Beraskoain

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Beraskoain
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Beraskoaingo armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroako Foru Erkidegoa
Merindadea Iruñeko merindadea
Eskualdea Iruñerria
Izen ofiziala Escudo de Belascoain.svg Belascoáin
Alkatea Luis Lizarraga Akerreta
(AIB, indep.)
Posta kodea 31174
INE kodea 31052
Herritarra beraskoaindar
Kokapena
Koordenatuak 42° 45′ 22″ N, 1° 49′ 57″ W / 42.756111111111°N,1.8325°W / 42.756111111111; -1.8325Koordenatuak: 42° 45′ 22″ N, 1° 49′ 57″ W / 42.756111111111°N,1.8325°W / 42.756111111111; -1.8325
Beraskoain hemen kokatua: Nafarroa Garaia
Beraskoain
Beraskoain
Beraskoain (Nafarroa Garaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 6,10 km2
Garaiera 414 metro
Distantzia 19,2 km Iruñera
Demografia
Biztanleria 124 biztanle
% 52,14 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 47,86
Dentsitatea 20,33 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 8,62
Zahartze tasa[1] % 21,93
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 0
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 0 (2011)
Genero desoreka[1] % 0 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 8,72 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 5 (2010)
Euskararen erabilera %  0,1 (2011)
Datu gehigarriak

Beraskoain[2] (ofizialki Belascoáin) Nafarroako udalerria da. Iruñeko merindadeko herri honek 124 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 19 kilometrora dago.

Iruñerriko Mankomunitatea, zaborra biltzeaz, ur-hornitzeaz eta bestelako zerbitzuak eskaintzeaz arduratzen da, Iruñea inguruko gune metropolitarreko beste hainbat herritan bezala.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria Nafarroa erdialdean kokatzen da, Iruñerriko gune metropolitarraren hego-mendebaldean eta Arga ibaiaren ekialdean. Herrira heltzeko, Zizur Zendeatik abiatu behar da Arraitza kontzejua zeharkatzen duen errepidea hartuz.

Beraskoainek Bidaurretarekin eta Zabaltzarekin egiten du muga iparraldean, Zabaltzarekin ekialdean, Girgillaorekin mendebaldean, eta Garesekin hegoaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beraskoainek klima azpi-mediterraneoa du, eta haren urteko batez besteko prezipitazoa 800-1000mm ingurukoa da eta tenperaturak 12º eta 13º bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 90 inguru dira, uda garaian bi hilabete lehor izaten diren.

Arteek osatzen zuten jatorrizko landaredia ia erabat galdu da gaur egun, eta birlandaturiko zuhaitzak nagusi dira. Guztira 73,7hektarea pinu lariziar (Pinus nigra) eta pinu beltz daude.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beraskoain ur beroengatik egin zen famatua Erdi Arotik aurrera eta XVIII. mendean lagun ugari joaten zen bertan zegoen bainuetxera. 1800ean Arga ibaiaren gaineko zubiaren lanak amaitu ziren, baina urte batzuk geroago Gerra Karlistetan hainbat aldiz saiatu ziren zubia eraisten. Lehen gerra karlistan herrian izandako borroken ondorioz, "Beraskoaingo Konde" titulua eman zion Espainiako koroak Diego Leoni.

1850ean, herriak urteko 700 erreal zituen eskola zeukan. Herritarrek ehunak ehuntzen zituzten euren etxeetan. Urte batzuk geroago, "Arrabal del Agua Caliente" izeneko gunean, bainuetxe berria eraiki zuten.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Beraskoain udalerriaren mugetan, Erreniega mendizerran, Nafarroako gobernuak eraikitako "Hiriberri" izeneko parke eolikoa dago. Parkeak duen potentzia 19,80 megawattekoa da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beraskoaingo biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hamabost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %13,27 (Nafarroako batezbestekoaren gainetik).

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken agintaldietan Beraskoaingo alkatea Agrupación Independiente Belascoáin (AIB) herri ekimeneko kidea izan da. 2007an José Javier Fernández Sola aukeratu zuten, bere taldeak udaleko bost ordezkarietatik lau lortu zituen, eta, beraz, gehiengo osoa udalean, ISM taldeak, berriz, bosgarren zinegotzia eraman zuen. Baliogabeko boto bakarra izan zen (emandako boto guztien %1,49). Abstentzioa %17,28koa izan zen.

Beraskoaingo Udala (2007)
Alderdia Botoak Aukeratua?
José Javier Fernández Sola (AIB) 59 Bai
Angel Gutierrez Polido (AIB) 57 Bai
Javier Urabaien Zubilaga (AIB) 56 Bai
Luis Lizarraga Akerreta (AIB) 53 Bai
Jaime Urabaien Urabaien (ISM) 49 Bai

2011n AIB izan zen aurkeztutako zerrenda bakarra eta alkate Luis Lizarraga Akerreta hautatu zuten.

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • HELBIDEA: San Migel plaza, 1

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007-2011 José Javier Fernández Sola AIB, indep.
2011- Luis Lizarraga Akerreta AIB, indep.

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Pamplonesa autobus konpainiak Beraskoain Iruñearekin batzen du. Autobus lineak honako ibilbidea egiten du:

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Beraskoain eremu mistoko udalerria da, eta hori dela eta, gaztelania eta euskara, biak, dira hizkuntza ofizialak. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %4,60k zekien euskaraz hitz egiten. 2010eko otsailaren 18an hartu zuen Nafarroako Parlamentuak eremu mistoan sartzeko erabakia.[3]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jasokundearen eliza, XIII. mendean eraiki zen, eta XVI. mendean handitu egin zen, alboetan eraikitako kaperekin. Eliza barruan, pizkundeko erretaula bat dago, Pedro de la Torre margolari lizarratarraren polikromiaren erakusgarri.
  • Udaletxea, eraikina herriko plaza nagusian dago eta XIX. mendearen amaieran eraiki zen. 1955ean, udalak eraikina erosi zuen bertan udaletxea ezartzeko. Beheko solairua, lehen solairua eta atikoa dauzka. XX. mendearen amaieran, eraikinaren kanpoaldea eta barrualdea berriztu ziren. Fatxadak harria eta margoturiko guneak dauzka. Eraikinean udaletxeaz gain, taberna bat eta anbulatorioa daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beraskoain
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko:Wikiatlasa