Manuel Gutiérrez de la Concha
- Artikulu hau militarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Manuel Gutiérrez».
Manuel Gutiérrez de la Concha Irigoyen (Córdoba de Tucumán, 1808ko apirilaren 3a-Muru, 1874ko ekainaren 27a), Dueroko markesa, espainiar militar eta politikaria izan zen, baita aristokrata ere. Liberal moderatua, Lehen Karlistaldian isabeldarren alde egin zuen. Belaskoain eta Arroizen borrokatu eta landa-mariskal izendatu zuten. Portugalen eta Matinerren Gerran ere aritu zen.
Bere garaiko estrategarik onenentzat hartua, Bigarren Karlistaldian parte hartzea eskatu zioten eta Abartzuzako guduan hil zuten. Herra handiz jo zuen bertakoen kontra; gerra horretan, Nafarroaz esan zuen "Nafarroak gerra nahi du, eta gerra izanen du, Espainiarekin bakean bizitzera behartuko duena".
Bilboko Concha Jeneralaren kaleak hari zor dio izena.