Xosé Filgueira Valverde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Xosé Filgueira Valverde
Xosé Filgueira Valverde, 1931.jpg
Bizitza
Jaiotza Pontevedra1906
Herrialdea  Espainia
Heriotza Pontevedra1996ko irailaren 13a (89/90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea intelektuala, idazlea, politikaria eta arkeologoa
Jasotako sariak
Kidetza Historiaren Errege Akademia
Firma de José Filgueira Valverde.svg

Xosé Filgueira Valverde (1906ko urriaren 28a, Pontevedra - 1996ko irailaren 13a, Pontevedra) galiziar idazle eta historialari bat izan zen. Zuzenbideko eta filosofia eta letretako doktoregoa lortu ondoren, irakasle-lanetan hasi zen (1927) Pontevedrako institutuan. 1923an Estudos Galegos mintegia sortu zuen, eta 1927an Pontevedrako museoa. Galiziako Errege Akademiako eta Historiaren Errege Akademiako kide izan zen. Galiziako Autonomia Erkidegoko lehen gobernuan, Kultura sailburu izan zen (1982-1983). Historialari bezala Pontevedreses Universales, La basílica de Santa María la Mayor de Pontevedra (1991) eta Historias de Compostela (1970) lanak argitaratu zituen. Arkeologian ere hainbat lan egin zituen (Materiales para la Carta Arqueológica de la Provincia de Pontevedra). Literaturari dagokionez, Alfontso X.a Jakitunaren kantigei buruzko lanak eta trobadore galaikoportugesei buruzko lanak egin ditu: Sobre lírica gallega medieval y sus perduraciones (1977), Fray Martín Sarmiento (1981 eta 1994), Con Rosalía de Castro no seu fogar (1974), Castelao na lembranza (1987). Aipagarria da etnografian egin duen lana ere: La artesanía en Galicia (1953), Los canteros gallegos (1976), Cruceiro (1976) eta Adral (1979-1987).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xosé Filgueira Valverde Aldatu lotura Wikidatan