ikastetxean burutu ondoren, batxilergoa bere kabuz egin zuen, Manuel Comellas[8] idazlea tutore izanik. 1926an, Compostelara joan zen bizitzera Zuzenbidea (1931n lizentziatu zen) eta Filosofia eta Letrak (1935ean lizentziatu zen) ikasteko asmoz, eta baita zerbitzu militarra egiteko ere. Orduan izan zuen lehendabizikoz harremana galegismoarekin eta garaiko kultura-mugimenduekin, Seminario de Estudos Galegosekin bereziki. Carvalhoren militantzia sutsurako garaia izan zen hura, mugimendu nazionalistan ibilita eta ikasle mugimenduko kide izanik Federación Universitaria Escolar zelakoan. Antolakunde honetako presidente izatera iritsi zen. 1931n, Alderdi Galegistaren sorreran esku hartu zuen, eta Galiziako Estatuturako aintzat hartu ez ziren aurreproiektuetako bati ekarpenak egin zizkion. 1993an, Ferrolera itzuli zen, eta bertan hiriko Udaleko administrazio laguntzaile lanpostua lortu zuen. Historian lizentziatutako eta bere unibertsitate ikasketa kidea izandako María Ignacia Ramosekin ezkondu zen.

Urte horietan, Carvalho Calerok literatur egunkari nagusiei (A Nosa Terra, Nós, Galiza, Resol, Universitario, Papel de Color) ekarpen ugari egin zizkien hainbat kolaborazioren bidez, eta bere olerki-liburuak argitaratzeari ekin zion, gaztelaniaz lehenik eta galizieraz ondoren.

Filosofia eta Letretako ikasketak bere kabuz egin zituen, eta 1936an, Compostelako Unibertsitatearen bidez lizentziatu zen. Horrekin batera, herri zein nazio mailako mugimendu galegistan aktiboki parte hartu zuen, Ferrolen alderdiko presidente izendatua izateraino. 1936ko apirilean, Coruñako probintziako ordezkari gisa konpromisario izendatu zuten, Errepublikako presidentearen hautaketarako Fronte Popularraren hautagaitzaren barnean.[9]

Estatu kolpea, Errepublikaren defentsa eta espetxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1963ko uztailaren 18ko Estatu kolpeak Madrilen harrapatu zuen, institutuko Espainiar Hizkuntza eta Literatura irakasle izateko probak egitera joan zela.[10] Carvalho Errepublikaren alde agertu zen, eta FETE-UGTko Félix Bárzana batailoiean, sindikatu hartan militatzen baitzuen, miliziano gisa aritu zen teniente mailarekin, eta Madrilgo defentsan parte hartu zuen. Gudaren amaieran atxilotu zuten, eta Gerra-Kontseilu batek 12 urteko espetxeratze zigorra ezarri zion «separatista» izatea egotzita. Zigorra Jaéngo espetxean bete zuen. Carvalhok espetxealdia alemana ikasteko baliatu zuen. Scórpio bere eleberri ospetxuan, eta hein batean, A sombra de Orfeo komedian, Os xefes antzezlanean eta 1982ko zenbait olerkitan espetxe garaiko bizipenak kontatzen ditu.

1941ean, behin-behineko askatasunak baldintzatuta atera zen espetxetik, eta Galiziara itzuli zen, bere jaioterrira.[1] Lanpostu publikoetarako eskubidea galduta, irakaskuntza pribatuan sartu zen (1950 eta 1965 artean Lugoko Fingoi Ikastetxean). Bertan “aholkulari delegatu” gisa lan egin zuen, ez baitzuen baimenik zuzendari izateko.

Francoren Diktadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galizian geratu ziren galegistekin harremanetan jarri zen, bereziki, Francisco Fernández del Riegorekin. Harekin harremanetan egon zen espetxetik bertatik ere.[11] Irakaskuntzara bideratutako lanarekin batera, ikerketa lan oso garrantzitsuak garatu zituen garai horietan, Aportaciones a la literatura gallega contemporánea doktoretza tesirarekin hasita. Ikerketa lan horien ondorio zuzena izan zen 1963an argitaratutako Historia da literatura galega contemporánea. Ramón Otero Pedrayoren, Florentino López Cuevillasen eta Xesús Ferro Couseloren eskariari jarraituz, Galiziar Errege Akademiako kide numerario bilakatu zen 1958ko maiatzaren 17an. Une hartan, Contribución ao estudo das fontes literarias de Rosalía (Rosalíaren literatur iturrien ikasketarako ekarpenak) izeneko hitzaldia eman zuen; Otero Pedrayoren erantzuna jaso zuen hitzaldi hark.[12] 1965ean, irakaskuntza publikoan irakasle agregatu gisa lan egiteko baimena eman zioten Rosalía de Castro Lizeoan, Compostelan. Horrekin batera, unibertsitatean galiziera irakasteari ekin zion.[13] 1967an, Pedrón de Ouro (Urrezko Harria) saria jaso zuen.[14] 1972an, azkenean, sortu berria zen Galiziar Hizkuntzalaritza eta Literatura katedra compostelarrerako postua lortu zuen.

