Léonce Élie de Beaumont
Itxura
Jean-Baptiste Armand Louis Léonce Élie de Beaumont (Canon, Calvados, Frantzia, 1798ko irailaren 25a - ibidem, 1874ko irailaren 21a) frantses geologoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Meatze Eskolako irakasle (1829) eta Collège de France delakoan maisu izan zen (1832). Frantziako geologiaren mapa egin zuen 1:500.000 eskalan, Pierre Armand Dufrenoyrekin batera.
Obrak: Recherches sur quelques-unes des révolutions à la surface du globe (1829-1830) eta Notice sur les sistèmes de montagnes (1849-1852).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Léonce Élie de Beaumont |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |