Mahasweta Devi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mahasweta Devi
Mahasweta Devi.jpg
Bizitza
JaiotzaDhaka1926ko urtarrilaren 14a
Herrialdea Britainiar Raj  1947ko abuztuaren 14a)
 Indiako Agindupeko Lurra  (1947ko abuztuaren 15a -  1950eko urtarrilaren 26a)
 India  (1950eko urtarrilaren 26a -
Lehen hizkuntzabengalera
HeriotzaKalkuta2016ko uztailaren 28a (90 urte)
Heriotza modua: organo anitzeko disfuntzio-sindromea
Familia
AitaManish Ghatak
Ezkontidea(k)Bijon Bhattacharya (en) Itzuli
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaKalkutako Unibertsitatea
Visva-Bharati University (en) Itzuli
Hizkuntzakbengalera
Jarduerak
Jarduerakgiza eskubideen aldeko ekintzailea, idazlea, poeta, eleberrigilea, hezitzailea eta ipuingilea
Enplegatzailea(k)Kalkutako Unibertsitatea
Lan nabarmenakHajar Churashir Maa (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa
IMDB: nm1194313 Edit the value on Wikidata
মহাশ্বেতা দেবীর স্বাক্ষর.svg

Mahasweta Devi (Dhaka, 1926ko urtarrilaren 14a - 2016ko uztailaren 28a) bengaliar-indiar idazle eta aktibista izan zen.[1] Bere literatura lanen artean, Hajar Churashir Maa, Rudali eta Aranyer Adhikar aipagarriak dira. [2] Mendebaldeko Bengala, Bihar, Madhya Pradesh eta Chhattisgarh Indiako estatuetako herri tribalen (Lodha eta Shabar) eskubideen alde lan egin zuen.[3]

Hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahasweta Devi 1926an jaio zen Dhaka hirian, Bengalako probintziako (egungo Bangladesh) britainiar rajaren garaian. Guraso idazleak izan zituen. Bere aita, Manish Ghatak, Kallol mugimenduko poeta eta eleberrigile ezaguna zen, Jubanashwa ezizena erabiltzen zuena. Ghatak-en anaia Ritwik Ghatak zinemagile nabarmena zen. Mahaswetaren ama, Dharitri Devi, idazlea eta gizarte langilea ere izan zen, bere anai-arrebak hainbat arlotan bereiztu ziren, besteak beste, Sankha Chaudhury eskultorea eta Sachin Chaudhury Indiako sortzaile eta editore ekonomiko eta politikoa. Mahaswetak lehenengo eskola hartu zuen Dhakan, baina Indiaren partizioaren ondoren Mendebaldeko Bengalara joan zen. West Midnaporeko Midnapore Mission Girls High Schoolean amaitu zuen hasierako hezkuntza 1935ean. Rabindranath Tagore-k Santiniketan sortutako Vishvabharati Unibertsitatean parte hartu zuen eta Arte lizentziatura ingelesez amaitu zuen eta ondoren masterra egin zuen Calcutako Unibertsitatean eta horren ostean masterra egin zuen Calcutako Unibertsitate berean.

Literatur ibilbidea eta gizarte lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen eleberria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahasweta Devik 100 eleberri baino gehiago eta 20 ipuin bilduma baino gehiago idatzi zituen bengaleraz eta horietako asko beste hizkuntza batzuetara itzuli ziren.[4] Bere lehen eleberria, Jhansir Rani, Jhansiko Lakshmibai erreginaren bizitzan oinarritua dago, 1956 argitaratu zen. Jkonsi eskualdean ibili zen nobelarako datuak biltzen.

Gizarte tribalei buruzko obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1964an Vijaygarh Jyotish Ray College-n (Calcutta Unibertsitate sistemarekin lotutako unibertsitatea) irakasten hasi zen. Garai haietan, unibertsitate hura langile klaseko emakumeentzako erakundea zen. Garai horretan, Mahasweta kazetari eta sormen idazle lanetan ere aritu zen. Lodhas eta Shabar, Mendebaldeko tribu komunitateak, emakumeak eta baztertuak (kastak) aztertu zituen. Jharkhand eta Madhya Pradesh bisitatu zituen askotan eskualde horietako gizarte tribalen inguruko ezagutzak hobetzeko.

Bere fikzioan herri tribalek jasaten duten zapalkuntza basatia deskribatzen du, goi kastako lur jabe, diruzain eta funtzionario ustelengandik. Devik adierazi du komunitate horiek direla bere inspirazio iturriak.[5]

Aktibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahasweta Devik ahotsa askotan altxatu zuen Indiako komunitate tribalen aurkako diskriminazioa salatzeko.[6]Birsa Munda Chowk-en, Ranchi-n, 1900. urtean britainiarren garaian kartzelan hil zen Birsa Munda tribuko buruzagi mitikoaren estatua bat dago. Estatuak turbantea eta dhotia jantzita erakusten du, eskuak kateatuta dituela. Dirudienez, britainiarrek kateekin atera zuten argazkia eta argazki horiek 25 urterekin hildako heroi tribal honen irudikapen guztientzako erreferentzia bakarrak bihurtu ziren. Kateek askatasunaren aldeko borroka ere sinbolizatzen dute, askotan adierazi ohi da. Hala eta guztiz ere, Mahasweta Devik Jharkhand bisitatzen zuen bakoitzean, Birsa Mundari kateak kentzea eskatzen zuen:

Zergatik jarraitzen du kateekin India dagoeneko libre badago?.

