Marie von Ebner-Eschenbach

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marie von Ebner-Eschenbach

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarie Dubský von Třebomyslice
JaiotzaSchloss Zdislawitz (en) Itzuli, Troubky-Zdislavice eta Zdislavice (Troubky-Zdislavice) (en) Itzuli1830eko irailaren 13a
Herrialdea Austriar Inperioa
Cisleithania
HeriotzaViena1916ko martxoaren 12a (85 urte)
Hobiratze lekuaZdislavice (Troubky-Zdislavice) (en) Itzuli
Familia
AitaGraf Franz Dubsky
Ezkontidea(k)Moritz von Ebner-Eschenbach (en) Itzuli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, antzerkigilea eta prosalaria
Lantokia(k)Zdislavice (Troubky-Zdislavice) (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaVerein der Schriftstellerinnen und Künstlerinnen Wien (en) Itzuli
Genero artistikoasocial novel (en) Itzuli
kontakizun laburra
antzerkia
eleberria
Bildungsromana

IMDB: nm0902211 Musicbrainz: 5fe732cc-0e9e-4c20-9ea7-79561ca55ef4 IMSLP: Category:Ebner-Eschenbach,_Marie_von Find a Grave: 242881890 Edit the value on Wikidata

Marie von Ebner-Eschenbach ( Zdislawitz-eko jauregia, Moravia; 1830eko irailaren 13a - Viena; 1916ko martxoaren 12a) austriar idazlea izan zen.

Bizitza eta lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gazterik galdu zuen ama. Bere familia Txekiar nobleziakoa zen (baronesa titulua zuen) eta Mariek heziketa bikaina jaso zuen bere amaordeen babesean, batez ere haietako bigarrenean, bere literatur prestakuntzan eragina izan baitzuen idazteko premiatuz.

1848an, 18 urte zituela, ezkondu zen Moritz von Ebner-Eschenbach-ekin, bere lehengusuarekin, landa-mariskal maila izatera helduko zena. Moritzen betebehar militarrak zirela eta, bikotea Vienan bizi zen lehenik, gero Klosterbrucken eta geroago, 1860 inguruan, Vienara itzuli ziren.

Marie literatura ekoizpenean interesa piztu zitzaion, Ivan Turgenev-en eragina baitu eta Freiherr Von Minch-Bellinghausen-en, Franz Grillparzer-en eta Friedrich Hebbel-en laguntza izan zuen.

Marie hasieratik orientatuta dago genero dramatikora eta Friedrich Schiller hartzen du bere literatura eredutzat. 1858. urte inguruan letretan estreinatu zuen egile anonimo gisa, From Franzensbad (Aus Franzensbad) gutun sortarekin, non bere garaiko burgesia eta noblezia satiraren eta ironiaren bidez irudikatzen dituen, gerora idatzitakoekin batera joango diren konstanteak.

1860an, bere izenarekin, Mary Stuart in Schottland (María Stuart Eskozian) lana argitaratu zuen lehen aldiz. Ondoren Prinzessin von Banalien 1872an; Bozena 1876an; Aforismoak 1880an; Krambambuli 1881ean; Neue Erzählungen 1881ean; Lotti, die Uhrmacherin (Lotti, erlojugilea) 1883an; Dorf- und Schloßgeschichten (Herriaren eta jauregiaren historiak) 1883an; Zwei Comtessen 1885ean; Das Gemeindekind (Haurra komunitatean) 1887an; Unsiihnbar 1890ean; Parabeln, Marchen eta Gedichte 1892an; Glaubenslos? 1893an ; Aus Spätherbsttagen 1901ean .

Ikuspegi psikologikoa baliatuz, sinpatiaz eta umore sotilarekin, Marie Vienako goi-gizarteko eszenak eta herritarren bizimodu sinplea irudikatu zituen. Bere estilo dotoreak, adimen zorrotzak eta bere pertsonaien izaera zehatz-mehatz moldatzeko gaitasun bikainak bere garaiko alemaniar idazlerik onentzat hartua izatea lortu zuten.

Bere hirurogeita hamargarren urtebetetzean, Vienako Unibertsitateak Filosofiako Honoris Causa Doktoretza eman zion.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]