Bilboko setioa (1836)

Wikipedia(e)tik
Bilboko bigarren setioa» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau bigarren setioa buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Bilboko setioa».
Bilboko setioa
Iparraldeko frontea – Lehen Karlistada
Vista de Bilbao.jpg
Bilboren ikuspegia itsasadarretik. Goiko aldean Bilbo babesteko gotorlekuak ageri dira.
Data 1836ko urriaren 23tik abenduaren 24ra
Lekua Bilbo
 Bizkaia 43° 15′ 25″ N, 2° 55′ 25″ W / 43.25694°N,2.92361°W / 43.25694; -2.92361
Emaitza Liberalen garaipena
Kokapena 43° 15′ 25″ N, 2° 55′ 25″ W / 43.25694444°N,2.92361111°W / 43.25694444; -2.92361111Koordenatuak: 43° 15′ 25″ N, 2° 55′ 25″ W / 43.25694444°N,2.92361111°W / 43.25694444; -2.92361111
Gudulariak
Flag of Cross of Burgundy.svg Karlistak Flag of Spain (1785-1873 and 1875-1931).svg Isabelinoak
Buruzagiak
Nazario Egia Baldomero Espartero

Bilboko bigarren setioa 1836ko urriaren 23 eta abenduaren 24en artean Bilbo inguruan gertatu zen gudua izan zen.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko lehendabiziko setioan porrota izan ondoren, karlistek ez zuen etsi eta Juan Bautista Erro eta beste mahaikideen aholkuak jaso ondoren berriro Bilbo hartzeko agindua eman zuen erregegaiak.

1836ko urrian hasi zen Bilboko bigarren setioa. Hilak 23an hain zuzen ere bost batailoi eta zenbait konpainiak ekin zioten. Lehenengo erasoen porrotak urriaren 28an artilleria erretiratzera eraman zituen karlistak. Baina azaroaren 4an berriro ekin zioten hiriaren setioari, Egia jeneralaren agindupean. Hirian zeuden soldaduek Portugaletetik urez jaso zuten laguntza, British Legioni esker. Egiak Bilboko itsasadarra ontziz itxi zuen eta hiriak ia hilabete bi eman zituen elikagaiak jaso gabe. Hori zela eta, hainbat bilbotarrak Burtzeñatik edo itsasadarretik ihes egin zuten. Esparterok abenduaren 5ean karlisten kontra egin bazuen ere, abenduaren 16an porrota izan zuen. Hilabete eta erdi luze iraun zuen bigarren setioak, gabon gauean Asua ibaiatik sartu eta Lutxanako guduak amaiera eman zion arte. Lehenengoan gertatuaren antzera, artilleria karlista baino indartsuagoa zen liberalek Bilbo defendatzeko zeukatena. Hala ere, bigarren setioa askoz ere gogorragoa izan zen Bilboko defendatzaile eta biztanleen artean, 250tik gora hil baitziren, zaurituak ia 2.000 izan ziren bitartean. Karlisten porrota eragin handikoa izan zen, Europako begiraleen aurrean hiri bat menperatzeko ezina argi geratzen baizen. Bestalde, Bilbo euskal liberalen ikur bihurtu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]