2016ko ekainean, Jharkhand gobernuak Birsa Munda bere kateetatik askatzea erabaki zuen, hil eta 116 urte geroago eta idazle eta aktibistak bere aldarrikapena hasi eta urte asko igaro ondoren.[7]

Devik Indiako Alderdi Komunistaren industria politikaren aurkako borroka ere bideratu zuen, Mendebaldeko Bengalako gobernuko alderdi gisa. Bereziki, protesta bizia egin du tradizionalki nekazaritzarako erabilitako lur sail handiak konfiskatzearen eta lur horiek industriara prezio baxuenetan transferitzearen kontra. Bere zuzendaritzapean, intelektual, artista, idazle eta antzerki talde ugari elkartu ziren politika polemiko honen aurka eta Singurren eta Nandigramen ezartzearen aurka protesta egiteko.

2006ko Frankfurteko Liburu Azokan, Devik hasierako hitzaldi hunkigarria eskaini zuen eta bertan Raj Kapoor-en Mera Joota Hai Japani abesti famatuaren bertsoak hartu zituen. [8]

Lan nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mahasweta Deviren lan nagusiak hauek dira:

  • Jhansir Rani (1956, biografia)
  • Hajar Churashir Maa (1974, eleberria)
  • Aranyer Adhikar (1979, ipuin bilduma)
  • Agnigarbha (1978, ipuin bilduma)
  • Murti (1979, ipuin bilduma)
  • Neerete Megh (1979, ipuin bilduma)
  • Stanyadayani (1980, ipuin bilduma)
  • Chotti Munda Evam Tar Tir (1980, ipuin bilduma)

Film egokitzapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sunghursh (1968), bere bizitzan oinarrituta.
  • Behula - 1989ko filma
  • Rudaali (1993)
  • Hazaar Chaurasi Ki Maa (1998)
  • Maati Maay (2006), Daayen ipuinean oinarritua
  • Italo Spinellik zuzendutako Gangor , Choli Ke Peeche ipuinean oinarrituta, Breast ipuinak liburutik abiatuta.

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1947an Bijon Bhattacharya antzerkigile ospetsuarekin ezkondu zen, Indian People Theatre Association (IPTA) izenekoaren sortzaileetako bat izan zenarekin. 1948an Nabarun Bhattacharyaz erditu zen, gero nobelagile eta kritiko politiko bihurtuko zenaz. Posta bulego batean lan egiten zuen baina bere joera komunistengatik kaleratu egin zuten. Geroago hainbat lan egin zituen, hala nola xaboiak saltzen edo eskutitzak ingelesez idazten analfabetoentzako. 1962an Asit Gupta idazlearekin ezkondu zen Bhattacharyarengandik dibortziatu ondoren.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1979: Sahitya Akademi saria Aranyer Adhikar eleberriagatik
  • Padma Shri saria bere gizarte lanagatik
  • 1996: Jnanpith saria - Bharatiya Jnanpith erakundeko literatura sari garrantzitsuena
  • 1997: Ramón Magsaysay saria
  • 1999: Honoris causa - Indira Gandhi Unibertsitate Nazional Irekia
  • 2006: Padma Vibhushan - Indiako Gobernuko bigarren bereizketa zibil gorena
  • 2009: Man Booker nazioarteko sarirako hautagaia
  • 2010: Yashwantrao Chavan Sari Nazionala
  • 2011: Banga Bibhushan - Mendebaldeko Bengalako gobernuaren bereizketa zibil gorena

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko uztailaren 23an Devik bihotzekoa izan zuen eta Kolkatako Belle Vue klinikan sartu zuten. 2016ko uztailaren 28an, hil zen. Diabetesa, septizemia eta gernu infekzioa ere izan zituen .

Hil zenean, Mamata Banerjee Mendebaldeko Bengalako lehen ministroak Twitter bidez honako hau argitaratu zuen

Indiak idazle bikaina galdu du. Bengalak ama ospetsu bat galdu du. Gida pertsonal bat galdu dut. Mahasweta Devi bakean har ezazu atseden.

Narendra Modi lehen ministroak beste hau idatzi zuen:

Mahashweta Devik ederki ilustratu zuen boligrafoaren indarra. Errukiaren, berdintasunaren eta justiziaren ahotsak tristura handia uzten digu. RIP.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Ayu, Jose Luis. Devi, Mahasweta. (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).
  2. ISSN 0971-751X..
  3. (Ingelesez) «Mahasweta Devi: The Life Immortal» The Indian Express 2016-07-30 (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).
  4. «Mujeres Bacanas | Mahasweta Devi (1926-2016)» Mujeres Bacanas 2018-01-18 (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).
  5. (Gaztelaniaz) López, Alberto. (2018-01-14). «Mahasweta Devi, la escritora bengalí que dio voz a los parias en India» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).
  6. ISSN 0971-751X..
  7. (Ingelesez) DelhiJuly 28, Shreya Biswas New; July 29, 2016UPDATED:; Ist, 2016 07:52. «Who was Mahasweta Devi? Why her death is a loss for Indian readers» India Today (Noiz kontsultatua: 2021-04-30).
  8. Johri 2010.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Johri, Meera (2010). Greatness of Spirit: Profiles of Indian Magsaysay Award Winners (en inglés). Rajpal & Sons. ISBN 978-8-17028-858-9
  • Tharu, Susie J.; Lalita, Ke (1993). Women Writing in India: The twentieth century (en inglés). Feminist Press at CUNY. ISBN 978-1-55861-029-3

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]