Madama Butterfly

Wikipedia, Entziklopedia askea
Madama Butterfly
Leopoldo Metlicovitz, 1904 - Madama Butterfly.jpg
Jatorria
Sorrera-urtea 1903
Argitaratze-data 1904
Estreinaldi-data 1904ko otsailaren 17a
Jatorrizko izenburua Madama Butterfly
Jatorrizko herrialdea Italia
Ezaugarriak
Hizkuntza italiera
Zatiak 2 act (en) Itzuli eta 3 act (en) Itzuli
Nori eskainia Helena Montenegrokoa
Egile-eskubideak jabetza publiko
Deskribapena
Oinarritua Madame Butterfly (en) Itzuli
Libretista Luigi Illica (en) Itzuli eta Giuseppe Giacosa (en) Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Giacomo Puccini
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Nagasaki
Geraldine Farrar Madama Butterflyren paperean.
Jatorrizko posterra, Adolfo Hohensteinek egina, 1904.
Solomiya Krushelnytska Madama Butterfly gisa, 1904an.

Madama Butterfly (jatorrizko izenburua italieraz) hasieran bi eta azkenean hiru ekitaldi dituen opera ospetsua da. Musika Giacomo Puccinik eta libretoa Giuseppe Giacosak eta Luigi Illicak idatzi zuten. Puccinik bere lanaren oinarritzat ipuin bat hartu zuen: John Luther Longek idatzitako "Madame Butterfly" (1898). Ipuin horren dramatizazioa David Belascok egin zuen. Puccinik bigarren iturri bat izan zuen ere: Pierre Lotiren Madame Chrysanthème eleberria. Ikerlari baten arabera narrazioak badu Nagasakin XIX. mendearen azken urteetan gertatutako gertaera baten oinarria.[1] 1904ko otsailaren 15ean argitaratu zen; estrenaldia otsailaren 17an izan zen, Milango La Scalan. Munduan gehien antzeztutako hamar operetako bat da.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikagile italiarrak interes berezia erakutsi zuen bere musikan exotismo asiarra sartzeko; Turandot da asmo horren beste adibide paradigmatiko bat. Opera honek aldaketa ugari ezagutu zituen. Bost bertsio egitera heldu zen. Bi agerraldi zituen lehena 1904ko otsailaren 17an estreinatu zuten Milango La Scalan eta ez zuen harrera berorik izan. Ondoren, Puccinik berridazketa bikaina egin zuen: bigarren agerraldia bi koadrotan zatitu zuen eta hainbat aldaketa erantsi zituen. Urte bereko maiatzaren 28an Bresciako Teatro Granden aurkeztutako bigarren bertsio hark ikusleak erabat bereganatu zituen.[3] Dena dela, ez zen azkena izan: 1907 arte Puccinik bost bertsio egin zituen, azken hori behin-betikoa izanik.

Zentsura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Operan Pinkertonen papera ez da oso etikoa. Horregatik, Bigarren Mundu Gerra bitartean Madama Butterfly debekatuta egon zen Estatu Batuetan.

Garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madama Butterfly benetako mundu osoko opera garrantzitsuenetariko bat da eta konpainia guztientzat gainditu behar den benetako proba da. Operabasek gehien antzeztu diren operak biltzen ditu eta zerrenda horretan Butterfly sortzigarrena da. Italian laugarrena da eta Pucciniren hirugarrena La Bohème eta Tosca ondoren. Zinemara ere, zuzendari oso ezagunen eskutik, eramana izan da eta zinema zuzendariek ere zuzenenko antzezpenak eraman dituzte, esaterako, Ken Russell, Harold Prince eta Anthony Minghella.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pucciniren opera hunkigarriena da Madama Butterfly. Halaber, operaren historiako maisulan handia ere. “Tragedia japoniarra” deitzen diote Cio-Cio San-en istorioa kontatzen duen opera honi. Cio-Cio San geisha dohakabea da, bere sinesmenei uko egin eta bere familiari aurre egin ondoren, armada estatubatuarreko kapitainak abandonatu egingo baitu. Argumentua XIX. mendearen amaiera, XX. aren hasieran kokatzen da, Japoniako Nagasaki hirian. AEBtako armadako Pikerton tenienteaz erabat maitemintzen da geisha bat: Cio-Cio-San, Madama Butterfly izenez ere ezaguna. Estatubatuarra eta geisha ezkondu egiten dira, baina Pikertonentzat ezkontza honek ez du batere balio. Haur bat izango dute ere, baina, Pikertonek alde egiten du, atzean Butterfly bakarrik utzita. Denbora luzera itzultzen da tenientea, baina Kate Pikerton bere emaztearekin. Butterfly erabat atsekabetuta geratzen da, haur bat guzti baitzituzten Pikerton eta Buetterflyk. Nahigabearen nahigabez sastakai batez bere buruaz beste egiten du emakumeak.[4]

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cio-Cio San (Madama Butterfly), geisha
  • B. F. Pinkerton, Estatu Batuetako itsas-armadako tenientea
  • Suzuki, Cio-Cio Sanen neskamea
  • Sharpless, kontsul estatubatuarra Nagasakin
  • Goro, ezkontzagina
  • Yamadori printzea, Cio-Cio Sanen ezkon-nahi aberatsa
  • Bonzo, Cio-Cio Sanen osaba
  • Kate Pinkerton, Pinkertonen emaztea
  • Dolore, Cio-Cio Sanen semea
  • Yakuside, Cio-Cio Sanen beste osaba
  • Inperiar goi mandataria
  • Erregistratzaile ofiziala
  • Cio-Cio Sanen ama
  • Cio-Cio Sanen izeba
  • Cio-Cio Sanen lehengusina
  • Cio-Cio Sanen senideak, lagunak, zerbitzariak

Aria ospetsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira operaren pasarte ospetsuenak:

  • «Dovunque al mondo» - Pinkerton/Sharpless duoa - I. ekitaldian
  • «Ecco ! Son giunte» (Goro eta Butterflyren lagunak) - I. ekitaldian
  • «Viene la sera» - Butterfly/Pinkerton duoa I. ekitaldian
  • abesbatza aho itxiz abestutakoa - II. ekitaldian
  • «Un bel dì, vedremo» Butterflyren aria - II. ekitaldian
  • «Che tua madre dovrà» Butterflyren aria - II. ekitaldian
  • «Addio, fiorito asil» Pinkerton/Sharpless duoa - III. ekitaldian
  • «Con onor muore » Butterflyren aria - III. ekitaldian

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asko dira egin diren bertsioak. Hemen adibide batzuk:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]