Edukira joan

Maki (ekosistema)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Makia» orritik birbideratua)
Makiaren zabalera geografikoa.
Artikulu hau ekosistemari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Maki».

Maki (frantsesetik maquis, eta hau italieratik macchia, sasitzaz estalitako alorra esan nahi du) Mediterraneo aldeko ekosistema nagusietariko bat da nahiz eta munduko beste zenbait tokitan ere agertu (Hegoafrika, Txilen, Kalifornian, Australiaren hegoaldean). Begetazio formazio bizikorra da, gehien batean zuhaixkez eta zuhaitzez osatuta. Landarediaren gutxi gorabeherako altuera 50 cm-tik 4 metrora doa.[1]

Makiaren konposizioa latitudearen arabera aldatu egiten da. Orokorrean, zonalde elkor edo sasi elkorretan sortzen da, klimatologiaren aldetik negu ez oso gogorrak eta uda lehorrak dituzten inguruetan. Lurra sakonera gutxikoa eta oso drainatua izaten da; horregatik, begetazio mota honek garrantzi handia du erosioaren aurka. Halaber, txoko ekologiko garrantzitsua da; bertan mota askotako animaliek bizirauteko baldintzak aurkitzen baitituzte: ugaztunak, hegaztiak, narrastiak, intsektuak. Landaredia ere oso berezia da. Biodibertsitatearen ikuspuntutik inguru aberatsak dira.

Zuhaixkak eta landareak bi metro baino gehiagoko garaiera izaten dute gune batzuetan eta askotan landaretza hertsia eta zeharkagaitza sortzen dute, baso txaparrak eta trinkoak. Landare espezie asko nahastu egiten dira: txilarrak, estrepak, isatsak, legeltxorrak...

Maki ekosistema Sardiniaren barrualdean.

Makiaren zenbait espezie

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kamomila.

Ekosistema hauetan ohikoak dira honako zuhaitz genero hauek: Quercus, Phillyrea edo Juniperus generoko espezie batzuk. Makiaren landareen artean, bestetik, hauek aipa daitezke:

Makia non ikuski

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Egile batzuk: (1980) Botánica, 168.or. Bartzelona: Biblograf, S.A. ISBN 84-226-1218-6

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]