Mantodea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mantodea
Mantis religiosa MHNT entière.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
Ordena Mantodea
Azpibanaketa

Mantodeoak (Mantodea) intsektu neopteroen ordena bat dira, barnean marisorginak dituena. Ia 2.500 espezie ditu ordenak, mundu osoan banatuak baina, batez ere, eskualde tropikaletan. Ordena honetako espezieen ezaugarririk deigarriena aurreko hanken egitura da, harrapakinak harrapatzeko bereziki moldatua baitago. Landareen artean bizi dira, kamuflaturik.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputza luzanga da, kriptikoa, berdexka edo arrea, espezie batzuek kolore biziak badituzte ere, loreen artean kamuflatzeko. Burua triangeluarra da, eta mugikorra. Kopetan ezkutu bat dute, bereizgarria, eta, haren gainean, hiru ozelo (hiru begi bakun). Antena filiformeak dira, eta aho-aparatua mastekatzailea da.

Protoraxa estua da, eta aurreko hankak herrestariak dira. Koxa luzea dute. Femurrak eta tibiak arantza zorrotzez babestuta daude.

Eskualde tropikal, subtropikal eta epeletan bizi dira, era askotako habitetara moldatuak: basamortuko hondarretatik oihan tropikaletako zuhaitzetako goi-adarretaraino. Espezie guztiak karniboroak dira; artropodoak jaten dituzte gehienbat, baina espezie handiek ornodunak ere jan ditzakete (musker txikiak, kolibriak, karraskari txikiak).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Mantodea
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mantodea Aldatu lotura Wikidatan