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Carvalhoren ikasketek hizkuntzari zuzenean eragin zioten. Lehenengo Susperraldiko idazleen oinordetza eta Manuel Rodrigues Lapa irakaslearen lanak hartuta, eta bidean aurkitutako aurkako iritzien gainetik, galizieraren koherentzia historiko-linguistikoak kezkatzen zuen. Tesi etimologisten defendatzaile gisa agertu zen -ondoren mugimendu erreintegrazionistak babestuko zituenak-. Guzti horrek Carvalho Calero (eta ez Carballo Calero bere bataio-izena zena) gisa sinatzera bultzatu zuen, azken bizi-urteetan zehar, hizkuntzalari galiziar askok zokoratu eta bakardadera “kondenatu”ko bazuten ere.[15] Halaber, klasikoen editore gisa lan izugarria egin zuen.[1]

Vida Gallegan, 1928an.

1979an, Alejandrino Fernández Barreiroren (Xunta Aurreautonomikoko Hezkuntza Saileko arduraduna) eskutik, galiziar hizkuntzaren erabilera administratiborako arau linguistikoak ezarriko zituen komisioko presidente izendatu zuten. 1980an, erretiroa hartu zuen, baina bere jardun sortzaileari eutsi zion, eta hainbat antolakunderekin lanean jarratiu zuen: besteak beste, joera lusista duen Associaçom Galega da Línguarekin (AGAL) -bertako Ohorezko Kide da-. 1981ean, Academia das Ciências de Lisboako kide izendatu zuten.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Trinitarias, 1928 (Gaztelaniaz)
  • Vieiros, 1931
  • La soledad confusa, 1932 (Gaztelaniaz)
  • O silencio axionllado, 1934
  • Anxo da terra, 1950
  • Poemas pendurados dun cabelo 1952
  • Salteiro de Fingoi, 1961
Carvalho Caleroren konferentzia baten kartela, 1929an, Platonen ideia komunistei buruz.

Bilketak:

  • Pretérito Imperfeito, 1980
  • Futuro condicional, 1982
  • Cantigas de amigo e outros poemas, 1986
  • Reticências, 1990

Teatroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Catro pezas (atal hauekin: A sombra de Orfeo, Farsa das zocas, A arbre, Auto do prisioneiro), 1971
  • Teatro Completo, 1982

Narratiba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • História da Literatura Galega Contemporánea, 1963 (1975 eta 1976an edizio berriak)
  • Sete poemas galegos, 1955
  • Versos iñorados e ou esquecidos de Eduardo Pondal, 1961
  • Gramática elemental del gallego común, 1966 (Gaztelaniaz)
  • Brevario antológico de la literatura gallega contemporánea, 1966 (Gaztelaniaz)
  • Rosalía de Castroren Cantares gallegosen edizioa, 1969
  • Libros e autores galegos: dos trovadores a Valle Inclán, 1970
  • Sobre lingua e literatura galega, 1971
  • Particularidades morfológicas del lenguaje de Rosalía de Castro, 1972 (Gaztelaniaz)
  • Poesías de Rosalía de Castro, L. Fontoira Surís-ekin, 1972
  • Estudos rosalianos, 1977
  • Problemas da Língua Galega, 1981
  • Da Fala e da Escrita, 1983
  • Letras Galegas, 1984
  • Escritos sobre Castelao, 1989
  • Do Galego e da Galiza, 1990 (hilondokoa)
  • Umha voz na Galiza, 1992 (hilondokoa)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Galizieraz) Ricardo Carvalho Calero, Asociación de Escritores en Lingua Galegaren datu-basean
  2. (Gaztelaniaz) Ricardo Carvalho Calero, Real Academia de la Historiaren datu-basean
  3. (Galizieraz) Ricardo Carvalho Calero, Biblioteca Virtual Galegaren datu-basean
  4. (Galizieraz) "A Academia dálle á fin a Carvalho Calero o Día das Letras en 2020". Praza Pública, 2019ko ekainaren 22a.
  5. (Gaztelaniaz) "Carvalho Calero será el homenajeado en el Día das Letras Galegas". El País, 2019ko ekainaren 22a.
  6. (Galizieraz) Reintegracionismo - Perspectiva histórica
  7. García Negro. (2020)., 16 or..
  8. (Portugesez) «Centenário Carvalho Calero. Cronologia». Academia Galega da Língua Portuguesa.
  9. (Gaztelaniaz) El Correo Gallego (argitaratze data: 1936/04/28), 1 or..
  10. (Galizieraz) «Membros da Academia. Ricardo Carballo Calero». Real Academia Galega.
  11. (Galizieraz) «Epistolario a Fernández del Riego». Editorial Galaxia.
  12. (Galizieraz) Carvalho Calero, Ricardo. «Contribución ao estudo das fontes literarias de Rosalía». Real Academia Galega.
  13. (Galizieraz) Villanueva, Malores. «Don Ricardo, o profesor vocacional». (argitaratze data: 2020/10/30).
  14. (Gaztelaniaz) Villares Mouteira, Félix. «Ricardo Carballo Calero · Otras firmas». Diócesis de Mondoñedo-Ferrol.
  15. (Galizieraz) Rodríguez Fernández, José Luis. «Carvalho Calero converteuse nunha bandeira sen el procuralo». adiante.gal (argitaratze data: 2018/10/17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]