Edukira joan

Margaret Sanger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margaret Sanger

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMargaret Louise Higgins
JaiotzaCorning1879ko irailaren 14a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaTucson1966ko irailaren 6a (86 urte)
Hobiratze lekuaGreen-Wood hilerria
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Bikotekidea(k)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaClaverack College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakerizaina, sex columnist (en) Itzuli, aktibista, sindikalista, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, film-zuzendaria, idazlea eta hezitzailea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Amerikako Alderdi Sozialista

IMDB: nm0762676 Find a Grave: 6544735 Edit the value on Wikidata

Margaret Sanger (Corning, 1879ko irailaren 14a -Tucson, 1966ko irailaren 6a) estatubatuar erizaina izan zen. Bere ibilbidean emakumeak seme alaben kopurua erabakitzeko ahalmena izatearen aldeko ekintzailea izan zen, era aske eta arduratsuan. Horren harira, 1921 urtean, jaiotza kontrola sustatzeko helburua zuen American Birth Control League sortu zuen, 1942 urtean Planned Parenthood Federation of America - PPFA bilakatuko zena. Zenbait prozesu judizialei aurre egin behar izan zizkion, eta horien ondorioz, AEBtan aurrerapauso handiak lortu ziren kontrazepzioa legez onartzeko . Bide urratzailea izan zen ugalketaren inguruko eskubideen alorrean.[1]

Biografia eta jarduera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzaro eta gaztaroko urte asko eman zituen etxean laguntzen eta neba-ahizpa txikiagoak zaintzen. Bere bi ahizpa nagusien laguntzari esker, goi mailako ikasketak egiteko aukera izan zuen, Claverack Collegen eta Hudson River Institutuan. 1900 urtean White Plains Hospitalean praktiketako erizain gisa hasi zen, baina 1902 urtean lana utzi zuen, William Sanger arkitektoarekin ezkontzean. Tuberkulosi errepikaria jasan bazuen ere, hiru seme-alaba izan zituen Westchester konterrian, familia New York estatuan bizi zela. Etxea su hartu ondoren, Sanger familia New York hirira aldatu zen bizitzera. Etxez etxeko erizain gisa aritu zen lanean. Bertan senar-emaztearen militantzia politikoa areagotu zen. Hango alderdi sozialistako aldizkarian, New York Call, hasi zen sexu heziketari buruzko kazetaritza artikuluen zutabeak argitaratzen "What Every Mother Should Know" eta "What Every Girl Should Know". 1913 urtean bikotea banandu zen eta handik urte betera Margaretek The Woman Rebel aldizkari feminista sortu zuen, kontrazepzioa sustatzeko.

1914 urtean Erresuma Batura erbesteratu behar izan zuen. Han Malthusen teoria berrituak jarraitzen zituzten kideekin harremanetan jarri zen eta haien eraginez jaiotza-kontrolaren beharra areagotzen zituzten argudio sozialak eta ekonomikoak bereganatu zituen. Era berean, askatasun sexualaren aldeko Havelock Ellisen teoriak han ezagutu eta erantsi zion diskurtsoari. Herbeheretan jaiotza-kontroleko klinika bat ezagutu zuen eta diafragamaren onurak ikasi. Berriz AEBtan kokatuta, bertako debekuari muzin egin eta diafragmak Europatik inportatzen hasi zen. 1916 urteko urriaren 16an zabaldu zuen AEBtako lehenengo klinika jaiotza kontrolean espezializatua, Brooklyngo Amboy kaleko 46an, Brownsville auzoan.[2] Klinika zabaldu eta bederatzi egunetara, poliziak Sanger atxilotu zuen; fidantzapean etxera itzuli eta berriz lanari ekin zion. Berriz Margaret eta ahizpa, Ethel Byrne, atxilotu 30 egunez eta Ethelk gose grebari hasiera eman zion; hura izan zen indarrez elikatu zuten lehendabiziko andrea AEBtan.[3]

1917 urtean hasi zen Birth Control Review hilabetekaria argitaratzen Lehenengo Mundu Gerraren ondoren bere jarrera politikoa leundu zuen eta horrekin batera erdi mailako klaseko sektoreak bereganatu zituen, 1921 urtean American Birth Control League sortuko zuen mesederako. Laster munduko gobernuz kanpoko nazioarteko familia-plangintza erakunde handiena bihurtu zen. Sanger erakundearen lehen presidentea izan zen, eta kargu horretan zerbitzatzen 80 urte arte aritu zen.

Berrogeita hamargarren hamarkadan, pilula antisorgailuaren proiektuan sartu zen buru belarri. Sangerrek Katharine McCormick biologo, sufragista eta filantropoa, bi miloi dolarren emalea, Gregory Pincus biokimikaria eta John Rock ginekologoa konbentzitu zituen pilula antisorgilua sortu eta garatzeko. Azkenean, Enovid izenarekin azaldu zen, hasieran hilerokoaren nahasketak artatzeko eta 1960 urtean antisuorgailu eginkizunak azaltzen.[4]

Ahalegin itzela egin zuen erreprodukzio eskubideak eta metodoak zabaltzeko gizartean, mota guztietako jendeari zuzendutako hitzaldiak egiten, bai AEBtan, bai atzerrian, (Txina, Japonia). Milaka gutun jaso zituen non andre askok eskatzen zioten informazioa nahigabeko haurdunaldiak saihesteko.

Giza ernalketaren inguruko kezkak eugenesian arreta jartzera eraman zuen eta eugenesia negatiboa defendatzera; horrek are polemikoago bilakatu zuen bere jarduna, inmigrazioaren aurkako jarrerak eta arrazakeriak tokia baitzuten bere diskurtsoan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Katz, Esther "Margaret Sanger," American National Biography (New York: Oxford University Press, 2000).
  2. Selected Papers, vol 1, p. 199.
    Baker, p. 115.
  3. .
  4. Engelman, Peter, "McCormick, Katharine Dexter", in Encyclopedia of Birth Control, Vern L. Bullough (ed.), ABC-CLIO, 2001, pp. 170–1.
    Marc A. Fritz, Leon Speroff, Clinical Gynecologic Endocrinology and Infertility, Lippincott Williams & Wilkins, 2010, pp. 959–960.